A ze parea, Xanti eta Gregorio. Xanti lagunak egitera joan da "Mihiluze"ra, Ilargi deitu dio Ilaskiri!!!!! Gregoriok berriz, estilo propioa du. Horrez gain, Parkourra praktikatzen aritu da Antton, platoko mahai gainean. Hori gutxi balitz, Ilaskik eta berak dantzan egin dute elkarrekin.
105.575 euro irabazteko galdera bakarrera gelditu dira Gregorio eta Santi "Mihiluze"ko lehiakide bikainak. Gregoriok hizkuntzen inguruan dakien guztiak harritu egin ditu sofakideak. Santiren jertseak atentzioa eman dio Daneli.
Aragon TV telebistako "Jotalent" saioan aurretik kaleratutako abeslari bat bigarren aukeran hartu behar zuten. Sofakideek "sufritu" egin dute zenbait abestirekin, baina oro har pozik gelditu dira epaileen erabakiarekin.
Aritz Mendiola lehen hezkuntzako galderak egiten aritu da unibertsitateko ikasleei Makusiko "Kalaxka" saioan. Zaldiaren oihua egiten iaioak direla erakutsi dute, baina, hotsaren izena asmatzeko, komeriak... Eskolara itzuli beharko al dira "Piztu Telebista"ko sofakideak?
Badira gustu eta ohitura ezin arruntagoak dituztenak, autoko eserlekuen betegarria jateko obsesioa izatea, esaterako. Aste honetako saioan, gure sofakideak zur eta lur geratuko dira honekin eta sexuarekin zerikusia duten beste hainbat konturekin.
Ezagutzen al dute gure lagunek kiropraktikoen jarduna? Profesional hauen teknika zaratatsuak harridura eragingo du sofakideengan. Ez galdu, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Larrean, Barrundiako herrietako batean, Oier aurkitu du Mirenek. Oierrek lanean jarri du, ximaurra, edo berak esaten dion modura, "basura" ortura botatzen. Ordainetan, calçotak eman dizkio probatzeko. Bazkalostean, aitona Eugeniorekin, Pavarottirekin eta lagunekin rantxerak abestu dituzte.
Larrean, Barrundiako herrietako batean, Afrorekin egin du topo Pagadik. Afrodisio Olabe da haren izena, eta aitabitxiak jarri zion izena amari xantaia egin ostean. Ingeleseko irakaslea izandakoa da Afro, eta Valladoliden ikasi zuen hizkuntza. Beatlesen abestien hitzak ulertzeko ikasi nahi zuen.
Elgean, Barrundiako herrietako batean, Garbiñe Lopez de Uralde Martinez de Soria aurkitu du Mirenek. Lehen zazpi abizenak konposatuak ditu, arabar peto-petoa dugu bera. Bere sokatira taldea zortzi aldiz izan da Munduko txapelduna, eta nola entrenatzen erakutsi dio Mireni.
Interneten nabigatzen ari dela, "Yoga para perezosas"," Baja tu panza" eta tankerako iragarkiak ikustean harritu egiten da Mirari Martiarena. Bere hitzetan, "harritzekoa da Internetek zein ondo dakien zer behar dudan momentu oro".
"Gatillazo" bat izan zuela aitortu du jendaurrean Julen Axpek. Googleli eskatu zion laguntza orduan. Gazteei zuzendu zaie, inoiz halakorik gertatuz gero, lasaitasunez hitz egin behar dela esanez.
Asteazkenero bezala, sofan eseri eta telebista piztuko dute gure lagunek. Dantzan, kantuan, eta nola ez, barrezka jardungo dute beste behin ere. Ez galdu, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian, streaming bidez.
Egia ala gezurra jokoan ari dira Sua Enparantza eta Lucia Lacarra dantzariak "Gora Bihotzak!" saioan. Elkar ongi ezagutzen al dute? Mikel Elizegik egin dizkien galderen bidez jakingo dugu.
Iker Plazaola "patetismoaren gudaria"k iragarri du bere umorezko bakarrizketan ez zela talde zaurgarriekin sartuko; izan ere, ama beltza du, aita burusoila eta bera Oñatikoa; behintzat, gurasoak ez dira lehengusuak. Bere familia eta bere tontotasuna eta enpatia falta ere izan ditu hizpide.
