Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: EITB Data: Etxebizitza turistikoak, EAJren akreditazioa, Basterretxea jaio zela 100 urte

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Hiriburuetako pisu turistikoak. Irudia: EiTB Media
Hiriburuetako pisu turistikoak
Hiriburuetako pisu turistikoak. Irudia: EiTB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: Etxebizitza turistikoakEITB Dataren arabera, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen daude Hego Euskal Herriko etxebizitza turistikoen ia erdiak. Donostiak ditu etxebizitza gehien: 1.286. Erdialdean daude gehienak (448), eta Gros (261) eta Parte Zaharra (120) daude zerrendan hurrengo postuetan. Hiriburuak alde batera utzita, kostaldeko udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien. Bermeok, Zarautzek, Hondarribiak eta Getxok 100 baino gehiago dituzte, guztien % 13,2.

- EAJko legebiltzarkideen akreditazioa: Gaur hasiko da Eusko Legebiltzarra osatzeko atzerako kontaketa, parlamentarien heren batek akta jasotzen duenean hasten baita kontatzen. Izan ere, EAJko 27 legebiltzarkideek, Imanol Pradales lehendakarigaia buru, akreditazioak aurkeztuko dituzte 10:30ean, hauteskundeak egin zirenetik 15 egunera. Beraz, gaurtik hasita 15 eguneko epean osatu beharko da XIII. legealdiko Eusko Legebiltzarra. Maiatzaren erdialdean —hilaren 14ak indarra hartu du— egingo dute Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura.

- Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena: 100 urte dira gaur Nestor Basterretxea jaio zela. Maiatzaren 6 batez sortu zen mundura, Bermeon, eta 2014ko uztailaren 12an zendu zen, Hondarribian, 90 urte zituela. Pintura, eskultura, ilustrazioa, industria diseinua, mitologia, zinema, arkitektura… Ezin konta ahala adar izan zituen Basterretxearen jardun sortzaileak, konpromisoaren eta jakin-minaren enborrari lotuak denak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo EAJ-PNV Getxo berriak Turismoa Euskadi albisteak Eusko Legebiltzarra bideoak EAEko hauteskundeak Nestor Basterretxea argazkiak Zarautz albisteak Hondarribia argazkiak Artea gaur Ekonomia berriak Eguneko albisteak Kultura Albisteak Hauteskundeak gaur Etxebizitza albisteak Analisi kazetaritza EITB Median