Brais Mendezek egin du lehen gola partida hasi eta gutxira, eta Mikel Merinok bigarrena, atsedenaldiaren atarian. Realak seigarren postuan amaituko du liga.
Osasunak sei jardunaldi zeramatzan garaipenik lortu gabe, baina gaurkoan partida bikaina jokatuko dute. Raul Garciak (2), Aimar Orozek eta Lucas Torrok sartu dituzte gorritxoen golak.
Bartzelonak ez dio inolako aukerarik eman Realari Erregina Kopako finalean, eta talde txuri-urdinak gol erauntsia jasan du: 8-0. Ona Battlek (2), Graham Hansenek (2), Salma Paralluelok, Marionak (2) eta Claudia Pinak sartu dituzte golak.
Osasunak 3-1 galdu du Espanyolen aurka, F Ligara igotzeko finaleko bueltako partidan. Lice Chamorrok (2) eta Ana Hernandezek sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, eta Merche Izalek egin du Osasunarena.
Talde zuri-gorriak egin du partidako lehenengo gola, aurreneko zatian: Alex Berenguerrek gol olinpikoa sartu du. Bigarren zatian, baina, Celtak bi gol hiru minututan lortu ditu, eta emaitza irauli egin du. Emaitza horrek laugarren postura heltzeko aukerarik gabe utzi du Athletic.
Bellinghamek, Viniciusek, bi aldiz, Valverdek eta Arda Gulerrek sartu dituzte Madrilgo taldearen golak. Real Madril Luis Garcia Plazaren gizonak baino hobeto aritu da, baina Alavesek ere, bereziki bigarren zatian, golen bat egiteko moduko aukerak sortu ditu.
Jon Moncayolak jarri du aurretik Nafarroako taldea, 14. minutuan, eta Sergi Darderrek sartu du 1-1ekoa, 65.ean. Jagoba Arrasateren taldea lehen zatian ibili dira hobeto, bigarren zatian baino, baina, hala ere, gorritxoek amaierara arte borrokatu dute garaipena lortu nahirik.
Etxeko taldeak galdu egin du Kataluniako taldearen aurka. Bisitariak hiru goleko aldeaz irabazten zeuden dagoeneko lehen zatiko 37. minuturako, F. Ligako 28. jardunaldiko partidan. Yerai Martinen neskei bi jardunaldi falta zaizkie jokatzeko denboraldia amaitu aurretik.
Tejeroren bi golek partida armaginen alde jarri dute, baina Bouldinik 91. minutuan sartutako golak eragotzi du Eibarrek hiru puntuak eskuratzea eta zuzenean igotzeko postuetan sartzea.
Azpeitiarrak Gasteizko taldearen bi golak sartu ditu, talde handi baten aurka. 2-2ko gola luzapenean egin du Guridik, eta Mendizorrotzan giro bikaina izan da.
Eibarren gola Laura Caminok egin du, partida amaitzeko bost minutu falta zirenean. Alabaina, Vila-realek berdinketa lortu du luzapenean, Maria Llompartek penaltia sartuta.
Javi Lopezek egin du Alavesen gola, bigarren zatian. Babazorroek partida ona jokatu dute, baina norgehiagokaren azken txanpan asko sufritu dute, Valentzia berdinketaren bila joan denean.
Nafarroako taldeak 0-2 galdu du Andaluziako taldearen aurka. Mirandari erasoan falta egiteagatik Moncayola kanporatu izanak partidaren bilakaera markatu du. Ayoze eta Fornals izan dira golegileak.
Realaren bi golak lehen zatian iritsi dira. Lehendabizikoa, Alex Suarezek egin du bere atean; eta bigarrena, Beckerrek sartu du, sekulako jaurtiketa eginda.
Iñaki Williamsek bi gol sartu ditu, eta Unai Simonek hainbat geldiketa erabakigarri egin ditu, tartean penalti bat. Bigarren zatian, epaileak Yeray eta Paredes kanporatu ditu, baita Ernesto Valverde ere, eta horrek partida erabat aldatu du.
Norgehiagoka Gloriosas Astea izenekoaren testuinguruan jokatu dute. Marta Sanadrik egin du gola, 13. minutuan. 4.000 zale izan dira 100 urte bete berri dituen Gasteizko zelaian.
Quirlesek aurretik jarri du etxeko taldea, eta Bautistak banakoa egin du atsedenaldiaren atarian. Albaceteren garaipenaren gola Lander Olaetxeak egin du, 60. minutuan.
Nafarroako taldeak 3-0 galdu du Granadakoaren aurka, Jagoba Arrasateren mutilak ez baitira etxekoei erantzuteko gai izan. Pellistri, Unzuni eta Lucas Boye izan dira neurketako golegileak.
Alavesek partida oso ona jokatu du, eta hasieratik izan du mendean Celta. Simeone, Guridi eta Benavidez izan dira golegileak. Garaipen honekin, babazorroek esku-eskura dute salbazioa.
Txuri-urdinek norgehiagoka ona jokatu dute, baina ez dute Real Madrilen ate aurrean asmatu, eta Ancelottiren taldeak irabazi du, Arda Gülerrek sartutako golari esker. Take Kubok berdinketaren gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, VAReko epaileak jokaldia berrikusteko eskatu ostean.
Armaginen golak Bautistak eta Corpasek sartu dituzte. Alcorconek bat gutxiagorekin jokatu du bigarren zatia. Garaipen honi esker, Eibarrek bigarren tokian jarraitzen du Hypermotion Ligako sailkapenean.
Azken zazpi partidak irabazi ostean, Athleticek galdu egin du Madril CFFren zelaian. Partida 1-1 berdinduta amaituko zela zirudienean, 88. minutuan, Luanyk etxekoen bigarrena egin du, eta behin betiko 2-1ekoa jarri du markagailuan.
Aukera garbienak Sporting Huelvarenak izan arren, armaginek hiru puntuak eskuratu dituzte Laura Caminoren golari esker. Maria Miralles atezainak penalti bat gelditu du. Horrela, Eibarrek bigarren garaipena jarraian kateatu du, eta jaitsiera postuekiko tartea zabaldu.
Moi Gomezek lehen zatian aurretik jarri ditu nafarrak, baina neurketaren bukaeran, Chavarriak eta Isik bost minutuan egindako golek garaipena eman diete madrildarrei.
Athleticek ez du ondo hasi partida, eta Granada aurretik jarri da 6. minutuan, Iñaki Williamsek bere atean gola sartuta. Guruzetak egin du zuri-gorrientzat berdinketaren gola.