1990eko maiatzaren 19an arrautzen neurriko kazkabarra edo harria bota zuen Ordizian eta inguruetan. Kalte materialak oso ugariak izan ziren, auto, beira, teilatu eta abar. Ondo gogoan dute ordiziarrek non harrapatu zuen norbera kazkabar ekaitz hark.
Ordiziak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an. Aukeratutako leloa 'Publikoa aI do!' da, hau da, 'publikoa ari du' euskara batuan, Ordiziako Eskola Publikoaren balioak eta indarguneak transmititzeko asmoarekin.
Akordioak larreak, basoak, habitatak eta sentsibilizazio-ekimenak hobetzeko ekintzak jasotzen ditu, baita 300.000 euro inguruko inbertsio bateratua ere. Gainera, esparru bat ezartzen du alderdi estrategikoak negoziatzeko, hala nola xehaketa eremua, bideak eta finantzaketa-eredua.
Iñi Martinezek eskia du pasio, zehazki, "freeride" modalitatea. Pistaz kanpo iblitzeak "xarma berezia" duela dio, eta adrenalina hori deskribaezina dela. Hala ere, segurtasunari lehentasuna eman behar zaiola adierazi du.
Jean-Jules Flesher gazte estatubatuarra ezagutu dugu. Iaz Zaldibiako familia batean egin zuen 3 asteko egonaldia "Ateak Ireki" egitasmoaren baitan, eta, behin amaituta, Euskal Herrian geratzeko hautua egin zuen. 8 hilabete daramatza euskara ikasten Maizpide (Lazkao) barnetegian, Lazkaon.
Iazko arrakastaren ondotik, bueltan da "Ateak Ireki" egitasmoa. Euskal jatorriko 35 gazte estatubatuarrek egonaldia egingo dute ekainaren 25etik uztailaren 16ra euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko. Goierriko familiak deitu dituzte egitasmoan parte hartu eta gazte horiei ateak irekitzeko.
Sexu-erasoa bakarrik ez, adingabeen aurkako sexu-ziberjazarpena eta material pornografikoa zabaltzea ere leporatu dizkio epaileak. Orotara, hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote.
Gizon horren kontrako seigarren zigorra da, aurrez Beasainen, Lasarte-Orian, Andoainen, Tolosan, eta Anoetan egindako sexu erasoengatik kondenatu baitzuten.
Urtero bezala, udaberriarekin batera, larreetatik kalera jaitsi dituzte ardiak eta jendetza batu da Ordiziako kaleetan, ikuskizuna ikustera. Edorta Lamo sukaldariak izan du aurtengo lehen gazta mozteko ohorea. Omendua berriz, Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola izan da.
Ordiziako Altamira zelaian egindako agerraldian, Muriel Larrea hautagaiak esan du Eusko Jaurlaritzak "bazterrean" utzi dituela "kirolaren sektorea eta gizartea orokorrean".
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, Ordiziatik Beasainera egin dute martxa. Agintari eta enpresariei Israelekin harremanak eteteko eskatu diete. CAF enpresari, zehazki, Jerusalemen martxan duen tren proiektua uzteko eskatu diote.
Goierriko interpretazio zentroa izateaz gain, D'elikatuz-en ikastetxe askorekin lan egiten dute elikadura osasuntsuaren gaia lantzeko. Ikasleak azokara joaten dira, garaiko produktuak erostera eta baserritarrekin hartu-emana zuzena izateko. Azokaren interpretazio gune bihurtzea dute helburu.
Ordiziako Maiori kiroldegiak Gabonetako Nazioarteko txapelketaren 41. edizioa hartu du arratsaldean. Emakumezkoetan, Ainhoa Martin lasartearrak jantzi du txapela, eta gizonezkoetan, Jaime Morote madrildarrak.
"Zer zabiltzate artzaiak" Gabon-kanta zaharberritu dute Lide Hernandok eta Iker Laurobak. Ordizian izan dira "SOS Kantak Arriskuan" saioaren Gabonetako atal berezian abestia berreskuratzen, eta bertatik eskaini digu bikoteak bertsio modernoa.
Aukeratutako leloa 'Publikoa aI do!' da, hau da, 'publikoa ari du' euskara batuan, Ordiziako Eskola Publikoaren balioak eta indarguneak transmititzeko asmoarekin.
Ordiziako eta Gernikako azoketan izan gara. Saltzaile asko erreleborik utzi gabe erretiratzen dira, erosleak ere gero eta gutxiago eta helduagoak dira. Baina teknologia berriek itxaropenerako bidea ere zabaltzen dute.
