Iparralde

1 / 30 Hurrengoa
Larresoroko artzain txirrindularia

Larresoroko artzain txirrindularia

Mirenek Pello artzaina ezagutu du, ardien bila bizikletaz joaten ari zela. Bera laguntzera joan da, baina segituan atzean utzi du… Txirrindulak, baina, trikimailu bat du; asmatuko ote du Mirenek zein den hori?

Pagadik Larresorori izena nondik datorkion asmatu du

Pagadik Larresorori izena nondik datorkion asmatu du

Larresoroko Txanparro auzokidea ezagutu nahian, bete-betean aurkitu du Pagadik udalerriaren izena, aurrez aurre.

Larresoroko ''benetako kapera'', non ote?

Larresoroko ''benetako kapera'', non ote?

Beñat Mendibil 'Potxo' auzokideak "benetako kaperara" eraman du Pagadi, tabernara, bertan edozeinek edan dezakeelako ardo zuria, "ez soilik apaiza". Hala, nola ez, bi beltz eskatu dituzte, baina… Pagadik espero duena izango ote da?

Altuna III.ak bosgarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala

Altuna III.ak bosgarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala

Jokin Altunak 22-10 menderatu du Iñaki Artola Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdian. Ondorioz, Amezketakoa Unai Lasoren aurka ariko da txapelaren bila ekainaren 2ko final handian.

Altunak jokatuko du Buruz Buruko finala Lasoren aurka, finalerdietan Artola menderatuta (22-10)

Altunak jokatuko du Buruz Buruko finala Lasoren aurka, finalerdietan Artola menderatuta (22-10)

Jokin Altunak bereganatu du finalerako txartela, txapelketako bigarren finalerdian Iñaki Artola 22-10 garaituta. Amezketakoa nagusi izan da hasieratik amaierara arte.
Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Igandean, 15 litro baino gehiago pila litezke, eta zaparradak botako ditu, tarteka handiak eta trumoitsuak, bereziki arratsaldean barnealdean eta azken orduetan kostaldean. Astelehenean, 20 litro pila litezke, eta gogorrago botako du kostaldean.
138 lagunek eramango dute bihar zuzi olinpikoa Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 8 herritan

138 lagunek eramango dute bihar zuzi olinpikoa Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 8 herritan

Su olinpikoak Iparraldearen parte bat zeharkatuko du astelehen honetan, lehen ordutik eguerdira arte. Biarritzetik helduko da, kostaldetik, 08:00ak aldera. 1.600 agentek osatutako dispositibo bat zabalduko dute, segurtasuna tarteko.

Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromes baten bila ari dira

Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromes baten bila ari dira

Jendarmeria Bretainiako 45 urteko gizon baten bila ari da. Gizonak ostiral arratsaldean hitz egin zuen familiarekin azken aldiz, eta geroztik ez dute haren berririk.
Larrazabalek eta Agirrek jokatuko dute Buruz Buruko B Serieko finala

Larrazabalek eta Agirrek jokatuko dute Buruz Buruko B Serieko finala

Iker Larrazabalek eta Asier Agirrek jokatuko dute B Serieko Buruz Buruko Txapelketako finala. Larrazabalek 8-22 irabazi zion Salaberriari lehen finalerdia; Asier Agirrek, aldiz, 22-19 menderatu zuen Egiguren V.a bigarren finalerdian.

EH Bai ez da Europako hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bilduren zerrendan joango da Iparraldeko hautagaia

EH Bai ez da Europako hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bilduren zerrendan joango da Iparraldeko hautagaia

Pernando Barrena EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du Euskal Herriko zazpi herrialdeak gogoan hartuta egingo dutela lan legealdi osoan. "Ipar Euskal Herriko arazo eta kezka politikoak, ekonomikoak eta sozialak Europako Parlamentuan izango dira", hitz eman du Barrenak.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Jasaten duten diskriminazioa salatzeko manifestaldia egin eta komuneko papera bota dute Frantziako Gobernuak Baionan duen ordezkaritza aurrean. Aurten ere ezingo dute Euskara erabili, baina borrokan jarraituko dute, ondorengoengatik. Ziburun, Senperen, Donostian eta Bilbon ere mobilizatu dira.

