Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatzea aurreikusten da.
2017ko otsailaren 11ko 06:20an gertatu zen istripua AP-8 autobidean. Gizon horrek gidatzen zuen Opel Astra markako autoak anbulantzia bat jo zuen, Usurbil parean, eta bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.
Hartara, Athletic Clubeko jokalari ohiak eta Rayo Vallecanoko entrenatzaile izandakoak urtebetez luzatu du aurretik zuen kontratua, 2025ean amaitzen zena.
Antolakuntzaren arabera, hirugarren eta azken jardunaldi hau izango da "dena erabakiko duena". Goi mailako txirrindularitza ikustea espero da, Donostiako Klasikoaren ibilbidearen itxura duen etapan.
Tanatopraktiko eta baltsamatzaile profesionala da Bittor Gonzalez. Dioenez, Usurbilko Gonzalez Ehorztetxean gauez alertan egoten dira, eta dei bat jasotzen badute korrika ateratzen dira. Bere lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu Euskal Herriko goreneko tanatopraktiko bakarrak.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai bilduma, Sutegi udal liburutegian. Usurbilekin lotura zuzen duten lanak dira, kronologikoki ordenatuak, eta Zumetaren ibilbide osoa hartzen du hautaketak
Andoni Zubeldiak Usurbilen ireki zuen AZ zentroa, nutrizio ikasketak egin ondoren. Bere kontsulta nutrigenomika bidez berezitu nahi du; saioan nutrigenomika eta hezkuntza nutrizionalari buruz hitz egin digu.
'Patata beroa'ren jokoan Mikel Elizegik hanburgesen inguruko galderak egin dizkie "Biba Zuek"eko aurkezleei. Nori egingo dio eztanda puxikak? Gainera, Usurbileko Otar-goxo elikagai denda ezagutu dugu.
Bi errei itxita egon dira Bilboko noranzkoan baina konpondu dira jada arazoak. Bi-637an Erandion Barakaldorantz, bi autoren arteko istripu baten ondorioz sortu diren arazoak ere konpondu dira dagoeneko.
Joan den azaroaren 3tik krimena epaitu duen epaimahaiak errudun jo du 2022ko urtarrilaren 24an beste gizon bati lepoa moztu eta berori hiltzeaz akusatutako gizona.
Bere gain hartu du hilketa. "Ez nau inork behartu hau egitera, askatasun osoz egiten dut", erantzun dio gizonak fiskalari. Halaber, droga kontsumitzen zuela onartu du.
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean AP-8an, Usurbil eta Orio artean, Irungo noranzkoan. Gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.
Duela 3 urte hil zen Jose Luis Zumeta margolaria, baina haren obrak oraindik bizirik jarraitzen du. Horretaz arduratzen da alaba, Usoa Zumeta. Usurbil museo irekia ekimenaren baitan, Zumetaren estudioan sartu gara, bisitariak etorri aurretik.
Usurbilgo igerilaria podiumetik zortzi segundora gelditu da, larunbat arratsaldean jokatutako finalean. Horrenbestez, txapelketa honetan, bi domina eskuratu ditu, bata zilarrezkoa eta bestea brontzezkoa, eta ohorezko bi postu: bosgarren bat, eta larunbateko seigarrena.
Igerilari usurbildarrak 1:09.05eko denbora egin du; Espainiako errekorra berak du, eta 1:08.26koa da. Cecilia Jeronimo de Araujo brasildarrak irabazi du urrezko domina.
Nahia Zudaire hirugarren izan da bular-estiloko 100 metroko proban, eta, ondorioz, brontzezko domina zintzilikatu du. Usurbildarrak bigarren domina zintzilikatu du horrela 2023ko Munduko Txapelketan, zilarra lortu baitzuen estilo libreko 400 metroko proban.
Ezbeharra 13:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, baina 14:30ak pasata, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsean jarduteko eskumena ematen dien legea baliogabetu eta biharamunean, agerraldi jendetsua egin dute UEMAko kide diren udaletako hautetsiek. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko presidenteak irakurri du agiria: "Euskarak arnasa behar du", esan du.
Usurbilgo Ameri-Goikoa baserriko Eneritz Imazen bisita izan du gaur Joseba Arguiñanok. San Martin merkatuan saltzen ditu etxean bildutako uzta, eta salmenta hori nolakoa den kontatu du, besteak beste.
20 taldeko 120 txirrindularik maila goreneko proba jokatuko dute hiru etapatan, euskal lurralde bakoitzeko bat; lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
Itzuliaren hirugarren eta azken etapak Donostiako Klasikoaren ibilbidea du. Hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Jaizkibel eta 2. mailako Mendizorrotz. Gipuzkoako hiriburuan argituko da nor den Itzulia Women lasterketaren bigarren edizioaren irabazlea.
Usurbilgo Ameri Goikoa Baserrian izan gara berriro ere, baina oraingoan Eneritz Imazekin. Ilar malkoa ereiten dute bertan eta horri buruz aritu da Eneritz: noiz landatu, ilarrekin dituzten desberdintasunak eta gehiago.
Berrogeita hamar urte dira Zumeta 145 metro koadroko artelana muntatzen hasi zela eta urteurrenerako istorioa kontatzen duen erakusketa jarri dute Sutegin. Bilduma pribatu batean Zumetaren autoerretratua, pipa batean egina aurkitu dute, eta ikusgai da. Baita oleoan egindako muralaren margolana ere
Larunbatean, apirilaren 22an, hiru urte beteko dira Jose Luis Zumeta margolari handia hil zela. Aurten gainera, 50 urte beteko dira Zumetak Usurbilgo mural abstraktua egin zuela. Usoa Zumeta alabarekin izan gara.
Jon Carballorekin, Alain Beaskoarekin eta Astrid Mejíasekin bildu gara Usurbilgo Txapeldun tabernan. Bertako plateretan, produktuak ahal den gutxien eraldatzen saiatzen dira. Sukaldean, Jonek leka salteatuak ganboi eta arbendol kremarekin prestatu dizkigu.
Paulino Ibargoieni bisita egin diogu, Usurbilen duen Bordatxo tabernan. Haragi egosia da hango plater ezagunenetako bat eta nola prestatzen duen erakutsi digu.
Marijo Lopezekin izan da gaur Iñigo Antsorregi. 7 urte edan gabe daramatzan arren, alkoholarekin arazoak izan zituen eta esperientzia hori kontatzera etorri da.
Zaintza sistemaren eraldaketa mahai gainean dago aspaldi eta jarraitu nahi den eredua da, ahal den neurrian, norbere etxearen kontzeptutik ahalik eta gertuen egotea egoitzak.
Apirileran beteko dira hiru urte Zumeta hil zenetik eta urteurren horren harira, Usurbilgo horma irudi ezaguna berritzen ari dira, hezetasunak kaltetua baitago. Data horretarako lanak amaitzea espero dute.