Iker Irribarriak eta Mikel Idoatek buruz buruko txapelketaren nondik norakoak aztertu dituzte. Manex Pedroarena Nafarroako Federazioko ordezkariarekin GRABNIan lorturiko garaipena jorratu dugu. Leire Galdos Bizkaia torneoko txapeldunetako bat elkarrizketatu dugu.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren zuzendari teknikoak azpimarratu digu kopuruak gora egin duela, neurri handi batean pilota egokituko finalak sartu dituztelako.
Iker Iriarte Artolaren botilleroari elkarrizketa. Tertulian, Mikel Idoate eta Iñaki Iza tertulian. Leire Galeano Ados Pilotako binakakoan txapeldun. Xabi Barandika, berragerpena 8 hilabeteren ostean. Eta Mikel Mancisidor, Euskal Herriko elite txapelduna.
Puntista mutrikuarrak Euskal Herriko Elite txapelketako finala irabazi zun jaioterrian. Goitiarekin bikotea osatuz, Celaya eta Bailo menderatuz zituzten.
Antzuolako pilotariak jaioterrian lortu zuen Ados Pilota Klubaren binakako txapelketako finala irabaztea. Ruiz den Infanterekin batera, Barrokal/Agirre bikotea menderatu zuen.