Mundua -

Iruzkina

Bin Ladenen hilketa, arrakasta handia Obamarentzat

AEBetan poza eta lasaitasuna dira nagusi eta horrek Obamari hainbat sektoretan duen bigunaren ospea kentzeko balioko dio.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak arrakasta handia lortu du komando estatubatuarrek Pakistanen eraso egin eta Osama bin Laden hil ostean. Obamaren aurrekoak, George W. Bushek, zarata handia egin zuen, baina ez zuen ezer lortu. Obamak, berriz, modu isilago batean, AEBetako helburu nazional bat lortu du: izan ere, era batera edo bestera, Bin Ladenekin amaitu du.

Hainbat galdera moral edo juridiko sortu daitezke. Adibidez, Bin Laden ez da epaitua izateko harrapatu, aldez aurretik heriotza zigorra jarri diote. Baina AEBetan eta munduko beste hainbat lekutan inork ez ditu galdera horiek egingo.

Bin Ladenek berakn egindako komunikatu askotan azken hamar urteetako atentaturik bortitzenak antolatu edo sustatu zituela onartu zuen. Hortaz, AEBetan lasaitasuna eta poza dira nagusi eta horrek Obamari hainbat sektoretan duen bigunaren ospea kentzeko balioko dio.

Obamak esan duenaren arabera, operazioa abuztuan hasi ziren antolatzen eta Pakistaneko Gobernuak ere parte hartu du. Bin Laden hil duen komandoak du gorpua eta horrekin erakutsiko dute Al Qaedako burua benetan hil dutela. Pakistanen elkarlanaz hitz egiteaz gain, batera egindako operazioa dela ere esan dute. AEBek Pakistanen ezkutatzen zela susmatu dute beti; baina, orain arte, Pakistaneko zerbitzu sekretuek Bin Laden entregatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea