Literatura jaialdia maiatzaren 24tik 26ra egingo dute, Zarautzen. (b)egia da aurtengo leloa, eta, ohi bezala, liburu aurkezpenak, azoka eta ikuskizunak izango dira publikoaren gozagai. Booktegi plataforma digitala omenduko dute.
Alba Menendez Supr AMara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopa irabazi ostean. Zarauztarra pozik zaladu da garaikurra eskuetan duela.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoitzitako 'BAT to Paris' telesailak surfa izan du ardatz, 'Ustekabekoa egia bihurtuz' izeneko atalean. Nadia Erostarbe euskal surflaria izan du protagonista.
Aurreiritzien eta zuzentasun politikoaren kateak hautsi dituzte Lara Zapirain eta Hodei Iriartek dantzariek, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. "Akondroplasia izateagatik seinalatu sentiarazi naute", esan du Zapirainek, "baina aurreiritziak zituztenek ere flipatu dute pieza ikustean".
Aitor Frantsesena, haren alaba Uxue eta Ritxi Goya Australian egon berri dira. Aitorrentzat laugarren aldia izan da, Ritxirentzat bigarrena, eta lehenengo aldiz joan da Uxue. Dokumental bat grabatu dute han bizi izandakoa kontatzeko. Laster erakutsiko dute dokumentala.
Surflari zarauztarra Tahititik etorri berri da. Bertan, Nadia Erostarberi eta Andy Crierei Teahupoo olatura egokitzen lagundu die. Bertan jokatuko da surfeko lehiaketa Olinpiar Jokoetan.
Janire, 19 urteko surflari zarauztarra, Parisko Joko Olinpikoetan parte hartzeko sailkatu da duela gutxi, belaunean lesioa izan arren. Tahitin jokatuko da uztailaren 27tik abuztuaren 8ra bitartean. Hango eta bertoko olatuen arteko ezberdintasunez mintzatu da.
Iñaki Divasson-Iraitz Huegun eta Jurdan Arakistain-Eneko Sagarmendi bikoteek neurtu dituzte indarrak adimen urritasuna duten pilotarien final handian, eta Arakistain eta Sagarmendi nagusitu dira (13-25).
Igande eguerdian ETB1en ikusi ahalko da Pilota Egokituaren Sari Nagusia Zarautzen, Aritzbatalde frontoian. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute finala, urritasunen arabera bi partida desberdin izanik.
Donostiatik Bilboko aireportura Mugi txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzen duen pertsona batek 3,35 euro ordainduko ditu, gaur egungo 17 euroen aldean.
Biktimaren arabera, martxoaren 10ean, 05:00ak aldera, herriko taberna batean, eraso egin zioten, eta erasoak homosexualenganako gorroto zantzuak omen ditu.
20:00etatik aurrera, txandakako zirkulazio ezarriko dute semaforo bidez. Errepidea otsailaren 11tik dago itxita, denboralearen ondorioz kostaldeko euste horman 5,50 metrotako zulo bat agertu eta gero.
23 urtez aritu da prentsan idazten Zarautzen bizi den bertsolari aiarra. Orain utzi egin dio bere "prosak" argitaratzeari, "hasitako lanak bukatzen jakin behar da". Aitzakia horrekin joan zaizkio bisitan Faktoriakoak. Bere etxepeko tabernako terrazan egin dute hizketaldia, eguzki gozotan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
Emakumezkoen mailako finala laugarren postuan amaitu du Nadia Erostarbek. Fitzgibbons izan da txapelduna. Gizonezkoen mailan, aldiz, Joan Duru laugarren izan da. Titulua Medinak bereganatu du. Basque Teameko surflariek txapelketa bikaina egin dute.
Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflariek historia egin dute Puerto Ricoko munduko txapelketan. Bertan lortutako emaitzei esker, zumaiarra eta zarauztarra Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira.
Larunbatean, Zarautzen "Klimb Open" txapelketa jokatuko da 19:00etan. 140 eskalatzaile inguru espero dira eta besteak beste, Eneko Carreterok, Mikel Linacisorok, Rebeca Perezek edo Maddi Agirrek ez dute hutsik egingo.