Zorigaiztoko ezbeharra bart izan da, 21:30ean. Gasteizera bidean zihoan motorra bidetik irten da, eta segurtasun hesia jo du. 48 urteko gizonezkoa da zendutakoa. Lau egunean, EAEko errepideetan hildako laugarren pertsona da, hirugarren motozalea.
Ampo Ordizia errugbi taldeak 50 urte bete ditu. Cisnerosen aurkako partida jokatzeaz gain, ekitaldi bereziz eta hunkigarriz beteriko arratsaldeaz gozatu dute.
Eneko Goiburu Segurako Ondarre gaztandegiko artzainak azaldu digunez, ohorea da Ordiziako Gazta Txapelketa irabaztea. Sei hilabetez ibiltzen da ardiak jetzi eta gazta egiten, eta lan mardula da. Saria irabazita, Gabonak bueltan gazta egiteari ilusio osoz helduko dio.
"Ordiziako proba, mende bat Ordiziako historian bizikleta lasterketa baten bidez" Iñaki Azantzak idatzitako liburua aurketu dute Ordizian. Proba ardatz hartuta, herriaren historia ezagutzeko eta garapena ikusteko aukera ematen du, garai bateko eta egungo argazki eta kronikekin.
Eneko Goiburu artzainak hirugarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Txapelketa. Gazta egiteko prozesua nolakoa den eta txapelketetan epaimahaiak zer hartzen duen kontutan azaldu du "Biba Zuek!" saioan.
Ordiziakoa Ohorezko Mailako euskal talde bakarra da.Federico Galloren esanetara, igandean emango dio hasiera ligako ibilbideari. Helburua play-offetan sartzea da.
Iberiar penintsulari bira eman dio Jokin Muñozek. Rakel Mendez neskalagunak 18 egunez lagundu dio. Itzuli belaontzian egin dute bidaia, ekainaren 17tik abuztuaren 31ra arte. Jokin pixka bat aseta itzuli da bidaiatik, baina Rakeli grina piztu zaio.
Bosgarren aldiz, Segurako Ondarreko gazta atera da garaile Ordiziako Idiazabal Gazta Lehiaketan. Enkantean, Super Amara supermerkatuek 3.500 euroren truke eraman dute gazta irabazlea. Urrezko ezteiak bete ditu aurten txapelketa ezagunak, eta Juan Mari Arzak sukaldaria omendu dute.
Leire Arandiak eta Joseba Arguiñanok gazta batek txapelketa batean izan behar dituen ezaugarriak aipatu dituzte. Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia 1990ean sortu zen, Gastronomiaren Euskal Kofradiak eta Kantabriako Gaztaren Kofradiak babestuta.
Euriak erabat baldintzatu du lasterketa. Juan Ayuso eta Oier Lazkano lasterketa buruan zihoazela erori dira, azken kilometroan. Azkenean, hirugarren eta laugarren izan dira, Ben Healyren atzetik.
2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa Arabako hiriburutik irtengo da, eta Gipuzkoakoan amaitu. Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte; azkena, Jaizkibel, 2. mailakoa, helmugatik 16,5 kilometrora dago, eta baliteke etapan gakoa izatea.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Gasteizen hasiko da, eta Donostian amaitu.
Xabier Martinez Ordiziako Martinez jatetxeko arduraduna gonbidatu dugu "JA Sukalerrian" saiora, tripakiak kozinatzera. Horrez gain, jatetxearen historia luzeaz ere hitz egin dugu.
AMPO Ordizia errugbi taldeko kapitaina da Julen Goia, eta zelaian dituen zereginez hitz egin digu. Besteak beste, kontatu digu kapitaina dela epailearekin hitz egin dezakeen bakarra.
Ordiziako Lasa harategira gerturatu gara. 1943. urtetik zabalik dagoen saltokian, bertoko eta primerako produktuak saltzen dituzte. Bada, indaba on batzuei laguntzeko sakramentu sortarik egokiena proposatu digute harategiko Eukene Mirellesek eta Maxi Caligarisek.
Atzo berrireki zuten instalazioen zati bat, astelehenean gertatutako kloro isuriaren ostean. Gaur goizean, berriz, igerilekua eta sauna erabilgarri geratu dira, inguru horietako kloro maila normala dela egiaztatu ondoren. Ospitaletik pasatu behar izan zuten zazpi pertsonak ondo daude.