Bultzatzaileek gogorarazi dute Altsasu auziak hainbat irakaspen utzi dizkiela, hala nola "ez dela bertsio ofizialarekin fidatu behar" eta "Estatuaren eraberrikuntza demokratikoa beharrezkoa" dela.
Jasaten duten diskriminazioa salatzeko manifestaldia egin eta komuneko papera bota dute Frantziako Gobernuak Baionan duen ordezkaritza aurrean. Aurten ere ezingo dute Euskara erabili, baina borrokan jarraituko dute, ondorengoengatik. Ziburun, Senperen, Donostian eta Bilbon ere mobilizatu dira.
Azken egunetan Euskal Herrian salatutako erasoek frogatu dute: maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren Kontrako Egunean, badago zer aldarrikatu, seinalatu eta kondenatu.
Aritz Mendiola lehen hezkuntzako galderak egiten aritu da unibertsitateko ikasleei Makusiko "Kalaxka" saioan. Zaldiaren oihua egiten iaioak direla erakutsi dute, baina, hotsaren izena asmatzeko, komeriak... Eskolara itzuli beharko al dira "Piztu Telebista"ko sofakideak?
Gero eta gazte gehiago ikusten ditugu gimnasioetan ariketak egiten eta azken egunetako albistea da; Bergarako Agorrosin kiroldegiko arduradunek makinen erabilerarekin kezkatuta, 14 eta 17 urteko seme-alaben gurasoei eurekin hitz egin dezaten ohar bat bidali diete.
30en krisia delakoa izan du hizpide Irati Perez psikologoak, Ane Zuazubiskarrekin. Genituen espektatibak ez betetzeaz, ingurukoen bizitzak eta gureak bestelakoak direla ikusteaz eta krisiak ikasketa gisa ulertzeaz aritu dira.
Sutea eraikineko laugarren solairuan piztu da, eta bosgarren solairuan harrapatuta geratu dira Ainhoa eta bere bi semeak. 15 urteko semeak familia osoa gela batera eraman du, ateak eta leihoak itxi ditu eta oihal bat jarri du atean. Azkar jokatzeari esker, salbatu egin dira.
Jarraitzen ditugun hainbat artistek Euskal Herria aukeratu dute asteburu pasa egiteko. Sebastian Yatra eta Aitana musikariak Gipuzkoan izan dira, eta Anna Castillo eta Alvaro Mel aktoreak, ostera, Bilbon.
Klubak kargutik kendu du entrenatzailea, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du. 14 eta 16 urte bitarteko lau neskatoek gaur deklaratu dute epaile aurrean, baita ustezko erasotzaileak ere.
Klubak kargutik kendu du entrenatzailea, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du. 14 eta 16 urte bitarteko lau neskatoek gaur deklaratu dute epaile aurrean, baita ustezko erasotzaileak ere. Behin-behinean aske utzi du epaileak, kautelazko neurririk gabe.
PISA txostenetan irakurketa eta ulermenean ikasleek izandako beherakada zuzenean digitalizaziorekin lotu du Telmo Lazkano adituak. Klasean hamabi ataza zabalik izaten dituztela dio Esti Urizar Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako zuzendariak. Ikasleek aitortu dute klasean youtuben zer ikusi duten.
Palestinari adierazteko Berlingo ikasleen kanpaldiak gutxi iraun du, ekimena abiatu eta egun erdira desegin baitute poliziek. Hainbat gazte atxilotu dituzte, eta protesta "antisemitatzat" jo du Gobernuak.
Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egile eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentroko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira.
Oraingoz, Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasleek bi eguneko egitaraua prestatu dute, hainbat jarduerarekin, baina ez dute baztertzen kanpaldia luzatzea.
Herri palestinarraren aldeko ikasle mugimendua etengabe hazten ari da, eta gaurtik aurrera Hego Euskal Herriko komunitate unibertsitarioaren babesa du ere. Izan ere, hainbat erakundek dei egin diete ikasleei #StudentForGaza mugimenduarekin bat egiteko.
Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, kanpaldiak abiatu dituzte EHUn eta NUPen, Israelek abiatutako genozidioa salatzeko eta unibertsitateei Israelgo Estatuarekin duten loturak ete ditzaten eskatzeko.
Ikasle Abertzaleak, Ikama, Ernai, LAB, Gernika-Palestina eta BDSk dei egin diete ikasle guztiei mundu osoan hedatzen ari den #StudentsForGaza ekimenarekin bat egin eta kanpaldietara batzeko.
Bizkaiko hiriburura eraman du bere aldarrikapena EHKS kolektiboak Maiatzaren Lehen honetan, eta milaka gazte batu dira protestara, "langile mugimenduaren tradizio iraultzailea aitortzeko eta instituzioetatik kanpo langile boterea eraikitzea aldarrikatzeko".
Abian da Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko edukien plataforma digital berria. Apirilaren 26an, ostiral honetan, aurkezpen ekitaldia izango da 19:00etan, Donostiako Kursaalen, eta ondoren, ETB1en ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera.
Larunbat honetan 25 urte beteko dira Columbineko institutuko sarraskia gertatu zenetik. AEBn suzko armei buruzko eztabaida lehen lerroan jarri zuen sarraskiak 37 biktima utzi zituen: 13 hildako eta 24 zauritu.
Aurpegirik erakutsi gabe, jaialdi eta klub entzutetsuenetan irakurri dugu aurten nusar3000ren izena. Ekoizlearen obraz eta Rosalíaren bendizioak eman dion sonaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.
Jarrera toxikoez, bandera gorrien fribolizazioaz, semaforoaren teknikaz eta arduraz hitz egin dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek, 'Ez Hain Ondo'n.
Epaileak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion pertsona horri 2019ko apirilean Donostian jipoia jaso ondoren hildako adingabearen heriotzagatik.