Puerto Ricoko munduko txapelketan, Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egin du. Bertan lortutako emaitzei esker, Parisko Olinpiar Jokoetan egoteko txartela eskuratu du.
Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohi eta mitoak 81 urte bete ditu 2024ko martxoak 1 honetan. Bilboko taldeak Atletico Madrilen aurkako finalerdia gainditu ostean, Jon Maiak bertso honexekin zoriondu du zarauztarra.
Fenix Tour bira bertan behera utzi behar izan zuen Anestesiak, Mikelen gaixotasuna eta pandemia direla eta. Orain gogotsu datoz, Azken Heriotza Tour bira berriarekin, Anestesiaren 36 urteak ospatzeko. Besteak beste, zintan grabatzen zituzteneko garaiak ekarri dizkigu gogora Mikelek.
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
Elurra ari du mendate askotan eta arretaz gidatzea eskatu du Segurtasun Sailak.
Arabako bigarren mailako errepideei eragiten die bereziki abisuak. Bestalde, goizaldeko olatuek ez dute aparteko eraginik izan kostan, baina abisuak indarrean daude.
Olatuek 5 metroko altuera gainditu dezakete. Donostiako Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxita daude olatu handiengatik. N-634 errepidea ere itxita egongo da Zarautz eta Getaria artean, denboraleagatik.
Louis eta Monica borraskek ezohiko itsasaldia ekarriko dute asteburuan. Belharra oldartuko da, beste behin. Euskal Herriko uhin handiena ohol gainean arraun eginaz -uretako motoen laguntza gabe- hartzea nola lortu zuen oroitu du Axi Muniainek.
Andoaindik eta Zarauztik abiatuta, traktore-martxa egin dute Donostiaraino. Batez ere, baserritar gazteek hartu dute parte protestan. Euren kasa antolatu dute mobilizazioa, sindikatuen babesik gabe. Baserria bizirik nahi bada, erakundeen eta gizarte osoaren babesa ezinbestekoak direla esan dute.
Ukrainako gerra lehertu orduko, kotxea hartu eta hango familia bat ekartzera abiatu ziren Eneko, Peio eta Karmelo zarauztarrak, baita ekarri ere. Dena den, gauzak ez ziren espero bezala atera
Goizaldean, zuloa zabaldu da oinezkoen pasealekuan, olatuen eraginez. Kalteak aztertuta, autoak errepidetik ibiltzea arriskutsua izan zitekeela ebatzi dute teknikariek, eta errepidea itxi dute. Arratsaldean, mendi aldera dagoen erreia zabaldu dute.
EHNEk eta ENBAk martxoaren 1etik aurrera hasiko dute "mobilizazioen egutegi propioa". Aldi berean, baserritar talde batek mobilizazioa deitu du astelehen goizerako.
Kirolerako joera areagotu den honetan, geroz eta gehiago dira Kulturismoaren aldeko hautua egiten dutenak. Baina behar adina arreta jartzen al zaio gorputzari? Eta elikadurari? Andoni Alvear kulturistak kontatu dizkigu bere bizipenak. Zarauzko Ekimen zentroko profesionalek aztertu dituzte joerak.
Itxiera 00:00etatik 06:00etara izango da, eta tarte horretan ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik irten beharko dute, N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu Zestoa-Zumaia lotuneraino, eta bertan autobidean berriro sartu, behar izanez gero.
Xabier Txurruka Zarauzko alkateak esan duenez, biktimaren eskura jarri dituzte udal baliabide guztiak. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Nerea Isasi Aldundiko Berdintasun zuzendaria ere izan dira elkarretaratzean.
Gizona ostegunean atxilotu zuten, erasoaren egun berean, eta atzo eraman zuten epailearen aurrera. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaurko Zarautzen.
Mikel Kazalisen osasun-arazoak, pandemia, Imanol Beloki bateria-jolearen agurra… 2019tik hona, Anestesia taldean gorabehera asko izan dira, baina orain indartsu daude, eta 2024an "Azken Heriotza" izeneko bira egingo dute. Mikel Kazalis "Biba Zuek!" saioan izan da.