Reala

1 / 30 Hurrengoa
Realak Europa Liga jokatuko du, Betis 0 eta 2 gaindituta

Realak Europa Liga jokatuko du, Betis 0 eta 2 gaindituta

Brais Mendezek egin du lehen gola partida hasi eta gutxira, eta Mikel Merinok bigarrena, atsedenaldiaren atarian. Realak seigarren postuan amaituko du liga.
Elustondo: ''Izugarrizko poza eraman dugu''

Elustondo: ''Izugarrizko poza eraman dugu''

Realak Europa Liga jokatzea ziurtatu du Betisi Benito Villamarinen 0 eta 2 irabazita. Bosgarren urtez jarraian, donostiarrak Europan jokatuko dute.

Irene Paredes: ''Aurkaria errespetatu nahian, gure lana egiten jarraitu dugu''

Irene Paredes: ''Aurkaria errespetatu nahian, gure lana egiten jarraitu dugu''

Irene Paredes Bartzelonako atzelari eta Realeko jokalari ohiak onartu duenez, bere taldea hasieratik nagusi izan da txuri-urdinen aurkako Erreginaren Kopako finalean.

Nerea Eizagirre: ''Pena ematen dit zaleengatik, baina Realak aukera gehiago izango titulu bat lortzeko''

Nerea Eizagirre: ''Pena ematen dit zaleengatik, baina Realak aukera gehiago izango titulu bat lortzeko''

Nerea Eizagirrek aitortu du oso gogorra izan dela Bartzelonaren aurka 8-0 galdu izana, baina azpimarratu du balioan jarri behar dela azken bost urteotan lau final jokatu dituztela, eta ziur agertu da aurrerantzean aukera gehiago izango dituztela eta Realak, azkenean, tituluren bat eskuratuko duela.

Realzaleak eta jokalariak bat eginda, Erregina Kopako finalean jipoia jaso ostean

Realzaleak eta jokalariak bat eginda, Erregina Kopako finalean jipoia jaso ostean

Bartzelona Erregina Kopako finalean jaun eta jabe izan bada ere, Euskal Herritik Zaragozara joandako zale txuri-urdinek hasieratik amaierara arte babestu dute euren taldea, eta jokalariek esker ona adierazi diete, behin partida amaituta.

Garbiñe Etxeberria: ''Zaleen laguntza izugarria izan da; eta emaitza, gogorra''

Garbiñe Etxeberria: ''Zaleen laguntza izugarria izan da; eta emaitza, gogorra''

Realeko kirol zuzendariak Zaragozan izandako giroa bikaina azpimarratu du eta, finalari lotuta, Bartzelonaren golak azkarregi iritsi direla adierazi du.

AMaiur Sarriegi: ''Kolpe oso gogorra da, baina ikusta zenbat jende mugitu dugun garaipen txiki bat ere bada''

AMaiur Sarriegi: ''Kolpe oso gogorra da, baina ikusta zenbat jende mugitu dugun garaipen txiki bat ere bada''

Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Bartzelonaren aurka Erregina Kopako finala 8 eta 0 galdu ostean. Burumakur azaldu da, txuri-urdinek kolpe latza jaso baitute.

Bartzelona - Reala (8-0): Erregina Kopako finaleko golak

Bartzelonak ez dio inolako aukerarik eman Realari Erregina Kopako finalean, eta talde txuri-urdinak gol erauntsia jasan du: 8-0. Ona Battlek (2), Graham Hansenek (2), Salma Paralluelok, Marionak (2) eta Claudia Pinak sartu dituzte golak.

Reala Kopako txapeldunorde, Bartzelonaren aurka finala galduta (8-0)

Reala Kopako txapeldunorde, Bartzelonaren aurka finala galduta (8-0)

Barçak 8-0eko emaitzarekin irabazi du Erregina Kopako finala; ondorioz, txuri-urdinak titulurik gabe geratu dira. Kataluniako taldeak ez dio aukerarik eman Realari.
Zaragozan dauden Realeko zaleak, gogotsu finalari begira eta taldea animatzeko prest

Zaragozan dauden Realeko zaleak, gogotsu finalari begira eta taldea animatzeko prest

Realeko hainbat zale daude Zaragozan Erregina Kopako finalean talde txuri-urdina animatzeko. Bartzelonaren kontrako finala nola ikusten duten kontatu iote EITB Mediari.

Garbiñe Etxebarria: ''Taldea oso ondo ikusi dut, gogotsu daude eta begietan distira dute''

Garbiñe Etxebarria: ''Taldea oso ondo ikusi dut, gogotsu daude eta begietan distira dute''

Garbiñe Etxebarria Realeko kirol zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopako finalaren aurretik, talde txuri-urdinaren hotelean.

Sagueseko ''zaleen gunea'' ireki dute, Kopako finalaren giroaz gozatu ahal izateko

Sagueseko ''zaleen gunea'' ireki dute, Kopako finalaren giroaz gozatu ahal izateko

19:00etan Realaren eta Bartzelonaren artean izango den partida ikusteko pantaila erraldoia jarri dute, eta egun osoko festa izango da, hainbat ekitaldi eta musikarekin.

