GuraSOSek azaldu duenez, "epai horren arazoa da ea EAEko Auzitegi Nagusia gaiaren muinean sartzera behartuko duen ala ez, eta erraustegia baimentzea legez kanpokoa den ala ez erabakitzera, horrek haren funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioengatik".
Azken bi asteotan, isuriak izan dira ongarrien lantegian, eta Ingurumen Sailak zenbait hutsune atzeman ditu. Horiek konpondu bitartean, enpresa kautelaz ixteko agindu dute.
Berritasun gisa, Udalak 10 kamera finko jarriko ditu emisio gutxiko eremura sartzen diren ibilgailuak kontrolatzeko. Halaber, baimenik gabe sartzen direnentzat 200 euroko isunak aurreikusi ditu.
2023ko amaieran martxan jarritako proiektua gorpuzten ari dira Zestoako Amillubin. Ane Rivas Biolurkidearekin itzulia egin dugu baserriaren jiran: laborantza ekologikorako porru landarea landuko dute, kosta egiten baitzaie hori eskuratzea.
Amaia Gonzaga Roa Helsinkiko unibertsitatean gradundoa egiten ari da. Ingurumen biologo baten ibilbideaz hitz egin dugu harekin. Gainera, Mirian Imaz maiatzaren 11n egingo duten Udaberriko Lurra Taupaka Festaz aritu zaigu.
"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.
Talde ekologistak azaldu duenez, duela urtebetetik obra-hondarrak, altzariak, koltxoiak, kristalak, plastikoak, hareak, zementuak, zaborrak eta abar botatzen ari dira berez zuhaitz eta zuhaixken inausketa-hondakinak kudeatzeko den gune batean, "administrazioak ezer egiten ez duen bitartean".
'Irulegiko sotoa' ardandegiko arduradunak ardoaz, bere mahastiez, klimaz eta lurraz hitz egin digu: Industrializazioak 40 urtetan desegindako jakintza berreskuratu beharraz mintzatu da: "Guri dagokigu emeki-emeki ikustea, ikastea, tronpatzea, galtzea... baina xutik irautea"
Eguraldia ez da oztopo izan Izarbeibar, Iruñea, Sakana eta Goierriko eskualdeetatik etorritako ehunka lagun Gazteluko plazan biltzeko, "herrien etorkizuna mehatxatzen duten" goi-tentsioko lineen kontrako plataformakoak.
Berria erosi ordez, zaharra konpondu. Hori da arauaren helburua. Ez da arau berria, baina gaurtik zabaldu egin da betebeharren zerrenda. Besteak beste, saltzaileak behartuta egongo dira matxuratutako produktu bat konpontzera, hori egitea berria erostea baino merkeagoa bada.
Kukuaren kantuak udaberrian gaudela jakinarazten digu. Entzun bai, baina ikusteko zaila da. Urdaibai Bird Centerreko arduradun batekin ikustea eta entzutea lortu dugu, badaezpada ere, dirua poltsikoan.
Abiadura handiko trenak Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan kaltetutako udalerrietako alkate gehienek adierazpen bat sinatu dute AHTaren alternatiba babesteko.
"Zuhaitz-landatze eredu industrialaren aurka", Azpeitian eta Berangon 11.000 zuhaitz moztu izana aldarrikatu du "Lurraren Altxamendua" mugimendu ekologistak berriki. Nekazarien sindikatuek eta baso-jabeek gogor salatu dute erasoa, "ez baita lehena". Erakundeei babesa eta ekintzak eskatu dizkiete.
Elhuyarreko Oihane Lakar eta Manex Urruzola izan ditugu, Foodland proiektuaz hizketan: Afrikako 6 herrialdetan nutrizioa eta nekazaritza optimizatzeko egitasmoa.
80 taldek baino gehiagok osatzen duten Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik taldeak deitutako protestan, eredu ekonomikoa errotik aldatu eta deshazkundearen aldarria egin dute, eta energia berriztagarrien makroproiektuek landa eremua eta ekosistema suntsitzen dutela ohartarazi.
Donostia Loratuz ekimenaren aurrerapena egin digu G. Tolosa Meriflauersek eta Baso Biziak plataformako Edu Zabalarekin zuhaitzen kimaketa bortitzez aritu gara.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu du Suitzako adineko emakume talde batek jarritako salaketa eta Suitzako Gobernua zigortu du. Aitzitik, Estrasburgoko Auzitegiak ez du onartu Portugalgo gazte batzuek jarritakoa, herrialdeko auzitegietako bidea amaitu behar zutelako.
Denentzako jangela dute, baratza ere bai. Indarrak batu eta ingurumen aztarna gutxitzen dute. Lanak partitu egiten dituzte eta denen artean, proiektuak sustatu. Barazki saskiak saltzen dituzte eta aurki barazki kontserbak merkaturatzen hasiko dira. Komunitatez kanpo lan egiten dutenak ere badira.
Txertaketaz hitz egin dugu Arantxa San Sebastianekin. Gainera, Baionako Xingar feriaz eta Mutrikuko Berdel egunaz ere aritu gara azoka-feria-merkatuek elikagaiei zenbateko indarra eman diezaieken neurtzen.
Guardia Zibilak arau-hauste larria egotzi dio zabortegiaren jabeari. Zigor administratibo horrek 100.000 eurorainoko isuna ekar lezake. Mugikorren pantailak, ordenagailuenak eta dokumentuak aurkitu ditu Guardia Zibilak bertan.
1989ko lehortea inflexio-puntu izan zen uraren kudeaketan. Ordutik hona ura aurrezteko eta ur-galerak saihesteko lan handia egiten dute Ura partzurergoek eta udalek. Horietako batzuk ezagutu ditugu, apirilean Donostian egingo den uraren nazioarteko Water Loss kongresu handiaren atarian.
Petrolio-enpresako kontseilari delegatua Trantsizio Ekologikoko ministroari zuzendu zaio, eta esan dio Repsolek "industria arazotzat hartzen dutenen aurka egingo duela", Iberdrolaren eskariak urduritasuna erakusten duela eta hazkundea mugatu nahi duela uste du.
Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak adierazi du "erabat neutroa" dela Iberdrolak Repsolen aurka lehia desleialagatik jarritako salaketan, eta "nahasmendura" eramaten ez duen agenda berdea babestu du (adierazpenak gaztelaniaz).
Euskal udalek hobariak emango dizkiete datorren urtetik aurrera gehien birziklatzen duten bizilagunei. Horretarako, edukiontzi guztiek erabiltzaileak identifikatzeko sistema bat izan beharko dute.
Lorea Flores Greenpeacek Hego Euskal Herrian duen koordinatzaileak "publizitate faltsuarekin amaitzea" dela helburua azpimarratu du. Euren aurpegia "garbitzeko" enpresa handiek erabiltzen dituzten trikimailuak salatzen ditu Greenpeacek; zuhaitz gutxi batzuk landatzea, esaterako.
Argindar konpainiak gogorarazi du Repsol bitan zigortu dutela arrazoi horrexegatik Erresuma Batuan. Repsolek erantzun du Iberdrola urduri dagoela bezeroak galdu dituelako.
Sagarrak eta kiwiak ditu Antton Olaizolak, Donostiako Unanue Zahar baserrian. 30 urte langintza horretan eta esperientzia horretatik kimaketei buruzko azalpen sakona eman digu.