Zumaiako Beduola Elkartearen eskutik, "Xabier" batela uretara itzuli da. Zaharberritze lanetan aritu dira, Joxe Manuel Osa gidaritzapean Pello Iribar, Mitxel Gorrotxategi, Mikel Zelestino eta Luis Zulaika.Aurtengo Itsas Festibalean, Pasaiako Badian sartuko den ontzietako bat izango da.
Sukaldari zumaiarrak irabazi du ETB 1eko "Sukaldarien Liga" lehen saioa, eta, beraz, pantailen aurrean bizitako esperientziaz eta gaur egun Arzak jatetxean duen lanaz jardun gara Maria Amundarainekin.
Zumaiako Jai Alai Master Serieseko finala jokatuko dute astelehen arratsaldean Erkiaga-Uranga eta Urreisti-Manci bikoteek. Gauean, 22:15etik aurrera, ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Maria Amundarain "Sukaldarien Liga" lehiaketaren irabazlea "Biba Zuek!" saioan izan da Euskal Herriko sukaldaririk onenaren saria lortu berritan. Azaldu duenez, irabazlea zela esan ziotenean ezin zuen sinetsi. Dioenez, 25.000 euroko sariaz gain lagun asko eraman ditu saiotik eta asko ikasi du.
Legatza protagonista zuen plater bana prestatu behar izan dute Oierrek, Mariak eta Enekok finaleko azken desafioan. Algak erabili ditu zumaiarrak legatzarekin kozinatzeko, eta bere platera onena izan da epaileen ustez. Maria da Euskal Herriko sukaldaririk onena eta berak eraman ditu 25.000 euroak.
Lehiaketa guztian zehar zazpi sukaldaririk onenen artean egon den bakarra da zumaiarra, eta final handiko azken desafioan legatzarekin egindako platerik onena prestatuta eraman ditu etxera 25.000 euroak.
2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Finalaurrekoak apirilaren 1ean jokatuko dira. Batetik, Johanek eta Del Riok Urresti eta Manziri egingo diete aurre, eta, bestetik, Erkiagak eta Urangak, Cosme eta Lekerikari. Finala, aldiz, apirilaren 8an jokatuko da. Emakumeen arteko desafioa ere antolatu dute.
Zumaiarraren 27 urteko kirol ibilbidea errepasatzen duen dokumentalaren aurrestreinaldia egin dute Zumaiako Aita Mari zine aretoan. Estreinaldi ofiziala, berriz, astelehen gauean izango da.
Jai Alai League, zesta-puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa izatera igaroko da; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batuko dira; Iparraldeko torneoak bikoiztuko dira.
Ogibidez ez da margolaria. Duela 8 urte ikastaro bat egin zuen, eta 2022an New Yorken, Manhattaneko galeria batean, parte hartu zuen erakusketa kolektibo batean. Jende heldua marratzea gustuko du gehienbat, begirada berezia dutelako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflariek historia egin dute Puerto Ricoko munduko txapelketan. Bertan lortutako emaitzei esker, zumaiarra eta zarauztarra Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira.
'Olagarrua' antzezlana aurkeztu digute Olatz Beobidek, Nerea Arriolak eta Maite Perezek. Obraren xehetasunak kontatu dizkigute, horien artean, sormen prozesuan Iria Elias eta Amancay Gaztañagaren kanpo begirada izan duela 'Olagarrua'k.
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
Ander Torrikok berriro zapaldu du kantxa ia 1000 egun lesionatuta egon ondoren, lotailu gurutzatuaren haustura dela eta. Zumaian izan zuen agerpena, Pulpo kantxan, urtarrilaren 20an, maite zituen pertsonekin batera.
Iñaki Osa Goikoetxea puntista ohia elkarrizketatu dugu Gaur Eguneko kirol tartean, Zumaiako aurrelariak 27 urteko ibilbide oparoari amaiera eman ostean. Bideo honetan ikus daitezke bere hausnarketak.
‘Goiko’ protagonista izango da bi albistegietako kiroletako tarteetan, ibilbidea profesional oparoari amaiera eman eta bi egunera. Zumaiako aurrelariak bere azken partida jokatu zuen igandean Eusko Label Winter Serieseko finalean.
Itsasontzia Siemens Gamesa konpainiarentzat egin dute, eta Iberdrolak Frantziako Saint-Brieuc badian duen parke eolikoan jardungo du. 83,5 metro luze eta 18,6 metro zabal dituen ontzia da.
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
Nolaskoain, 25 urtekoa bera, Athleticetik iritsi da; Bilboko klubak jokalaria berrerosteko aukera izango du, baita etorkizuneko salmenta baten ehuneko bat ere; balizko igoera baten bonus bat jasoko luke ere, talde armaginak igoera lortuko balu. 2022-23 denboraldian ere aritu zen Eibarren, utzita.
Alain Castillo zumaiarrak 15 urte ditu eta formula matematikoek txunditu egiten dute. International Youth Math Challenge mundu mailako matematika lehiaketan estatuko onenaren postua lortu du. Ikaskide eta irakasleei eskerrak eman nahi dizkie emandako babesagatik.
Itxiera 00:00etatik 06:00etara izango da, eta tarte horretan ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik irten beharko dute, N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu Zestoa-Zumaia lotuneraino, eta bertan autobidean berriro sartu, behar izanez gero.
Junior mailako munduko txapelketan belauna bihurritu zuen Kalifornian surflari zumaiarrak. Puerto Ricon jokatuko den ISAren munduko txapelketarako prest egongo dela esan digu.
47 urteko gizon baten gorpua atzeman dute bart uretan, Zumaia eta Getaria artean, bere ontziak irauli ostean. Ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, Orroagako hondartzako arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin (irudiak: Gipuzkoako Gurutze Gorria).
Ontzian zihoazen beste bi gizonak Orrua pareko arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin. Bart Larrialdi zerbitzuek 21:20 aldera jazo dute gertakariaren berri.
18 urtez Orioko apaiz izan ostean Donostiako Artzain Onaren katedralera aldatu da zumaiarra. Bertan hartu du Euskadi Irratia, eta bere eguneroko jardunaz, Donostiako Elizbarrutiarenaz, eta eliza katolikoaren joerez egindako galderak erantzun ditu.
Iñigo Urkullu Zumaian izan da Korta enpresaren 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian. Lehendakariak gogorarazi duenez, ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresaria "askatasunaren eta demokraziaren ikur bihurtu zen, bere gogoz kontra".