3300 metro kubikoko lur-jausia izan zuen mendi-hegala egonkortuta dago jada. Laster metalezko sare bat eta segurtasun-horma bat jarriko dira. Aldundiak ekainaren amaieran errei bat irekitzea espero du, eta errepidea osorik uztailean.
Arespalditzan, adibidez, urteroko azoka egiten ari dira, Pirinioetako behien lehiaketa probintziala protagonista dela. Hondarribian, berriz, prozesio batekin hasi dute eguna Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian.
Iñaki Lizaso astroargazkilaria da, eta aurora borealak ikusi ditu Hondarribian. Alerta gorengo mailara igota, hondartzara joan eta iparraldera begira garbi-garbi ikusi zituen gorri eta berde koloreko aurora borealak. Zorteduna izan da Iñaki Lizaso, ez baita ohikoa gurean aurora borealak ikustea.
Bayer Leverkusenek Europa Ligako finala eskuratu du Erromaren aurka berdinketa lortuta (2-2). Bien bitartean, Jose Luis Mendilibarrek historia egin du Olympiakos lehen finalera eramanda, Unai Emeryren Aston Villa berriro mendean hartuta (2-0).
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
Euskal teknikarien arteko norgehiagokan, Jose Luis Mendilibarrek 2-4 irabazi dio Unai Emeryri Aston Villaren etxean. Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek, bestalde, 0-2 irabazi dio Erromari Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan.
Hondarribiarrak 2022ko urrian sinatu zuen Ingalaterrako klubarekin; orduan, Aston Villa hamazazpigarren zebilen Premier Leaguen. Bera entrenatzaile, Birminghameko taldea Konferentzia Ligarako sailkatu zen, eta, egun, Txapeldunen Ligako postuan eta Konferentzia Ligako finalerdietan dabil.
Jakes Txapartegi gazteak ezin ditu pianoaren teklak ikusi, ezta partitura arruntak irakurri ere. Hala ere, Euskadiko Musikari Gazteen txapelketako saria irabazi du. XIX. mendeko piano batean eserita eman digu elkarrizketa, eta baita obra batzuk jo ere, Esther Barandiaran irakaslea alboan zuela
Udalak elkarretaratzea egin du arratsaldean erasoa gaitzesteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, "irmoki" salatu du erasoa, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokan jarraitzeko deia egin du.
Ibilgailu partikularren eta kamioien joan-etorri handia dela eta, auto-ilarak sortu dira, 13:00etan hasita, eta 18:30etan 11 km-rainokoak ziren. Auto-ilarek inguruko errepideetan izan dute eragina, N-121-A errepidean besteak beste.
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.
Guardia Araban, Lekeitio Bizkaian eta Hondarribia Gipuzkoan jendez gainezka egon dira, eguzkiak goiza argitu duen egun honetan. Euskadiko kostaldea zein barnealdea turisten erakargune izan dira.
Soldadu erromatarrak Hondarribiko Kale Nagusitik gora iritsi dira parrokiara, eta barruan, Kristo gurutzetik jaitsi dute eta prozesio txiki bat egin dute, jendez beteta zegoela.
Igande honetan GI-3361 errepidean, Hondarribian, izandako lur-jausiaren ondorioz, bidea itxi egin beharko da bizpahiru hilabetez. Euriteek eragindako luiziak lur asko eta tamaina handiko arrokak eraman zituen.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizaldean, 02:30ean, 100 metro inguruko luizia izan da Higer itsasargirako bidean. Familietako batek etxera itzuli ahal izango du.
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
Atzemandako bisigu aleak 20 eta 27 zentimetro bitartekoak ziren. Araudiak lizentziako eta urteko ale bakarra harrapatzeko aukera ematen du, eta gutxienez 40 zentimetroko neurria izan behar dute.
2023ko urrian irabazi zuen Gran Sol jatetxeak Euskal Herriko pintxo txapelketa. Sukaldeko arduradunaren abizena hartu dute pintxoari izena emateko: Tizón. Brioche ogiari txangurrua, maionesa pikantea, pepino txikia, marakuia eta lima birrindua jarri dizkio Mikel Muñozek. On egin!
Utah-ko ikasle eta gurasoek Josune Labandibar hondarribiarra aukeratu dute estatuko irakaslerik onena. Bere ikasleei jakinarazi aurretik kontatu digu Euskadi irratiko Amarauna saioan. Sariaren ospakizunaz, bere ikasketa metodoaz eta AEBko hezkuntza sistemaz hitz egin digu
Talde ekologistak nabarmendu duenez, hainbat espezie eta habitat natural topa daitezke hor, hala nola itsas ugaztunak (izurde handia, kasu), arrezifeak eta urpeko leizeak.
Bost ardatz dituen akordioa izenpetu dute. Hala nola, "herritarren partaidetzan oinarritutako gizartearen" eta "justizia soziala eta herritarren bizi baldintzak hobetzea helburu duen herri euskaldunaren" alde lan egitea adostu dute.
Bizikleta gainean egunean hainbat ordu pasatzen zituen Areitiok, triala utzi zuen baserriko jardunari heltzeko. Julio Pardo artistari, aldiz, menisko lesio batek eragotzi dio tailerrera joatea, eta lehenengoz egon da bere bizitzan margotu gabe hiruzpalau hilabetez. Parentesiak ixtear dira biak.
Aurten, Belgradon jokatutako Munduko Txapelketan, Elur Alberdik brontzezko domina lortu du. Hondarribian jaioa, Biriatun bizi da, eta EITB harekin izan da.
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
Ia hiru urtez zarratuta izan den oinezko zubia zabaldu dutela eta, zubian bertan ekitaldi sinbolikoa egin dute goizean Jose Luis Santanok, Kotte Ecenarrok eta Igor Enparanek, elkar besarkatuta.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok adierazi duenez, Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenida mugako zubia berriro irekitzea "herritarren indarraren garaipena" da.
Hendaiako auzapezak sinadurak jaso ditu, Hondarribiako eta Irungo alkateekin batera egindako ekitaldian. Frantziak gutxienez 2024ko apirilera arte mantenduko ditu lau pasabideak itxita.
Jaizkibel V monumentua Jaizkibelgo estazio megalitikoaren zati bat da, eta indusketa eta zaharberritze lan handia egin da bertan 2018tik 2020ra. Hilobi honek 2.000-3.000 urte inguru ditu.
J. A. Bayona zuzendariak Andeetako 1972ko tragedia du hizide "La sociedad de la nieve" pelikulan. 'Coche' Inciarte bizirik atera zen hegazkin istriputik. Uztailean hil zen, baina pelikula ikusi ahal izan zuen. Bere familia Hondarribikoa da.