22:01

Athletic club

Baja

Guruzetari apendizitis ebakuntza egin diote eta litekeena da denboraldia bukatutzat eman behar izatea

Agentziak | EITB MEDIA

Osasunaren aurkako derbiari begira, Valverdek ezin izango ditu Paredes eta Yeray zelairatu, entrenatzaileak berak bezala Getafen txartel gorria ikusi zutelako.

  • Gorka Guruzeta

    Gorka Guruzeta. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Guruzeta Athleticeko jokalariari apendizitis ebakuntza egin diote astelehen honetan, eta litekeena da denboraldia amaitzeko falta diren lau partidetan baja izatea.

Talde zuri-gorriak aditzera emandako osasun txostenaren arabera, ebakuntza ondo atera da. Aurrelaria ospitalean jarraituko du medikuak alta eman arte, eta behin jasota, lau aste inguruko errekuperazio prozesua hasiko du.

Guruzetak, beraz, baja izango da datorren larunbatean Athleticek San Mamesen Osasunaren aurka jokatuko duen derbirako, Getafen txartel gorria ikusi zuten Yeray Alvarez eta Aitor Paredes taldekideekin batera.

Partida horri begira ere zalantza dira Dani Vivian, lunbalgia baten ondorioz; Iñigo Ruiz de Galarreta eta Oihan Sancet, giharretako lesioekin; eta Yuri Berchiche, eskuin orkatilaren atzeko arteria tibialeko lesioaren ondorioz.

Lau jokalari horien egoera astearteko entrenamendu saioan argitu daiteke, gaur, astelehena, atseden eguna izan baitute.

Lau entrenamendu, derbia prestatzeko

Osasunaren aurkako derbia San Mameseko palkotik jarraitu beharko du Ernesto Valverdek. Neurketa horren aurretik lau entrenamendu saio antola. Astearte, asteazken eta ostegunekoak goizekoak izango dira (11:00etan), eta ostiralekoa, partida aurreko azkena, 18:00etatik aurrera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena