Mikel Zuriarrainek kanoa bat eta belaontzia eraiki ditu. Bittori izena jarri dio kanoari, eta Kontxi belaontziari. Hain zuen ere, Pasaiako itsas festibaleko ontzirik txikiena da Kontxi: 3 metro ditu. Nola eraiki dituen kontatu du.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
EHUko ikerketa baten arabera, tenperatura igoeraren eraginez, gure kostaldeko makroalgak desagertzen ari dira. Ekosistemak sortzen dituzte makroalga horiek eta, ondorioz, desagertzeak kalte handia ekar lezake hainbat espezierentzat.
Maitena Yarzabalek arraindegian dituen arrain urdinak erakutsi dizkigu: Izokina, txitxarroa, antxoak eta atun gorria. Arrain zuriarekin dituzten ezberdintasunak, eta horien ezaugarri eta onurak zeintzuk diren azaldu dizkigu.
Donostiako alde zaharrean dago Kamal Ostreria. Itsaskiak eskaintzen dituzte, olagarroa, txirlak, ganbak, lanpernak… Baina ostrak dira beraien berezitasuna. Sasoi honetan, hiru barietate ezberdin dituzte (Fine de Claire, bereziak eta lauak), baina udan zazpi mota ere izan ohi dituzte.
Gaur arratsaldean aktibatuko dute lehena, nabigazioagatik. Biharko, kostaldean inpaktua izan dezakeela eta, beste bi sartuko dira indarrean. Itsasgorarekin 5 metro igoko da marea, aurreikuspenen arabera.
Astelehenean, euria egingo du eguerditik aurrera, eta bustitik jarraituko du asteazken eguerdira arte. Hortik aurrera, oskarbi eta epel joango da astea, gauetan dezente freskatuko badu ere. Abisu horia izango da astelehenean itsasaldeko arriskuagatik.
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.
Makina bat pertsona hurbildu dira gaur goizean Donostiako Haizearen Orrazira, itsasoaren ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Olatuek ustekabekoren bat edo beste eman dute, ordea.
Taulak jarri eta itsasoari so dira Pasaian. Arratsaldeko itsasgorak ez du arazorik eragin, baina olatuengatik abisu horia ezarri dute. Astelehen zein astearte goizaldean indarrean izango dira berriz ere abisuak. Marea bereziki bizia izango da, eta urak gainez egin dezake ohiko puntuetan.
Akordio horren helburua da portu-eragiketa multimodal jasangarri eta bizkorrak eskaintzea, eta bi portuen arteko bateragarritasuna erraztea, aurrerapen teknologikoei edo hedatutako azpiegiturei dagokienez, besteak beste.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
Euskal itsasertzaren osasuna hobetzeko eta plastikoak ozeanoetara iristeak sortzen dituen ondorioei zientziaren bidez erantzun bat emateko proiktua da. Besteak beste Nerbioi, Deba eta Zadorra ibaien tarteetan urgaineko zaborra monitorizatzeko bideo-kamerak erabiliko dira.
Marea biziko egunetan gaude eta itsasgora biziak izango dira. Horregatik, urak erraz hartzen dituen tokietan, lur-zakuak jarri dituzte eta kontrol lanetan ari dira suhiltzaileak, Bilboko Elorrieta inguruan adibidez, Erandioko mugan. Ikusmina dago Donostian ere itsasgora eta olatu handiak ikusteko.
Neurriak hartu dituzte Bilbon, Donostian, Irunen, Biarritzen eta Baionan, besteak beste, olatu handiek bat egingo dutelako marea biziekin igande goizaldean, eta uholdeak izan daitezke.
Bilbon eta Irunen, lur-zakuak jarri dituzte marea biziek itsasgorarekin bat egitean gainezka egin dezaketelako ibaiek. Donostian, itsas pasealekuak itxi dituzte olatu handien alertaren aurrean.
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
Itsas Salbamenduak 09:00etan jaso du abisua. 13 marinelek arrantza-ontzia utzi, eta salbamendu-txalupa batean itxaron dute; patroia, berriz, ontzian geratu da 'Salvamar Orion' ontzia iritsi den arte. Istripua izan duen ontzia atoian eramaten saiatuko dira.
Ehun bat talde ekologistak eta itsasoaren sektoreko taldeek eta milaka herritarrek administrazioek arazoari aurre egiteko erakutsi duten atzerapena eta utzikeria salatu dituzte.
Gaur "Itsasertza"ren Aholku Batzordearen bigarren bilera egin da, EAEko hondartzetara iritsi daitezkeen plastikozko pelletei buruz hitz egiteko. Egoera aztertuta, Aholku Batzordea berriro ez deitzea erabaki dute, datu berriak egon ezean.
Itsasertza Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak prest ditu jada bi ontzi Santurtziko portuan, plastikozko pinportak biltzeko sare bereziekin hornituta, behar izanez gero.
Horretaz gain, AZTI zentro teknologikoak euskal kostaldeko hainbat hareatzetan azken orduetan bildutako plastikoak aztertzen jarraitzen du. Lehen azterketek ezin izan dute horien jatorria zehaztu.
"Itsasertza" Larrialdi Planaren Aholku Batzordearen bileraren ostean, Erkoreka sailburuak adierazi du datorren astelehenean berriro bilduko direla egoera aztertzeko eta emergentzia-fasea aktibatzea beharrezkoa den erabakitzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak 60 bat pertsonako lantaldea jarri du martxan, "zaintza lanak" egiteko eta, beharrezkoa balitz, neurriak "berehala" hartzeko. Atzo eta gaur bildutako pinportak "Toconao" ontziak abendu hasieran isuritakoak diren aztertzen ari da Azti.
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, ikuskaritza egitera irten da itsasontzi bat. Horrez gainera, AZTIk garatu duen sare berezi bat duen ontzi bat prestatzen ari dira Santurtzin.