Garai batean euskaldun bezala identifikatzeko erabiltzen ziren jantziez hitz egiten hasi du bere umorezko bakarrizketa Ion Martinez "Txiki"k. Zahartzaroaz aritu da, eta, bukatzeko, hitz-jokoak egin ditu Euskal Herriko herrien izenekin.
Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Goiena komunikazio taldeak "Algaraka" umorezko bakarrizketa lehiaketa antolatu dute EITBrekin elkarlanean; izena eman daiteke. Miren Nogales izango da aurkezlea Jon Olivaresekin batera. Dioenez, oso zaila egiten zaio jendeari barre eginaraztea.
Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Goiena komunikazio taldeak "Algaraka" umorezko bakarrizketa lehiaketa antolatu dute EITBrekin elkarlanean. Oihane Agirrek azaldu digunez, euskarak merezi zuen formatu honetan lekua; apirilaren 19ra arte eman daiteke izena. Primeranen izango da ikusgai.
Irkus Robles Aranguiz margolaria ezagutu du Miren Nogalesek. Duela 20 urte bizi da Auritzen. Etxean beti du musika jarrita eta bere margolanak erakutsi dizkio Mireni. 87 urte ditu eta sasoiko dago. Sekretua, GinkGo biloba, limoi urarekin, eta esnea, kakao hutsarekin eta ezti askorekin.
23 urterekin izendatu dute Unai Auritzeko alkate, erabateko gehiengoz gainera. Soziologoa eta abeltzaina ogibidez, behiak izendatzeko metodo bitxia azaldu dio Pagadiri. Horrez gain, herritik erronda egin dute biek, akordeoi eta guzti.
Pagadik basoan topatu du Xanti, animaliei argazkiak ateratzea biziki gustuko duen auriztarra. Honek "superbibentzia basikoa" erakutsi dio, alegia, orientatzeko hainbat gako eta sua egiteko hainbat aholku eman dizkio. Ikasi ote du zerbait Mikelek?
Aste honetako unerik onenen artean, antzerki emanaldi zoragarriak eskaini dizkigute "Mihiluzeko" lehiakideek, publikoak eta aurkezleek. Zein izan da onena?
Zuzenbidean lizentziatua da Aitziber Garmendia eta, horregatik, galdetegi berezia egin dio Mikel Elizegik: "The short trial". Elizegik egoera desberdinak planteatu dizkio eta egoera bakoitza epaitu behar izan du Garmendiak.
Gasteiztik dator Eñaut, gazteleraz Arnaldo, baina Madrilen bizi da. Gipuzkoarrek al dute euskalduntasunaren titulua? Hori galdetzen dio bere buruari. Euskal izaeraz aritu da, eta euskal kantagintzan mito izan den Mikel Laboa ekarri digu gogora.
Ana Goitia estresatuta zebilen eta terapeutarik gertu topa ez zuenez, yoga egiten hasi da, Amparo irakaslearekin, lagunen gomendioari jarraituz. Baina arazoak izan ditu kuxinarekin, arnasketarekin, posturekin… Eguneroko ondoezak lausotu beharrean, okertu eta muturreraino eraman dizkio yogak
Mikel Pagadik Laudioko txapeldun handi bat ezagutu du: Geraxane Ussia atleta. Geraxanek errelebo- lasterketetan lekukoa nola eman behar den irakatsi dio Pagadiri.
Peio eta Gaizka anaiak baserritik herrigunera joan dira bizitzera, baina amarengandik ez dira asko urrundu. Pagadik Laudioko jaietan ospatzen den "flaneo" probaren entrenamendua burutu du beraiekin.
Juan Pedro, kafezale amorratua, gidari ohia da. Orain erretiratuta dago eta tabakoa egiten du etxean. Ezizen ugari ditu, Jean Pierre, Punpero eta Yi-Pi. Azken hau Zeelanda Berriko "All Blacks" errugbi taldeko kideek jarri zioten, beraien txoferra izan baitzen.
Martxoaren 25ean abiatuko dute bigarren denboraldia. Ohi bezala, gai zehatz baten inguruan ariko dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai, gonbidatu berezi batekin. Astelehenean ezkontzak izango dituzte hizpide.
Korrika Gasteizera iritsi zeneko irudiek zirrara eragin die sofakideei, baina are gehiago 17. edizioko amaierako mezuak. Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok irakurri zuten orduan, emozioz beterik eta malkoei ezin eutsirik. Haien larruan jarri dira saio honetako sofakide ezagunak.