Eibar
Berritzea
EITB MEDIA
Talde armagineko atezainak beste urtebetez jarraituko du klubean. Hala, Eibarko atea defendatzen segiko du, hirugarren denboraldiz.
Maria Miralles, Eibarko atezaina. Argazkia: SD Eibar
Albisteak (3)
Maria Mirallesek eta Eibar futbol taldeak akordioa adostu dute, kontratua 2025eko ekainera arte luzatzeko, asteazken honetan klubak iragarri duenez. Castellongo atezainak armaginen kamiseta jantziko du beste urte batez, eta hirugarren denboraldia beteko du Eibarren.
Miralles 2022ko ekainean iritsi zen Gipuzkoako taldera, Real Oviedon jokatu ostean. Orduan, bi urteko kontratua sinatu zuen, 2024ra arte; beste urtebetez luzatu du orain.
Joan den denboraldiko azken zazpi partidak jokatu zituen armaginekin, 1. RFEF mailan. Beraz, lehen mailara igotzeko borroka betean ari ziren boladan iritsi zen taldera. Egungo sasoian, ezinbesteko jokalaria da Yerai Martin entrenatzailearentzat: ligako 26 neurketetatik 22 hasieratik jokatu ditu. Horietatik zortzi hitzordutan, ez diote golik sartu.
Asteotan ere oso lan garrantzitsua egiten ari da Miralles: azken bi partidetan penalti bana geratzeaz gain, hutsean utzi du atea azken bost neurketetatik lautan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa