Getxoko emakumezkoen errugbi taldea Ohorezko Mailara igo da, Cisneros 27 eta 12 mendean hartuta. Bigarren zatian egindako bi kontraerasok erabaki dute partida Getxoren alde.
Nolakoak dira dortoka autoktonoak? Xabi Buenetxea biologoaren eta Xabier Arana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariaren laguntzarekin dortoka europarra eta "leprosoa" gertutik ikusi eta "SOS apoarmatuak" proiektua ezagutu dugu. Dortokaren bat ikustean horren berri ematea eskatu diete herritarrei.
30128 zenbakia izan da sariduna, eta oso-osorik banatu da Getxo eta Aranda de Duero herrien artean. Ez da lehen aldia Getxoko 1 zenbakiko Loteria Administrazioak sari handiak banatzen dituela.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Ilea inspirazio iturri eta artelan erreminta da Gorka Larcanentzat. Artista bisualak dioenez, Euskal Herrian orrazkerari garrantzia handia ematen diogu. Diseinu grafikoan hasi zuen bere ibilbidea eta orain ile-estilista da. "Haizkora" proiektuan ilea eskultura bezala erabili du.
Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, ustezko lapurrak atxilotu dituzte, hiru delitu egotzita. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.
Finalean, Bera Berak Errotabarri menderatu du, 19-37, eta Bidasoak Erromoko Eskubaloia taldea hartu du mendean, 20-41. Bi finalak Ermuan jokatu dituzte, Miguel Angel Blanco kiroldegian, eta giro ederra izan da bertan.
Jaime Lafita getxoztarrak (ELA gaitza du) AEBko Heriotzaren Haraneko 650 kilometro baino gehiago egin ditu bederatzi etapatan, tandemean. Ekimen honekin, DalecandELA elkarteak gaixotasuna ikusarazi eta ikertzeko funtsak eskatu nahi izan ditu.
Udalak "gaitzespenik irmoena" agertu du gertakariaren aurrean, eta "genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista" guztiekiko gaitzespena eta "edozein eraso sexistarekiko zero tolerantzia" adierazi du.
BECen, EHKSko kideak Sumarren hauteskunde ekitaldian sartu dira, Yolanda Diaz hitz egitera zihoanean. Getxon, pertsona bat atxilotu dute Voxen mitinaren ostean, ertzain bati jo dion objektu bat jaurtitzeagatik.
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren neurria gaur 15:30ean sartu du indarrean, Bilbon eta itsasadarraren bi ertzetan bilduko diren milaka eta milaka pertsonen segurtasuna bermatzeko.
Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona baino gehiago espero dira. Bertaratuko diren zaleek aintzat hartu beharreko zenbait kontu daude: kale batzuk itxita egongo dira, baita oinezko pasabide batzuk ere, eta zenbait lekutan mugatua izango da edukiera. Kontsultatu debeku eta gomendioak.
Gabarra 16:30ean aterako da Getxotik eta 18:35ean Bilbiko Udaletxera iritsiko dela aurreikusten da. Handik, autobusez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara joango dira jokalariak.
Bilbon eta Bizkaiko hiriburuaren metropoli barrutian milioi bat pertsona inguru batzea aurreikusi dute, itsasadarraren ertzetan batik bat, lehoiak omentzeko festan. EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en bidez, zuzenean emango du, 15:45etik aurrera.
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
Ostegun arratsaldean, Bizkaian, Athletici harrera egingo zaio Kopa irabazi duelako. Hauek dira jai honetan aurreikusten diren zenbait zenbaki, Bilbon eta gabarra igaroko den herrietan.
Goizean goizetik, gabarra itsasadarrean nabigatzen ari da datorren osteguneko ibilbidea prestatzeko. Gabarra ostegunean irtengo da Getxotik Bilbora bidean.
Bilboko portuak denboraldiko lehen bi bidaiari-ontziak jaso ditu gaur goizean. Aurten 28 konpainiatako 80 ontzi inguru porturatzea espero dute, 150.000 bidaiari ingururekin.
Urteko lehen gurutzaontzia, 07:30 aldera, 270 metroko luzera duen 'Aurora' izango da. Ordubete geroago, 330 metroko 'Sky Princess' porturatzea espero da. Ondoren biak 17:00etatik 18:00etara abiatuko dira Arroxela eta Le Verdonera.
Tragedia, heriotza, gerra eta odola euskal kantagintzan etengabe aipatu diren gaiak dira. Hortik abiatuta, 'Odola Kantari; euskal kantugintzaren tragepedia' izeneko emanaldia prestatu dute Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea getxoztarrek. Bertso berriak sortu dituzte egungo indarkerientzat.
Itxas Argia euskal dantza taldea 1964an sortu zen. 60. urteurrena betetzen duten honetan, Getxoko Andra Mariko dantza taldeaz eta ospakizunez aritu dira Nerea Zamakona eta Irune de la Maza dantzariak. Diotenez, orain arte generoak mugatutako dantzak zirenak misto bilakatzen hasi dira txikienekin.
3 kilometroko lehen zati honek Lamiako eta Altzaga auzoak lotzen ditu. Bigarren zatia, Erandiotik Bilbora artekoa, 2025eko maiatzean bukatuko dute. Bulebarrari esker, oinezko zein ziklistek Getxo eta Bilbo arteko bidea egingo ahalko dute, itsasadarrarekiko paraleloan.
Getxoko San Nikolas ikastolak antolatu du 2024. urteko Ibilaldia. Bizkaiko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 26an izango da, eta Lide Hernando Liher taldeko abeslariak, ikastolako irakasle, ikasle eta gurasoek eta Algortako Bertsolari Eskolako kideek parte hartu dute kantan.
Gaurko zitan, gonbidatu historiko bat izan dute "Biba Zuek" saioan, Athletici azkenengo Errege Kopa eman zion gola sartu zuen aurrelaria: Endika Guarrotxena. 1984an irabazi zuten lehoiek euren 23. Kopa, Bartzelonari 1-0 irabazita.