Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basañezek Makina-Erremintaren Biurteko Azokaren arrakasta eta sendotzea azpimarratu ditu

20240607120718_bec_
18:00 - 20:00
Basañezek Makina-Erremintaren Biurteko Azokaren arrakasta eta sendotzea azpimarratu ditu
Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko (BEC) zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, fabrikazio aurreratuan liderra den nazioarteko azokaren azken edizio honetan sei pabiloiak teknologiako, berrikuntzako, talentuko, eta makinetako erakusketariz beteta egon dira.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sindikatuak, euskal polizian sartzeko lan-eskaintza publikoaz: “Azterketa egiteko tartea murriztu eta proba psikoteknikoak aldatu egin zituzten"

Ertzaintzarako eta Udaltzaingorako lan-eskaintza publikoan izandako emaitza txarrak direla eta, sindikatuek eta Segurtasun Sailak beste azterketa bat deitzea adostu dute. Udazken partean egingo dute, osagarri gisa. ErNE sindikatuaren idazkari nagusi Sergio Gomez de Segurak eta Ertzaintzako Esan sindikatuaren bozeramaile Iñaki Uragak hautaketa-prozesuetan aldaketak egiteko eskatu diote Arkautiko akademiari.

ETXEBIZITZA TURISTIKOAK DONOSTIA PISO TURISTICO SAN SEBASTIAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan

Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien. 

Pablo Martín, responsable de economía de Confebask
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebaskek ohartarazi du euskal enpresek "lehiatzeko zailtasun ugari" izango dituztela AEBn

Confebasken ekonomia arduradun Pablo Martinen ustez, Europar Batasunak  eta Estatu Batuek lortu duten muga-zergen gaineko akordioa "albiste txarra" da, "euskal enpresek lehiatzeko zailtasunak" izango omen dituztelako. Alde positibo bakarra ikusten du: "Hilabete luzeko zalantzaldiaren ondoren, badakigu zer dugun". Hala ere, aurreratu du eragin nabarmena izango duela "euskal industrian garrantzitsuak diren sektoreetan, hala nola altzairugintzan, automobilgintzan, eta makina-erreminta, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreetan".

Gehiago kargatu