 

Etcheverry eta Molle errudun jo dituzte, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du Parisko Zigor Auzitegiak

Etcheverry eta Molle errudun jo dituzte, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du Parisko Zigor Auzitegiak

"Pozik" agertu dira sententziarekin Etcheverry eta Molle, bien iritzian, frogatuta geratu delako euren ekintzen xedea indarkeria amaitzea eta bakea lortzeko urratsak ematea izan dela beti. Helegiterik ez dutela aurkeztuko iragarri dute.
Abisu horia ezarri dute Euskal Herri osoan, prezipitazio handiengatik

Abisu horia ezarri dute Euskal Herri osoan, prezipitazio handiengatik

Eguraldi iragarpenaren arabera, ordubetean 15 litro pilatu daitezke metro koadroko.
Seaskak bere helburua bete eta Beskoitzeko ikastola finantzatzeko adina diru bildu zuen Herri Urratsen

Seaskak bere helburua bete eta Beskoitzeko ikastola finantzatzeko adina diru bildu zuen Herri Urratsen

Peio Jorajuria Iparraldeko ikastolen elkarteko lehendakariak esan du oraindik ez dituztela kontu ekonomikoak itxi, baina "dudarik ez" dute Beskoitzeko ikastola finantzatzeko gaitasuna izango dutela.
Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu eta Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua bildu du Herri Urratsek

Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu eta Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua bildu du Herri Urratsek

Inoizko Herri Urratsik handiena da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszenatoki berri bat baititu.
Jendetza bertaratu da goizean goizetik Herri Urratsen, zirimiriari aurre eginez

Jendetza bertaratu da goizean goizetik Herri Urratsen, zirimiriari aurre eginez

Inoizko jai handiena izango da, bi gune berrirekin, eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte, tartean talde entzutetsuen kontzertuak.

''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''

''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''

Horixe adierazi du Peio Jorajuria Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko lehendakariak Senpereko jaiaren atarian.

Goitia eta Basque Iron Cupeko finalerdietara sailkatu dira

Goitia eta Basque Iron Cupeko finalerdietara sailkatu dira

Goitiak eta Basquek Bilbao Iron Cup txapelketako finalerdietarako txarte lalortu dute, Johan eta Gorka menderatuta 15-14 eta 15-14ko emaitzarekin. Bestalde, bigarren partidan Barandika-Atain bikotea nagusitu da Laducheren eta Manciren kontra (15-13, 10-15 eta 5-3).

Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Larunbat goizean eguzkia ikusteko aukera izango dugu, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du eta zaparradak botako ditu nonahi. Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du prezipitazio handiagatik. Maximoak jaisten joango dira asteburuak aurrera egin ahala, baina 20 °C-tik gora egongo dira.
Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda idazlea "Biba Zuek!" saioan izan da 'Itzalen tektonika' poesia liburuaz, bere idazkeraz eta bere ibilbideaz hitz egiten. Dioenez, duela 50 urte lehen artikulua idatzi zuenetik idazteari esker bere bizitza biderkatu egin da, asko eman dio.

Espetxera bidali dute Donibane Lohizunen hilda aurkitu zuten emakumearen bikotekidea

Espetxera bidali dute Donibane Lohizunen hilda aurkitu zuten emakumearen bikotekidea

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten atzo Donibane Lohizunen, hilketa matxista salatzeko. Frantziako Justiziaren "arduragabekeria" salatu eta "erantzunkizunak" eskatu zituzten.
Manifestazio jendetsua egin dute Donibane Lohizunen, azken hilketa matxista salatzeko

Manifestazio jendetsua egin dute Donibane Lohizunen, azken hilketa matxista salatzeko

Talde feministek salatu dute fiskalak ez duela jakinarazi biktimaren izena zein den ere eta, manifestarien ustez, Euskal Herrian aurten izan den lehen feminizidioa ekidin zitekeen. Babes eta baliabide gehiago eskatu dizkiete Ipar Euskal Herriko erakunde publikoei.

Gaur egingo diote autopsia Donibane Lohizuneko hotel batean hilda aurkitu zuten emakumeari

Gaur egingo diote autopsia Donibane Lohizuneko hotel batean hilda aurkitu zuten emakumeari

37 urteko bikotekideak atxilotuta jarraitzen du, eta arratsaldean eramango dute epailearen aurrera. Hilketa matxista salatzeko, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Donibane Lohizunen.
Fiskalak jakinarazi du oso krimen basatia izan dela Donibane Lohizuneko emakumearena

Fiskalak jakinarazi du oso krimen "basatia" izan dela Donibane Lohizuneko emakumearena

Astelehenean egingo diote autopsia. 37 urteko bikotekideak atxilotuta jarraitzen du, eta Jerome Bourrier fiskalak esan du hala jarraituko duela epaitzen duten arte. Bihar bertan, elkarretaratzea egingo dute hilketa salatzeko.
Epailearen aurrera eramateko zain, atxilo dute Donibane Lohitzunen hilda agertu den emakumearen bikotekidea

Epailearen aurrera eramateko zain, atxilo dute Donibane Lohitzunen hilda agertu den emakumearen bikotekidea

Hilketa leporatuta, Baionako komisarian dago atxilotuta. Pertsona hau bera atxilo hartu eta aske utzi zuten apirilaren 14an, hilda agertu den emakumea Ziburuko hotel bateko bosgarren solairutik erori eta larri zauritu ostean.
Hilik aurkitu dute indarkeria zantzuekin, Ziburun hotel bateko balkoitik erori eta larri zauritu zen emakumea

Hilik aurkitu dute indarkeria zantzuekin, Ziburun hotel bateko balkoitik erori eta larri zauritu zen emakumea

