Sutea eraikineko laugarren solairuan piztu da, eta bosgarren solairuan harrapatuta geratu dira Ainhoa eta bere bi semeak. 15 urteko semeak familia osoa gela batera eraman du, ateak eta leihoak itxi ditu eta oihal bat jarri du atean. Azkar jokatzeari esker, salbatu egin dira.
Garrak 08:15ean piztu dira Artike Bideko 9. zenbakiko laugarren solairuan. Pertsona bat erredurekin eraman dute helikopteroan ospitalera, beste laurak kea arnastuta intoxikatu dira. Sutearen ondorioz, fatxadaren zati bat behera etorri da.
Bermeoko Artike auzoko eraikin batean 08:15 aldera piztutako sutearen ondorioz, fatxadaren zati bat erori da eta bizilagun guztiak etxetik atera behar izan dituzte. Pertsona bat ospitalera eraman dute erredura arinekin.
Malta Eurovisioneko lehiaz kanpo geratu da, baina kantu ikusgarria egin du herrialde horrentzat Leire Gotxi 28 urteko bermeotarrak. Londresen bizi da euskal musikaria eta bertako kaleetan kantatzea du ogibide. Lorpen honek musika sortzen jarraitzeko balio izatea espero du.
100 urte bete dira artista bermeotarra jaio zela. Euskal abangoardiaren sortzaileetako bat izateaz gain, zinema, diseinu grafikoa eta arkitektura ere landu zituen. Bere ondarea Euskal Herriko bazter anitzetan aurki daiteke.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Meatzaldean dago kokatuta "Lurraren alde", Nestor Basterretxearen azken obra erraldoia. Gaur, euskal eskultoreek bertan gogoratu dute artista bermeotarra.
Gorka Basterretxeak, eskultore eta margolariaren bost seme-alabetako batek, gogorarazi du aita "bermeotarra" sentitzen zela eta "oso harreman estua" izan zuela beti bere herriarekin.
Nestor Basterretxea jaioa zela 100 urte betetzear direla, bere jaioterrian, Bermeon, omenaldia egin diote. Eskultore, margolari eta zine zuendaria Franziskotarren klaustroan gogoratu dute, "Hilarriak" bere seriea dagoen lekuan.
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
Itxas txakurrak aste batzuk daramatza Bizkaiko kostaldeko hainbat herri "bisitatzen", hala nola Elantxobe, Mundaka, Armintza eta Bermeo. Dagoeneko erakargarri turistiko bihurtu da, baina agintariek gogorarazten dute animalia basatia dela eta ez dela asko hurbildu behar bertara.
Maiatzean ehun urte beteko direnez Nestor Basterretxea jaio zela, egun berezia eskaini diote gaur. Goizean hasita, elkarrekin aritu dira Urdaibaiko kantu-taldeak, kalez kale, abestiz bazterrak alaitzen, haren eskulturetan geldialdiak eginez.
05:00etan gertatu da erasoa, Lamera parkean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lekuko bati esker gelditu dute erasoa bi gazteek. Biktima lurrean utzi dute, konortea erdi galduta.
Unai Gomez Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak San Mamesen Granadarekin 1-1 berdindu ostean EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak uste du fraidearen "kalteberasunaz baliatu" zela akusatua, 2018 eta 2019 artean, "benetakoak ez ziren premiei" aurre egiteko dirua eskatzeko.
Garoa Martinez haltera bermeotarrak halterofilia egiteko zenbait aholku eman dizkie Maddalen Arzallusi eta Xabier Sukiari. Euskal Herriko eta Espainiako txapeldunak dioenez, Gasteizen ikasten hasi zenean crossfit praktikatzen hasi zen eta hortik aldatu zen halterofiliara.
Arraun denboraldia hasteko hiru hilabete falta direnean, San Pedroko test estropada jokatu da. Donostiarra izan da nagusi emakumezkoetan, eta Bermeo-Urdaibai gizonezkoetan, erakustaldia emanda eta hirugarren urtez jarraian irabazita.
