Cine
HERIOTZA
EITB MEDIA
95 urteko Hackman aktore estatubatuarra izan zen, eta bi Oscar sari irabazi zituen, besteak beste, "The French Connection" eta "Unforgiven" pelikuletan egindako lanagatik.
Gene Hackman
Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa emaztea hilda aurkitu dituzte Santa Fen, Mexiko Berrian.
95 urteko Hackman aktore estatubatuarrak bi Oscar sari irabazi zituen, "The French Connection" eta "Unforgiven" filmetan egindako lanagatik. Tokiko agintariek ez dute delituen susmorik, baina oraindik ez dira ezagutzen heriotzaren arrazoiak eta une zehatza.
Santa Fe News webguneak Santa Fe konderriko sheriffa (Adan Mendoza) aipatu du, eta, horren hitzetan, bikotea txakurrarekin batera hil zen, eta ez zegoen ekintza kriminalen zantzurik.
Aktorea 1960ko hamarkada hasieran hasi zen aktore lanetan, eta 80 film baino gehiagotan parte hartu zuen, telebistan eta antzerkian lan egiteaz gain.
Santa Fe kanpoaldean (Mexiko Berria) bizi zen. Bi aldiz ezkonduta zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Hackman Betsy Arakawa 63 urteko piano-jotzailearekin ezkondu zen, 1991n.
Eugene Allen Hackman, Gene Hackman izenez ezagunagoa, 1930eko urtarrilaren 30ean jaio zen, Kaliforniako San Bernardino hirian.
XX. mendeko hainbat hamarkadatan Hollywoodeko izarra izan zen Hackmanek bi Oscar sari irabazi zituen "The French Connection" eta "Unforgiven" filmetan egin zituen pertsonaia ikonikoengatik, eta bere belaunaldiko antzezle moldakorrenetakoa eta ezagunenetakoa izan zen.
Aktore karismatikoa kameretatik kanpo zegoen 2004tik, eta eleberriak idazten eta koadroak margotzen aritzen zen Santa Fen (Mexiko Berria).
Aktoreak berak txikitatik azaldu zuen bere bokazioa, James Cagney eta Errol Flynn idolo zinematografikoei erreparatzen zien orduan. Behin betiko markatu zuen Marlon Brando mitikoaren "A Streetcar Named Desire" (1951) lanak, Hackmanek berak adierazi zuenez.
Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, 30 urte zituela, arte dramatikoa ikasten hasi zen Los Angelesko Pasadena Playhouse interpretazio eskolan, eta bere ibilbide artistikoa hasi zuen.
es noticia
noticias
noticias
noticias
noticias
noticias
Deporte
cultura
Lo más visitado
© EITB - 2025 - Portal de Privacidad - Aviso Legal - Política de cookies - Configuración cookies - Transparencia - Contacto - Mapa Web