Gizonezkoen kategoria absolutuan ontzi bizkaitarrak aritu dira soilik. Zierbena nagusitu da, eta 15 segundo atera dizkio Bermeori. Ondarroa eta Lekeitio ondoren sailkatu dira. Kategoria absolutuan ez da emakumezkoen estropadarik izan.
'Manttalingo alaba' poesia liburua argitaratu du Mikel Etxaburu ondarroarrak, eta horretan Saturrarango emakume kartzelari buruzko pasarteak ekartzen ditu gogora. Emakumeekin batera, hainbat ume zeuden gatibu han eta, dioenez, horietako asko ostu egin zituzten. Liburua ikuskizun bihurtu du.
Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egile eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentroko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira.
Zazpi milioi kilo antxoa deskargatu dira orain arte euskal portuetan, iazko bikoitza. Hala ere, Ondarroan ezin izan dute ezer saldu, kaxa faltagatik. Lonjan saldutako arraina geroz eta urrutiago doa eta ez dira garaiz bueltatzen.
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
Aritz Ganboak Ainhoa Etxebarriarekin egin du korrika Ondarroan. Korrikaren une hunkigarri bat ekarri du gogora aktore eta aurkezleak, 1980an, Aiert izeneko mutikoak lekukoa eraman zuenekoa. Herria osoaren babesa jaso zuen, bere aita Angel Etxaniz Batallón Vasco Españolek hil baitzuen berriki.
Horretarako arraun saioak egiten ari dira 45 urtetik gorako emakume ondarrutarrek. Uztailaren hasieran Ondarroatik Oriora joateko asmoa dute herriz herriko ekimenak antolatuz denen artean.
Elaxar Lersundi, duela 6 urte bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gaztearen aita, Eusko Legebiltzarrean izan da Trans Legearen erreformaren bozketa gertutik jarraitzeko.
Ekai Lersundi Ondarroako gazteak orain sei urte egin zuen bere buruaz beste, eta gaur bere aitak, Elaxar Lersundik, adierazpenak egin du Legebiltzarrean, Trans Legearen erreformaren bozketa dela eta.
"20.000 erle espezie"ren zuzendariak, Esti Urresolak, hitz hunkigarriak izan zituen saria jasotzean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gaztea izan zuen gogoan, bai eta haren gurasoak ere. Gaur aitarekin egon nahi izan dugu filmaren arrakasta nola bizitzen ari diren jakiteko.
Gazte ondarrutarraren heriotzak ume transexualen familiak ezagutzera bultzatu zuen Estibaliz Urresola zinema zuzendaria, eta bilera horietatik sortu zen "20.000 especies de abejas" pelikula.
Bidaiari ondarroarrak kontatu digunez, 193 + 2 herrialdetan (azken horiek, Palestina eta Batikanoa) izana da. Bera da hori lortu duen lehen euskalduna.
Euskadin, izurdeak babesteko arrantzaren debekuak Ondarroako alturako flotari eragiten dio batez ere. Arrantzaleak kezkatuta daude, eta neurri horrek bezeroei zuzenean eragingo diela adierazi dute, arrain gutxiago eta garestiagoa egongo baita.
Euskal arrantzaleek haserrea agertu dute, eta ohartarazi dute legatzaren eskaintza murriztu egingo dela. Eusko Jaurlaritzak azaldu du arrain gutxiago harrapatuko denez, litekeena dela prezioak gora egitea.
Aurreko egunean lepo aldean min hartuta zegoen arren, garaiz sendatu eta kontortsionismo emanaldia eskaintzea lortu du Lur Aranburu bihurrikari ondarroarrak Gure Zirkuaren ikuskizun berriaren estreinaldian Orion.
Atezain ondarrutarrak Athleticen bizitako esperientziaz hitz egingo du igandeko "Helmuga" saioan. Iribarren ondorengoa izan zen, eta horrez gain, beste hainbat taldetan jokatu zuen. Ondoren, entrenatzaile lanetan aritu izan da hainbat urtez.
Ondarroako arrantzaleek enkanteak digitalizatu dituzte, tramiteak arindu eta bezero berriak lortze aldera. Asteazkenean irekiko dute online denda: arrainak etxera bidaliko dituzte, 48 orduan.
Inma Laka ondarrutarrarekin goiz pasa egin dugu "Faktoria"n. Berdura plazan erosketak egin ditugu eta gero haren etxean patxadan aritu gara historiaz, ikastolaren sorreraz, itsasoaz eta bizitzaz.
Ondarroa, Lekeitio, Markina eta Lemoan 'udaltzaingoaren eredu komunitarioa' lortzeko apustua egin dute, lan eskaintza publiko propio eta berezitua eginda.
Ondarroako kirolaria izan da nagusi Perun jokatzen ari diren Munduko Txapelketan, ikusmen urritasuna duten pertsonen karabinako hamar metroko zutikako modalitatean.
Emakumezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasi da Galizian, VI. Coruña Hiria Banderarekin, eta abuztuaren 20an amaituko da Zarautzen, Zarauzko XV. Ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
Bermeo-Urdaibaik irabazitako zazpi banderetan hartu du parte Alain Colunga arraunlari ondarrutarrak. Besteak beste, taldearen sekretua zein den kontatu du elkarrizketa honetan.
Bizkaiko taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen lehen jardunaldia, Urdaibaik baino 40 segundo gehiago baliatuta; orain, parte hartu ahalko du, lehen txandan, baina bere denbora ez da balekoa izango, eta 2023ko Kontxako Banderaren azken postuan geldituko da.
'Baginaren Bakarrizketak' obra izan dute hizpide, 200 emakumeri egindako elkarrizketetan oinarrituta sexualitatearekiko sentipenak biltzen dituen lana. Intza Alkainek eta Ainhoa Etxeberriak azaldu dituzte xehetasunak.