Zale txuri-urdinak Zaragoza bereganatzen hasi dira, familiarteko giroan

Zale txuri-urdinak Zaragoza bereganatzen hasi dira, familiarteko giroan

Turismoa egiteko eta paseatzeko aprobetxatzen ari dira Kopako finalaren aurretik ordu hauek Zaragozara joandako Realeko zaleak, giro ezin hobean.

Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Donostia prest dago Realeko jolakariei babesa emateko. Hiria apaindu eta egokitu dute larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka, 19:00etan, eta milaka zale joango direla espero da. 
Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

09:30ak inguru atera dira Gipuzkoako hiriburutik, hainbat autobusetan, 19:00etan Bartzelonaren aurka Zaragozan izango den Erreginaren Kopako finalaz gozatzeko.

Reala eta Bartzelona, Erreginaren Kopako beste final baten aurrean

Reala eta Bartzelona, Erreginaren Kopako beste final baten aurrean

Finala larunbatean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Romareda zelaian. Bartzelona faborito argia izan arren, txuri-urdinak Ligako denboraldi gorabeheratsuari buelta ematen saiatuko dira.
Bartzelona eta Reala, Koparen bila

Bartzelona eta Reala, Koparen bila

Barçak eta Relaka Erregina Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 18an Romaredan. Sandra Paños Bartzelonako kapitainak eta Jonatan Giraldez entrenatzaileak garaikurrarekin argazkia atera dute Nerea Eizagirre Realeko kapitainarekin eta Natalia Arroyo entrenatzailearekin batera.

Irene Paredesen zirrara

Irene Paredesen zirrara

IRene Paredes Bartzelonako jokalariak Erregina Kopako finala jokatuko du Realaren kontra. Legazpiarra bere talde ohiaren aurka ariko da. Gipuzkoarra da, eta txuri-urdinen aurkako finala berezia izango da berarentzat.

Realak lansaioa egin du Romaredan, Kopako finalaren bezperan

Realak lansaioa egin du Romaredan, Kopako finalaren bezperan

Txuri-urdinek entrenamendua egin dute Romaredan, Bartzelonaren aurka Erregina Kopako finala jokatu bezperan. Reala prest da titulua lortzeko lehiarako.

Nerea Eizagirre: ''Amesten dugu eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula''

Nerea Eizagirre: ''Amesten dugu eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula''

Realak eta Bartzelonak bihar, hilak 18, jokatuko dute Erregina Koparen 42. edizioko finala, 19:00etatik aurrera, La Romareda futbol-zelaian. "Amesten dugu eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula", adierazi du, besteak beste, Realeko kapitainak finalaren atarikoan.

Reala Zaragozara iritsi da

Reala Zaragozara iritsi da

Reala Zaragozan dago jada, larinbatean, maiatzaren 18an, Erregina Kopako finala jokatzeko. Romaredak hartuko du finala, eta txuri-urdinek Bartzelona izango dute aurkari. Partida zuzenean eskiniko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etan.

Erregina Kopa Zaragozara iritsi da

Erregina Kopa Zaragozara iritsi da

Realak eta Bartzelonak bihar jokatuko dute Erregina Koparen finala, La Romaredan. Bada, talde biek nahi duten garaikurra Zaragozan da jada. Delicias tren geltokira heldu da Sandra Ramajo 2019an Kopa jaso zuen jokalari ohiaren eta Virginia Torrecilla erretiroa hartu duen jokalariaren eskutik.

Aperribay: ''Romaredak oroitzapen onak ekartzen dizkit''

Aperribay: ''Romaredak oroitzapen onak ekartzen dizkit''

Jokin Aperribay Realeko presidenteak komunikabideekin hitz egin du talde txuri-urdina Zaragozarantz abiatu aurretik. Realak Erregina Kopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka maiatzaren 18an.

Reala Zaragorantz abiatu da, Kopa irabazteko asmoz

Reala Zaragorantz abiatu da, Kopa irabazteko asmoz

Talde txuri-urdina autobusean abiatu da Zaragozarantz, ostiral honetan, maiatzaren 17an. Egun bat beranduago, hilaren 18an, Erregina Kopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka. Taldeak Jokin Aperribay presidentearen babesa jaso du.

Realaren Kopa finalaren emozio guztia, EITBn: Partida zuzenean, programazio berezia eta festa Saguesen

Realaren Kopa finalaren emozio guztia, EITBn: Partida zuzenean, programazio berezia eta festa Saguesen

ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. Kiroletako albistegiak Zaragozan izango dira, eta ETB2n "Especial Koparen Bila Zaragoza" egingo da, zuzenean. EITBk bat egingo du Donostiako jaiarekin, Saguesen.
Alvaro Odriozola: ''Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz''

Alvaro Odriozola: ''Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz''

Realak Valentzia menderatu du (1-0) Reale Arenan eta, horrenbestez, ziurtatu egin du datorren denboraldian Europako txapelketaren bat jokatu duela, bosgarren aldiz jarraian. "Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz", adierazi du Alvaro Odriozolak partida amaitu ondoren.

Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat

Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat

Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.
Amaiur Sarriegi: ''Gaitasuna badugu; zailena ligan hori erregulartasunez erakustea da''''

Amaiur Sarriegi: ''Gaitasuna badugu; zailena ligan hori erregulartasunez erakustea da''''

Natalia Arroyoren taldeak Erreginaren Kopako finala jokatu du Bartzelonaren aurka larunbatean. Ligan momenturik onenean ez izan arren, Sarriegik orain arte egindako bidea baloratu nahi izan du.

Etxezarreta eta Aparicio, beteranoa eta iritsi berria

Etxezarreta eta Aparicio, beteranoa eta iritsi berria

Ane Etxezarretak orain dela bost urteko finala bizi izan zuen, eta Realeko jokalari beteranoenetakoa da; Nahia Apariciorentzat, berriz, lehen finala izango da. Esperientzia nola bizitzen ari diren kontatu dute.

Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia 2019ko kapitainen oroitzapenak

Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia 2019ko kapitainen oroitzapenak

2019an Realak irabazitako Erregina Kopa ekarri dute gogora Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia orduko kapitainek. Oso une bereziak bizi izan zituztela azpimarratu dute.

Garbiñe Etxeberria: Igandeko partidan buru-belarri sartuta egotea izango da giltza

Garbiñe Etxeberria: "Igandeko partidan buru-belarri sartuta egotea izango da giltza"

Erreginaren kopako finala jokatuko dute Realak eta Bartzelonak datorren larunbatean. Bezperatan, Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol zuzendaria izan dugu "Faktoria"n. Larunbatek partidaz eta emakumezkoen futbolak azken 40 urte hauetan izan duen bilakaeraz hitz egin dugu berarekin.
Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''

Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurkakopartida aztertu du prentsaurrekoan. Ondo jokatu arren, asmatzea falta izan zaiela azpimarratu du.

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Donostiako taldeak indartsu ekin zion partidari, baina Lamine Yamalek eta Raphinak sartutako golek garaipena eman zioten Bartzelonari, eta sailkapeneko bigarren postua errekuperatu du.
G. Etxeberria: ''90 minutuak ondo lehiatzeaz gain, garena izaten saiatu behar dugu''

G. Etxeberria: ''90 minutuak ondo lehiatzeaz gain, garena izaten saiatu behar dugu''

Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen kirol arduradunak larunbatean Realak eta Bartzelonak jokatuko duten finala nola ikusten duen kontatu du bideo honetan.

Nerea Eizagirreren golak garaipena eman dio Realari, hamar partidaren ostean (0-1)

Nerea Eizagirreren golak garaipena eman dio Realari, hamar partidaren ostean (0-1)

Txuri-urdinek ligako bolada txarra eten dute, Bartzelonaren aurka jokatuko duten Erreginaren Kopako finalaren atarian.

Programazio berezia prestatu du EITBk Erregina Kopako finalaz gozatzeko

Programazio berezia prestatu du EITBk Erregina Kopako finalaz gozatzeko

ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute maiatzaren 18ko norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. EITBk bat egingo du Donostian egingo den jai handiarekin: "Irabazi Arte", "Go!azen", MAKUSI, Gaztearen DJa eta pantaila erraldoia jarriko ditu.

Bartzelona vs Reala partida zuzenean eta programazio berezia Zaragozatik: finalaren emozio guztia, EITBn

EA Sports Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan

EA Sports Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan

Euskal taldeek honako partida hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves. Ligak, baina, ohartarazi du aldaketaren bat egon litekeela iragarritako ordutegian.
Beñat Turrientes: ''Realarekin berriz historia egin nahi dugu''

Beñat Turrientes: ''Realarekin berriz historia egin nahi dugu''

Bartzelonaren aurkako neurketaren atarikoan, Beñat Turrientesek txuri-urdinen denboraldia aztertu du. Beasaindarrak aurrerapausoa eman du aurten eta iaz baino protagonismo gehiago izaten ari da. Hala ere, Montjuiceko Estadio Olinpikoan jokatuko den neurketa "oso zaila" izango dela aitortu du.

EA Sports Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 19an jokatuko dute, 19:00etan, ordutegi bateratuan

EA Sports Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 19an jokatuko dute, 19:00etan, ordutegi bateratuan

Ligak, hala ere, ohartarazi du aldaketaren bat izan litekeela txapelketako azken-aurreko jardunaldian, 35. eta 36. jardunaldietan izandako emaitzek baldintzatuta.
1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 37

Alaves 1 0 Getafe
Athletic 2 0 Sevilla
At. Madril 1 4 Osasuna
Bartzelona 3 0 Rayo Vall.
Betis 0 2 R. Sociedad
Cadiz 0 0 Las Palmas
Mallorca 2 2 Almeria
Granada 1 2 Celta
Valentzia 1 3 Girona
Vila-real 4 4 R. Madril

Reala

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena