Oinarriak
Zure pasioa dantza egitea da?
Koreografia ikusgarriak asmatzen dituzu lagunekin edo bakarka?
Artista hutsa al zara dantzarien bideoklipak grabatzen?30 segundoko iraupena duen koreografia bat eta irabazi GAZTEA DANTZAN lehiaketa! Guztira 5.000 euro daude aurten jokoan.
Parte hartzeko baldintzak eta prozedurak:
Edozein bakarlarik, bikotek, taldek edo kuadrillak parte hartu ahal du: ikasle taldeek, kirol taldeek, kuadrillek, kultur taldeek...
Parte hartzeko, talde, bikote edo bakarlari bakoitzak nahi adina BIDEO LAN aurkeztu ahal ditu.
BIDEO LAN bakoitzak gutxienez 30 segundoko eta gehienez 4 minutuko iraupena duen koreografia bat izango du. Erakustaldi, txapelketa edota beste lehiaketa batzuetan grabatutako dantza bideoek ez dute finalera pasatzeko aukerarik izango.
Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.
BIDEO LANA bera baino gehiago baloratuko da dantzaren zailtasuna, originaltasuna, ikusgarritasuna…
Bidaltzeko modua:
Internet bidez igo beharko duzu bideoa,www.eitb.eus/eu/gaztea atarian sartuta.
Kontuan izan GAZTEA DANTZAN lehiaketaren EGUTEGIA
Azaroaren 26an, jakitera emango dute zein BIDEO LAN aukeratu dituen epaimahaiak, eta abenduaren 3ra arte, botoa emateko aukera egongo da, www.eitb.com/eu/gaztea atarian.
SARIAK:
*Baldintza hauek betetzen dituen lanik jaso ezean, ez lirateke sari guztiak emango.
EPAIMAHAIAren osaketa
Gaztea Dantzan lehiaketaren epaimahaia osatu dugu! Hauek aukeratuko dituzte epaimahaiak hautatuko dituen bi saridunak. Itziar Ituño, Iker Karrera, Ugaitz Alegria
Gainerako sariei dagokienez: entzulearen saria botoen bidez hautatuko da, “DIDA” saioak saridun bat aukeratuko du, eta BREAK ON STAGE jaialdiaren antolatzaileek aukeratuko dute izen horien duen sariaren irabazlea. Bestea EPAIMAHAI BEREZIAK aukeratuko du!
Gaztearen BIDEO LAN lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Internet bidez zabaltzeko edota irratian eta telebistan emateko.
Datu pertsonalen tratamendua
Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du, eta, hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.
Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua
Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko auzitegi eta epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa