Mundua
Agintariek adierazi dutenez, momentuz "ez dago azpiegiturentzat berehalako mehatxurik", sumendiaren jarduera egonkortu egin baita. Gas bolkanikoz eta partikula bolkaniko finez osatutako zutabeak 600 metrotik 1.200 metrora bitarteko altuera hartu du.
Alice Weidel AfD alderdi ultraeskuindarreko hautagaia izan da ekitaldian. Alderdiaren arabera, harrapaketak agerian utzi ditu Alemaniako Gobernuak bultzatutako "egungo migrazio politikaren arriskuak".
Fiskalak lehen graduko hilketa leporatzen dio Mangioneri, terrorismoa sustatuz, eta beste hainbat bigarren mailako hilketagatik, baita armak faltsutzeagatik eta legez kanpo edukitzeagatik ere.
Operazioa 15.000 kilometro koadroko eremu batean zentratuko da, Indiako Ozeanoaren hegoaldeko itsas hondoan, hegaldiarekin azken aldiz kontaktua izan zen lekuan.
Kamioi batek atoian zeraman granitozko bloke handi bat galdu eta albotik igarotzen ari zen autobusa jo du, bidetik ateraraziz. Su hartu du autobusak ondoren. Bertan zihoazenetako batzuk dira hildakoak.
Herritarrek Magdeburgen gabon azoka dagoen alboko eliza baten aurrean loreak eta kandelak jarri dituzte, bart gertatutako harrapaketa larrian hildakoak eta zauritutakoak gogoratzeko. Hunkituta, triste eta haserre agertu dira herritarrak.
Gutxienez bi pertsona hil dira, eta 70 zaurituen artean, 15 larri daude. Agintariek atxilotu egin zuten autoaren gidaria, eta atentatu gisa ikertzen ari dira gertatutakoa.
Gutxienez pertsona bat hil da eta hainbat zauritu Magdeburgon (Alemania ekialdea), Gabonetako azoka batean auto batek harrapatuta. Eskualdeko agintarien ustez, gertaera hori atentatua izan daiteke.
Xamanen "etxe suizidak" Boliviako La Paz hirian daude. Agintariek ohartarazi dute higadurak arriskuan jartzen dituela etxebizitzak, eta haiek uzteko gomendatu diete, baina Xamanek uko egiten diote.
Avignongo Zigor Auzitegiak kargu guztien erruduntzat jo du Dominique Pelicot, eta 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio, Frantzian egindako bortxaketagatiko zigorrik handiena.
Gisèle Pelicot bere abokatu eta senideek babestuta iritsi da Avignongo auzitegira. Auzitegiaren atarian bildutako ehunka lagunek txalo egin diote iritsi denean. Gaur jakingo da Pelicot auziaren epaia.
Avignongo auzitegiak, Frantziako hego-ekialdean, epaia emango du gaur Gisele Pelicoti egindako bortxaketei buruzko makroepaiketa historikoan, eta 51 akusatuetako bakoitzari 20 urtera arteko espetxe-zigorrak ezartzea espero da.
Redlands herriko gimnasio batean gertatu da istripua. Gidariak zauri arinak ditu. Kontrola galdu ostean, fitness zentroko horma apurtu eta hortxe "ureratu da". Zorionez igerilekua hutsik zegoen une horretan.
Ikerketako iturrien arabera, Ukrainako zerbitzu sekretuak dira atentatuaren egileak. Bonbari urrutitik eragin diote 54 urteko Igor Kirilov etxetik atera denean, bere laguntzailearekin batera. Azken hau ere atentatuan hil da.
Igor Kirilov teniente jenerala hil da Moskun bonba batek eztanda egin ostean. Erresuma Batuak zigorra ezarri zion Ukrainan arma kimikoak erabiltzeagatik.
Horretaz gain, gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Erasoa Madison hiriko Abundant Life ikastetxean gertatu da. Poliziak erasotzailea hil du eta zentroko ikaslea zela uste dute.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.