Economía -
EITB DATA
Bost pertsonatik batek industrian egiten du lan
Hego Euskal Herrian, 280.000 langile biltzen ditu industria sektoreak, Administrazioan, Osasunean eta Hezkuntzan batera baino gehiago. Portzentajea Espainiar estatuko ia bikoitza da.
M. D. | EITB Media
280.000 pertsonak lan egiten dute Hego Eusal Herriko industria sektorean. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko industrian 211.281 langile daude, eta Nafarroako industriak 71.105 lanpostu ditu.
2008ko krisi ekonomikoak sektore guztietan izan eragina. Enplegu asko galdu ziren. Azken hamarkadan, industriako enplegua % 3,4 berreskuratu da EAEn eta % 10,9 Nafarroan.
Aipatutako datuen arabera, bost pertsonatik batek industrian egiten du lan: % 20k EAEn eta % 22,3k Nafarroan. Estatuko ratioaren ia bikoitza da, Espainiako langileen % 11,4 baitago industrian.