Gorpua Donibane Lohizuneko Paris hoteleko gela batean topatu dute. Emakumearen bikotekidea atxilotu egin dute, hilketa leporatuta. Pertsona hau bera atxilotua eta aske utzia izan zen apirilaren 14ko gertakarien ostean.
Ximun Bergouignan: Ahantzi dugu inguruari so egitea. Galdu duguna ez dugu belaunaldi batez berreskuratuko

Ximun Bergouignan: "Ahantzi dugu inguruari so egitea. Galdu duguna ez dugu belaunaldi batez berreskuratuko"

'Irulegiko sotoa' ardandegiko arduradunak ardoaz, bere mahastiez, klimaz eta lurraz hitz egin digu: Industrializazioak 40 urtetan desegindako jakintza berreskuratu beharraz mintzatu da: "Guri dagokigu emeki-emeki ikustea, ikastea, tronpatzea, galtzea... baina xutik irautea"
Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Campistrondarrak: Queer-ik gabe ez da goxoki bizitzen ahal

Campistrondarrak: "Queer-ik gabe ez da goxoki bizitzen ahal"

Joan-jinekoa da hiruren istorioa. Joan-jina arteekikoa, joan-jina borroka eta bestarekiko, eta joan-jin emozional zein fisikoa sorterriarekiko. Hirurak dira sortzaileak eta konformagaitzak. Beren artekoaz eta arteekiko beren harremanaz aritu dira Mari, Dom eta Ael Campistron, Putxaineako ahizpak.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Iker Vicentek erraz irabazi dio Julen Alberdiri

Iker Vicentek erraz irabazi dio Julen Alberdiri

Iker Vicente nagusitu da Julen Alberdiren aurkako apustuan. Bi aizkolariek Tolosako zezen plazan egin dute erronka, 2.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, eta Vicentek irabazi du.

Jabalera eta Goikoetxea IV.a, Berria Txapelketako irabazleak

Jabalera eta Goikoetxea IV.a, Berria Txapelketako irabazleak

Jabalerak eta Goikoetxea IV.ak irabazi dute Berria Erremonte Txapelketa, finalean Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a menderatuta (4-15, 15-12 eta 1-8).

Ruiz de Infante-Galeano bikoteak irabazi du Ados Pilota Txapelketa

Ruiz de Infante-Galeano bikoteak irabazi du Ados Pilota Txapelketa

Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeano dira Ados Pilota Txapelketako txapeldunak. Finalean, 17-22 garaitu dute Maddi Barrocal-Naroa Agirre bikotea.

Artolak hanka eta erdi du finalerdietan, Elordiren aurka erakustaldia eman ostean (8-22)

Artolak hanka eta erdi du finalerdietan, Elordiren aurka erakustaldia eman ostean (8-22)

Iñaki Artolak bi partidatik bi irabazi ditu Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Bigarren jardunaldian, 8-22 irabazi dio Aitor Elordiri, erakustaldia emanda. Horrela, A multzoko liderra da, eta ia bermatuta du finalerdietarako txartela.

Seaskako ikasleek euskara hutsean egin ahalko dituzte Brebetako azterketak

Seaskako ikasleek euskara hutsean egin ahalko dituzte Brebetako azterketak

Galderak ere euskaraz idatzita egongo dira. Frantziako Hezkuntza Ministerioak jakinarazi dio neurria Euskararen Erakunde Publikoari, eta zehaztu Seaskako ikasleek soilik izango dutela aukera hori. Seaskak dio "albiste ona" dela, baina ez dagoela datorren urteetarako bermerik.
Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Apirilaren 21ean jokatuko da Euskal Duatloiko finala, igandean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 12:00etan. Eneko Saralegi iazko irabazlea ez da finalean izango.

Elena Casirain:Mugak dira gure beldurren lekuak

Elena Casirain:"Mugak dira gure beldurren lekuak"

Antropologian doktoregaia da Elena Casirain EHU eta Toulouseko JEAN JAURÈS unibertsitatean. Ondare inmaterialaren ikerketa etnologikoan berezitu zen masterrean eta orain Euskal Herriko mugaldeko bizipenen inguruan ari da tesia ontzen.
Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Datozen orduetan hodeitsu eta euri kontuekin jarraituko dugu lurraldearen iparraldean, baina orduek aurrera egin ahala, egonkortzera egingo du aroak. Biharkoa izango da egunik epelena (18 °C), ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak jaitsaraziko baititu.
Peio Dospital, 'Doxpi', Baionako errugbiaren ikur

Peio Dospital, 'Doxpi', Baionako errugbiaren ikur

Errugbi jokalari mitikoa izan zen Peio Dospital lapurtarra. Baionako Aviron taldean jokatzeaz gain, Frantziako selekzioan ere aritu zen. Egun, bere familian ere errugbi zale amorratuak dira. Igande honetako "Helmuga" saioko protagonista izango da.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena