Bigarren mailako errepidea denez, bide estua da eta autoek errepide osoa hartzen zuten. Horregatik horiek kendu bitartean errepidea itxita egon da, bi orduz, gutxi gorabehera. Istripuaren ondorioz zauritu bat bertan artatu behar izan dute.
Orain 22 urte hil zuen ETAk Priede. Jose Ignacio Asensioren hitzetan, egun daukagun demokrazia Priede bezalako sozialistek egindako lanari esker da. Horren arabera, haren heriotza ez zen ziklo politiko baten ondorio izan, ETAren arrazoigabekeriaren ondorio baizik.
Biktimaren arabera, martxoaren 10ean, 05:00ak aldera, herriko taberna batean, eraso egin zioten, eta erasoak homosexualenganako gorroto zantzuak omen ditu.
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
Udako arraun denboraldiari ekiteko asko falta arren, gaur jokatu da Oriako Jaitsiera. Urdaibai eta Arraun Lagunak nagusitu dira, Eusko Label eta Euskotren ligetako txapeldunak.
Orioko Herri Ikastolak Zero Zabor jarri du martxan, jangelatik zaborretara doan janaria aprobetxatzeko proiektu solidarioa. Mundu guztiari zuzendutako zerbitzua da, doakoa, eta eraikinaren sarreran jarri duten salmenta makina batean eskuragarri daude janariz betetako ontzitxoak.
Gure Zirkuaren desmuntatze-lanak 6 ordu hartzen ditu. Sua Enparantzak bertatik bertara bizi du lehenengoz desmuntatzea, eta ez da hala-nolakoa izan, euria, haizea eta lokatza izan baitituzte Orion. Lana ongi burutzea lortu dute, talde handia izan baita lanean, tartean, laguntzera etorritako lagunak.
Getaria izan da azkarrena, gizonezkoetan, erlojuaren kontra jokatutako saioan, Zierbenaren eta Ondarroaren aurretik. Emakumezkoetan, Orio nagusitu da, Zumaia izan da bigarren, eta Hibaika, hirugarren.
Aurreko egunean lepo aldean min hartuta zegoen arren, garaiz sendatu eta kontortsionismo emanaldia eskaintzea lortu du Lur Aranburu bihurrikari ondarroarrak Gure Zirkuaren ikuskizun berriaren estreinaldian Orion.
Joseba Usabiaga "Don Martin"ekin eta Ekain Ibarguren malabaristarekin furgoneta hartu eta megafonia bidez Gure Zirkua Oriora heldu dela iragartzen aritu da Sua Enparantza herriko kaleetan zehar. Irakasle onak izan ditu!
Fitxaje berri bat egin dute Gure Zirkuan, Sua Enparantza aktore eta dantzaria. Karabana eta guzti iritsi da, eta zirkuko familia berriak ongietorria egin ostean, zirkua barrutik nolakoa den erakutsi dio Iker Galartza Gure Zirkuko zuzendariak.
Kamioi batek guraizea egin du N-637 errepidean, Zamudion, Barakaldorako noranzkoan, eta errepidea olioz bete du. 15:00ak inguruan izan da istripua. Gainera, AP-8an, eguerdian, autobus batek su hartu du.
Matxura batek eragin du sutea eta autobidea itxi behar izan dute 33. kilometroan. Lau kilometro arteko auto-ilarak izan dira. (Bideoa: Xabier Bastida Alzuru)
Patroi oriotarrak arrauna utzi du hamazazpi denboraldiren ostean. Bere herriko traineruarekin sari handiak lortzeak aseta amaitu du bere kirol ibilbidea
18 urtez Orioko apaiz izan ostean Donostiako Artzain Onaren katedralera aldatu da zumaiarra. Bertan hartu du Euskadi Irratia, eta bere eguneroko jardunaz, Donostiako Elizbarrutiarenaz, eta eliza katolikoaren joerez egindako galderak erantzun ditu.
Bi istripu izan dira ia aldi berean (13:20 aldera) AP-8 autobidean, bata Galdakaon (Bizkaia) eta bestea Orion (Gipuzkoa). Ezbeharren ondorioz, hainbat errei itxi behar izan dituzte, eta auto-ilarak sortu dira.
Bost ibilgailuk talka egin dute 07:45ean AP-8an, Orio parean, Kantabriarako noranzkoan. Talkaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Orion, lau familiatik soilik batek egiten du eskola publikorako aukera. Jatorri atzerritarra duten ia denek. Eskola segregatua da eta orain bi urte desagertzeko arriskua ere ikusi zuten. Herrian egiten ari diren lanari esker, esperantza zantzuak ikusten hasi dira, ordea.
Orion, lau familiatik soilik batek egiten du eskola publikorako aukera. Jatorri atzerritarra duten ia denek. Eskola segregatua da eta orain bi urte desagertzeko arriskua ere ikusi zuten. Herrian egiten ari diren lanari esker, esperantza zantzuak ikusten hasi dira, ordea
Iñaki Zendoia ezagutu dugu Orioko Bodega Katxiña Jatetxean. Euskal Herrian aurki ditzakegun arrainen arteko desberdintasunak azaldu dizkigu Iñakik, hala nola, bisigua; arrai erregea; erreboiloa; mihi-arraina; eta, itsaskabra. Gainera, bisigua parrilan prestatzeko gako batzuk ere eman dizkigu.
Amaia Gozategi heriotza gertu dutenen bidelaguna da; zainBIZI Elkartearen bidez ematen du zerbitzu hori. Dioenez, beste kultura batzuetan, mexikarrean, adibidez, heriotza ospatu egiten da, beste modu batean bizi dute. "Heriotzari bizia ematen" festibala antolatu du azaroaren 1etik 5era.
Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean AP-8an, Usurbil eta Orio artean, Irungo noranzkoan. Gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.
2023ko Zinemaldiko irekiera ekitaldia irrintzi batekin hasi da. Nerea Arriaga oriotarrak bota du irrintzia. Kontatu duenez, urduri zegoen hasieran, mundu osoan entzungo baitzen irrintzia.
Orion bizitza osoa arraunari eman eta gero, hiru liga eta hiru Kontxako bandera irabazita arrauna uztea erabaki du. Bere ibilbideaz aritu gara Nadeth Agirrerekin, Orioko traineruko patroi ohiarekin.
Emakumezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasi da Galizian, VI. Coruña Hiria Banderarekin, eta abuztuaren 20an amaituko da Zarautzen, Zarauzko XV. Ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
Orio hirugarren izan da emakumezkoen 2023ko Kontxako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 32 garaipenekin. Hala ere, talde horiaren azken garaipena 2017an izan zen. Ordutik, Hondarribiak hirutan (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022 eta 2023) hartu dute haren lekukoa.
Orioko Arraun Taldeko bi traineruak irabazleengandik lau segundora amaitu zuten Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Ane Arruti eta Mikel Lizarralde arraunlariek aurreko egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute.
Orio kostako herria izanik, ezin zen falta arraina. Agian, bisiguak du ospe gehien bertan, baina erreboiloa ere oso estimatua da. Javi Rivero sukaldariak erreboiloa meunière erara prestatu digu, porru kurruskariekin apainduta.
Garaiko produktuak erabilita, Orioko finalean prestatu beharreko errezeta duzue honako hau: Lekak Orio erara, patata krema eta gorringo mazeratuarekin. Itxura bikain du, ezta?
Orioko Kepa Loidi harategiak 24 orduz martxan dagoen salmenta automatikoko hozkailu bat jarri zuen iazko azaroan, aurrez aurreko zerbitzua osatzeko. Astelehenetik ostegunera arratsaldez denda ixten badute ere, bezeroari zerbitzua ematen jarraitzen dute erakusleihoan jarritako vending makinari esker