"Ez dago eskubiderik hainbeste urte igaro eta gero, gu horrela gutxiestea. Ez dago horrela bizitzerik", gaineratu du Fina Liceranzuk. Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zen gaztearen familiak zuzenketa eskatuko dio Bilboko Udalari Atalase eskultura multzoan hari emandako lekuagatik.
Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak esan du ez dakiela nola egin duen Bilboko Udalak biktimen omenezko gune berria. Bertan, Iñigo Cabacasen heriotza "behar beste argitu ez diren kasuak" multzoan sartu dute, eta familiak zuzenketa eskatu du.
Cabacas sendiaren abokatuak adierazi du "bigarren mailako biktima" sentitzen direla, eta jakinarazi du Udalarekin harremanetan jarriko direla Ertzaintzaren pilotakada baten eraginez hildako gaztearen gurasoak.
ETAren eta indarkeria politikoaren biktimak omentzeko gunea inauguratu berri du Udalak, eta Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hildako gaztearen izena aparteko zerrenda batean kokatu du ("Behar beste argitu ez diren kasuak"). Kasua argituta dagoela nabarmendu du Goirizelaia abokatuak.
Manu eta Fina gurasoek justizia eza salatu dute berriz, Gorenaren ebazpenaren aurkako helegitea Europako auzitegitara eraman ostean. Izan ere, Espainiako Estatuan Justiziak ez du tiroaren egilea identifikatzea lortu.
Erakundeekin eta egindako ikerketarekin oso desengainatuta daude, "umiliatuta" eta "abandonatuta" sentitu dira. Kalean jasotako babesa da "irabazi" dutena.
Hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik. 4 egun koman egin ostean 2012ko apirilaren 9an zendu zen.
Manu Cabacasek eta Fina Lizeranzuk gutuna igorri diote Segurtasun sailburuari Ertzaintzak zabaldutako barne ikerketa artxibatu dutela eta. Euren "mina areagotzea" eta "enpatiarik ez" agertzea leporatu, eta aurrez aurreko bilera bat eskatu diote heriotzaren 10. urtemuga betetzear dagoen honetan.
Iñigo Cabacasen aita haserre mintzatu da Euskadi Irratian gertatutakoa argitu gabe artxibatu duelako Auzitegi Gorenak, eta salatu du eurekin ez dela inor bildu, ez Erkoreka sailburua, ezta Urkullu lehendakaria ere. "Lotsagarria eta oso mingarria da", esan du. (Audioa, gaztelaniaz)
Iñigo Cabacas zenaren aitak aitortza eskatu du eta hori egitea hain zaila den galdetu du. Atsekabea adierazi du Ertzaintzak artxibatu egin duelako Cabacas auziagatik irekitako barne ikerketa. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren enpatia eta gizatasun falta salatu ditu.
Barne ikerketa modu honetan bukatzea "etsigarria" eta "zantarra" dela uste du EH Bilduk. Erkorekaren hitzetan, dagoeneko bost ertzainak Ertzaintzako kide ez direlako artxibatu dute ikerketa.
Bederatzi urte bete dira Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela. Cabacasen gurasoek eta Iñigo Gogoan plataformak omendu egin dute.
Athleticeko zale gaztearen familiak Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaia errekurritu zuen, gertakarien kontakizuna eta ezarritako zigorra bat ez zetozelako. Zigortutakoak ere helegitea aurkeztu zuen.
Cabacas familiak idatzi bat aurkeztu du Bizkaiko Lurralde Auzitegian, sei ertzain deklaratzera deitu ditzala eskatzeko (Jorge Aldekoa tartean) eta, deliturik ikusiz gero, aparteko auzi bat zabaltzeko.
Segurtasun sailburuak Legebiltzarreko batzordean agerraldia egin du, EH Bilduk eskatuta, Cabacas auziaren epaia aztertzeko. “Gezurretan” aritzea leporatu dio Manuel Cabacasek Beltran de Herediari.
Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruaren dimisioaren harira, "erabaki pertsonala" izan dela azaldu Segurtasun sailburuak, eta ez du baztertu kargu hori kendu ahal izateko aukera.
Iñigo gogoan plataformak manifestazioa egin du Bilbon. Bertan parte hartu dutenek berriz ere justizia exijitu eta Estefania Beltran de Herediaren dimisioa eskatu dute.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren epaiaren edukia eta "Ertzaintzaren inpunitatea" salatu dute Justizia Auzitegitik abiatu den eta Jaurlaritzako egoitzan amaitu den martxan.
EAJk eta PSE-EEk eskertu eta aitortu egin dute ertzain buruaren erabakia. EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Euskadiko PPk kargu uztea berandu datorrela adierazi dute.
Iñigo Cabacasen auziko epaiaren inguruan "hausnarketa pertsonal sakona" egin eta gero utzi du kargua Ertzaintzaren buruak. Gai hau hizpide izan dute gaur Radio Euskadiko tertulia politikoan.
Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak dimisioa eman du ostiral honetan, Iñigo Cabacas auziko epaiaren inguruan "hausnarketa pertsonal sakona" egin eta gero.
Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak dimisioa eman du Cabacas auziko epaiaren inguruan "hausnarketa sakona" egin eta gero. Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak egin du balorazioa Mezularian.
Ehunka pertsonak, besteak beste, Manu eta Fina Iñigo Cabacasen gurasoek, elkarretaratzea egin dute Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, Bizkaiko Lurralde-auzitegiaren epaia errefusatzeko.
Jone Goirizelaia abokatuak azaldu duenez, epaian jasotako gertakarien kontakizuna ez dator ezarritako zigor eta absoluzioekin bat, eta hortaz, 'bidea zabaltzen' du kasazio errekurtsoa aurkezteko.
Jone Goirizelaiak adierazi duenez, ez daude 'oso pozik' epaiarekin, baina 'bide onetik' doazela uste dute eta helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Cabacasen heriotza 'atzera bueltarik ez duen akatsa' izan zen. Gaineratu duenez, inflexio puntu bat izan zen Ertzaintzaren jardunbidean.
Beltran de Herediak onartu du Iñigo Cabacasen heriotza 'inflexio puntu bat' izan zela Ertzaintzaren baitan eta metodoak, instrukzioak, protokoloak eta materialak aldatzera behartu zituela.
Sententziari errekurtsoa jarriko diola iragarri du. Uste du epaileek norbait kondenatu nahian zebiltzatela eta bere defendatua erabili nahi izan dutela.