Faktoria
Juan Mari Aizpurua organoa
Nagore Telleria | EITB Media
60 urte baino gehiago dira meza nagusian eta jai egunetan organista ari dela. Azken 54 urtean Donostian bizi da eta oraintsu arte jardun du auto-gidari. Parrokiko diru kontuak, errenta aitorpena, denak egiten ditu berak. Ez zen alferrik bankuko zuzendari izan. Organistarekin meza nagusira joan gara.
Juan Mari Aizpurua organista Itziarko koruko zuzendaria alboan duela
Juan Mari Aizpurua itziartarra da jaiotzez eta 7 urterekin abestu zuen aurrenengoz elizako koruan, duela 92 urte, aitonaren hiletan. Solfeoa osaba batek erakutsi zien eta berari gustatu eta bere kasa ikasi zuen organoa jotzen. Deban bizi izan zen urte askoan, gero Donostian. Bankuko zuzendari jardun zuen lanean eta orduan ere hutsik ez zuen egiten organistak.
Badira 39 urte erretiroa hartu zuela. Sei seme-alabaren aita, bi aldiz alargundu eta hiru aldiz ezkondu da. Emazteak egiten dizkio orain txofer lanak. Munduan bakarrik geratzen ari dela dio, lagunak denak joan zaizkiolako. Itziarko bere familiako etxean hartu gaitu, Gasparrenean kontu batzuk esateko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/20
Katedra 7:56
2024/05/20
kultura.eus 28:47
2024/05/20
#-goizak_gaur_1400-# 30:48
2024/05/20
Kirol Legez 27:53
2024/05/20
Goizak gaur 30:53
2024/05/20
Faktoria 19:01
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa