Errusiako gas korporazioaren arabera, urtea hastearekin batera agortu dira gasa garraiatzeko akordioak. Etenak Europar Batasun osoan "eragin nabarmena" izango duela ohartarazi du Eslovakiak, aitzitik, egoera berrira egokitzeko "prest" dagoela nabarmendu du Europako Batzordeak.
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
Urtarrilaren 1etik aurrera, erretiroa 65 urterekin hartu nahi dutenek 38 urte eta 3 hilez kotizatu dutela frogatu beharko dute. Ipar Euskal Herrian, erretiratzeko adinaren atzerapen progresiboak 1963an jaiotakoei eragingo die: 62 urte eta 9 hilabete izan beharko dituzte.
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologikoko kontseilariak kritiko hitz egin du Euskadi Irratiko Faktoria-n BSHko zuzendaritzari buruz. Lanean jarraituko dutela dio enpresa ez ixteko, baina horretarako, zuzendaritzaren asmoen berri izan behar dutela.
Udalaren proposamenetan "zehaztapena" falta dela uste duten arren, hamabostaldi honetan mobilizazioak bertan behera utziko dituzte. Urtarrilaren 15ean jarraituko dute negoziatzen.
Instalazioak geldituz gero aplikatuko da espedientea. AMDS Processing-eko langileen % 40ri, Etxebarriko plantakoen % 40ri eta Lesakako lantegikoen % 35i eragingo die, besteak beste.
Betetze mailak gora egingo du Gabon gauarekin alderatuta, Nekaturrek zabaldutako datuen arabera, baina iazko gau berarekin alderatuta % 12 jaitsiko da. Arabako ostatuak dira egun horietan gehien betetzen direnak.
KPIren gorakada erregaien garestitzeak eragin du, eta, neurri txikiagoan, aisialdiko eta kulturako prezioek, abenduan aurreko urteko hilabete berean baino gehiago igo baitira.
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Etxebizitza, inflazioa, Europako Banku Zentralaren interes-tasak eta lehen sektorearen aldarrikapenak izan dira 2024ko gaurkotasun ekonomikoaren ardatz nagusiak.
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako txosten baten arabera, emakume langileek gizonek baino lan-baldintza okerragoak dituzte, behin-behinekotasun tasa handiagoarekin eta lanaldi partzial gehiagorekin.
Hala, Espainiako Gobernuko presidenteari, lehendakariari, Arabako ahaldun nagusiari, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuari eta Industria ministroari "kezka handia" agertu diete gutun bidez.
VTC Uber Bizkaiko auto enpresako plantillako berrogeita hamar bat langile greban daude joan den abenduaren 11tik eta urtarrilaren 6ra arte, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.
EAJK eta PSE-EEk joan den astean EH Bildurekin itxitako akordioari esker atera dira aurrera kontuak. Elkarrekin Podemoseko eta PPko bost batzarkidek kontra bozkatu dute.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Kontuak onartzeko osoko bilkuran ez du parte hartu Juan Mari Aburto alkateak, Basurtuko ospitalera eraman behar izan baitute gripeak jota sukarra zuelako.
Urtarrilaren 7an Batzar Nagusietara igorriko da proiektua, taldeek eztabaidatu eta bozkatu dezaten. Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak "adostasun batera iristeko heldutasuna eta borondatea" eskatu die oposizioko taldeei.
Berri-Otxoak, Kakitzak eta AHT Gelditu taldeek uste dute 2025eko aurrekontuek ez dutela inflazioaren, krisi ekonomikoaren eta soziosanitarioaren testuingurua aintzat hartzen.
Araudi berriak jasotzen dituen berrikuntzen artean dago etxebizitza erosteagatiko edo alokatzeagatiko kenkaria kentzea, zergadunaren errenta 85.000 eurotik gorakoa denean. Orain etxebizitzagatiko kenkaria unibertsala da, eta kenkariaren onuradun izan daitezke zergadun guztiak, errenta-mugarik gabe.
Orain arte aplikatu izan den bezala, Espainiako Gobernuak bidaia-txartelaren kostuaren % 30 hartuko du bere gain, eta Nafarroakoak, gainerako % 20a, % 50eko deskontuak mantentzeko.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, neurria "ez da hilabete batzuetarako kontua". Doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, berriz, esan du dekretua aztertuko dutela.
Osakidetzari zuzendutako idatzi batean, elkarteak "murrizketa eta itxiera ugariak" salatu ditu. Facuak azaldu duenez, Jaurlaritzaren proposamena "zentro asko 20:00etan beharrean 17:00etan ixtea da, eta 17:00etan ixten zutenak 15:00etan ixtea".
ELAk mobilizazioak deitu ditu astelehen eta astearte honetarako Bilbon eta Donostian, estatu mailako ehungintzaren eta oinetakoen sektorearen hitzarmen berria EAEn aplika ez dadin eskatzeko. Gainera, Gipuzkoan, greba deitu dute urtarrilaren 7rako.
Agerraldia egin du Espainiako Gobernuko presidenteak azken Ministro Kontseiluaren ostean, legegintzaldiaren balantzea egiteko eta Espainikako Gobernuaren konpromisoak zenbateraino bete diren aztertzeko.
Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordeak bilera egin du astelehen honetan, eta Jaurlaritzak kaleratu dituen datuen arabera, hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Eusko Jaurlaritzaren defizit muga eta zor publikoa % 13koa. Aldundientzat, berriz, defizit muga % 0'1ekoa izango da.
Lan batzordeak ohartarazi du Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotzi berriak, Cesar Fernandez de Landak, ez badie euren eskariei erantzuten, mobilizazioak gogortuko dituztela.
Garraioari jarritako deskontuak 6 hilabetez luzatzea onartuko du Espainiako Gobernuak gaur, urteko azken ministroen kontseiluan. EAEko erakundeen ekarpenarekin, beherapena %50era helduko da.
Altsasun egin duten manifestazioan, langile batzordeak esan du agerikoa dela Sunsundeguiren bideragarritasuna, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote inbertsore bat bilatzen laguntzeko. Esan dutenez, interesdun batzuk badaude, baina finantzazioa omen da gakoa.
Finantza eta Ogasun sailburuak aitortu du "laino beltzak" ikusten direla aurreikuspen ekonomikoetan, eta berretsi du industriari "laguntzeko prest" daudela.
Enpresa-batzordeak "Ezkirozko BSH ixtearen aurkako jarrera" azaldu du, eta irtenbideak bilatzearen alde agertu da, BSHko zuzendaritzak astelehenean langileei helarazi zien ixteko iragarpenari aurre egiteko.
Raul Perez Iratxeta Nekazaritza sailburuordeak azokek duten garrantzia azpimarratu du. Dioenez, azokak oso onak dira ekoizle txikientzat, eta pribilegio bat kontsumitzaileentzat.
PESA zenaren plantillak horixe erabaki du enpresaren azken proposamena jaso ostean. Ekialdebusek, berriz, bertan behera utzi ditu lanuzteak, Aldundiak eskaeretako batzuk onartu ostean.