2021eko urtarrilean han izandako luiziak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, uhartetxoraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
Hamabost urteko euskal skaterrak irabazi du World Skating Tour Dubai Park skate txapelketa, eta argi utzi du Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera handiak dituela.
2021eko urtarrilean han izandako lur jausiak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, irlaraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
Udako arraun denboraldiari ekiteko asko falta arren, gaur jokatu da Oriako Jaitsiera. Urdaibai eta Arraun Lagunak nagusitu dira, Eusko Label eta Euskotren ligetako txapeldunak.
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Cadizen aurka 0-0 berdindu ostean, Nuevo Mirandilla zelaian jokatutako EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida.
Gaur goizaldean, Ertzaintzak jakin du Gernika-Lumoko eta Bermeoko emegentzietako anbulantziek sabotajeak jasan dituztela. Anbulantzietako langileak Bermeoko etxebizitza batera larrialdi bat artatzera joan behar izan dutenean ohartu dira ibilgailuak kaltetuta zeudela.
Bermeo eta Arraun Lagunak taldeetako patroiek, Gorka Aranberrik eta Andrea Astudillok, 2024rako dituzten asmoen eta nahien inguruan hitz egin dute bideo honetan.
Bizkaitarrek dena irabazi dute: Eusko Label Liga, Kontxako Bandera eta Euskadiko Txapelketa. Donostiarrek, berriz, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera.
Unai Gomezek egin du Athletici azken unean garaipena eman dion gola San Mamesen. Partida ostean, oso pozik agertu da jokalari bermeotarra, bai bere ibilbideagatik, bai taldearengatik.
Hiesak jotako pertsonak laguntzeko Txo Hiesa eta T4 elkarteen sortzailea izan zen 80ko hamarkadaren amaieran. Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduren hautagaia ere izan zen, eta 2011n koalizio subiranistako zinegotzi aukeratu zuten bere herrian, Bermeon (Bizkaia).
19,8 MW-ko potentzia gordina duten hiru aerosorgailu izango lituzke parkeak. Orain, epe bat ireki da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek lehian eskabideak aurkez ditzaten.
Bigarren aldiz jaso du Amaia Gabantxok Etxepare Itzulpen Saria. Kasu honetan Miren Agur Meaberen "Hezurren Erretura" lana itzuli du bermeotarrak. Gainera, Galesko Parthian Books argitaletxeak argitaratu du liburua.
Olatu handiek, haizeak eta euri-jasek kalte larriak eragin dituzte Euskal Herriko kostaldean. EITBko kamerek irudi ikusgarriak grabatu dituzte Biarritzen eta Bermeon.
Erik Jakak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Jokin Altunaren aurka, final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 3. jardunaldian Joseba Ezkurdia mendean hartu baitu 22-16ko emaitzarekin. Ezkurdia txapelduna titulua berresteko aukerarik gabe geratu da horrela.
Bermeoko erdilariak denboraldi honetan egin du debuta Athleticeko lehen taldearekin, eta aurreko astean kontratua berritu egin du. Unai Gomez oso pozik azaldu da, prentsaurrekoan, berritze hori hizpide.
Egungo txapeldunak eta 2020ko txapeldunordeak neurketa erabat erabakigarria dute larunbatean, Artza pilotalekuan; irabazlea finalaurrekoetan izango da, eta galtzailea, aldiz, txapelketatik kanpo geldituko da. Partidarako materiala hautatuta dute.
Ostiralean Bilbon Peio Etxeberriaren aurkako neurketa galduta, Ezkurdia egungo txapeldunak Jakarekin izango du jokoan, larunbatean Bermeon, finalerdietan aritzea; Artolak eta Peñak, igandean, finalaurrekoetan izateko azken txartela bilatuko dute. Altuna eta Peio Etxeberria sailkatuta daude.
Lanok bisitarien segurtasuna hobetzea dute helburu. Itxiera urriaren 28, 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1ean altxatuko da, baina azaroaren 2tik obrak amaitu arte ezingo da bertara sartu.