Burgoseko artzapezpikuak Pablo de Rojas eskomikatutako gotzain faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren bozeramaileari Beloradoko komentua uzteko eskatu die. Ceacerok esan duenez, "Artzapezpikutza egiten ari dena legez kanpokoa da".
"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.
Aita santuak italierazko 'frocciagine' (marikoia) hitza erabili zuen maiatzaren 20an Italiako apezpikuekin izandako bileran, eta duela egun pare bat argitaratu zen Dagospia webgunean.
Aurretik, Aziz Abu Sarah palestinarrak (Israelgo Armadak haren anaia hil zuen) eta Maoz Inon israeldarrak (Hamasek gurasoak hil zizkion) euren testigantza kontatu eta elkar besarkatu dute.
Mojek salatu dutenez, Derion hutsik dagoen komentu bat saldu eta Urduñako Monasterioaren erosketari aurre egin ahal izateko eskaera "blokeatzeko" erabakia hartu du Erromak. Gasteizko Apezpikutzak eta Burgosko Artzapezpikutzak akusazioak errefusatu dituzte.
Osasun arazoak tarteko, aita santua ez zen egon ostiraleko ekitaldietan; larunbatekoetan, berriz, bai, eta baita igande honetan Aste Santuko ekitaldiei amaiera eman dien Pazko igandeko mezan ere. Gazan laguntza sartzen uzteko eta bahitutakoak aske uzteko eskatu du Frantziskok bere mezuan.
Osasun arrazoiengatik Ostiral Santuko gurutze-bidea gidatu ezinik geratu ostean, aita santuak zuzendu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila Done Petri basilikan. Biharamunean, Berpizkunde igandeko meza zuzenduko du, eta basilikako balkoi nagusitik emango du 'urbi et orbi' bedeinkapena.
Dena dela, Larunbat Santuko pazko-gaubeilan eta Berpizkunde eguneko mezan egotea espero da. Frantziskok (87 urte) arnasa hartzeko arazoak ditu aspaldian.
Zer galdetuko lieke Julio Ibarra kazetariak Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileari, Javier Clementeri, Klaudio Landari, Aita Santuari, Txiribitoni eta Julio Ibarrari berari? Testa egin diote "Gora Bihotzak" saioan "Estoy Aquí" podkastaren aurkezleari.
Milei ultra eskuindarrak askotan kritikatu du Frantzisko aita santua bere ekimen sozialengatik. "Komunista" eta "deabruaren ordezkari" deitu dio behin baino gehiagotan. Mama Antula Argetinako lehen santuaren kanonizazioan elkartu dira biak, eta bien arteko giro ezin hobea dagoela erakutsi dute.
Gazako operazio militarrak bertan behera uzteko, bahituak askatzeko eta palestinarren auziari aurre egiteko eskatu du gaur Frantzisko aita santuak, bere urteroko Gabonetako mezuan.
Erabaki horrek Frantzisko aita santuaren borondateari jarraitzen dio, eta Kongregazioak 2021eko martxoan argitaratu zuenarekiko jarrera aldaketa dakar. Orduan esan zuen Eliza katolikoak ezin ziela bedeinkaziorik eman sexu bereko pertsonen batasunei.
Lisboatik Koreara itzuli aurretik herri txiki batean fedea nola bizi duten jakin nahi izan dute eta Mundakan egin dute geldialdia. Egunotan elizkizunak koreeraz eta gaztelaniaz ospatu dituzte Mundakan, herritarrek ere parte har zezaten.
Aita Santua Lisboan da, gazte katolikoen munduko jardunaldian parte hartzeko. Ekitaldietan, mundu osoko milioi bat lagunek parte hartzea aurreikusten dute. Programa ofizialetik kanpo, Portugalen eliza katolikoaren baitan abusu sexualak jasan dituzten biktima batzuekin bilduko da Aita Santua.
Frantzisko aita santuari sendagiria eman diote eta Vatikanora itzuli da osatze prozesuarekin jarraitzeko. Ekainaren 7an egin zioten ebakuntza Erroman, Gemelli ospitalean, sabeleko hernia bat sendatzeko.
Milaka pertsona bertaratu dira Duomo plazara, Milango katedral ezagunaren parean, Silvio Berlusconiri azken agurra emateko eta ekitaldia pantaila erraldoietatik jarraitzeko. Bertan bildutakoen txaloen artean jaso dituzte gorpuzkiak.
Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izan eta senitarteko eta lagunek bakarrik bisitatu ahal izan dute Arcoreko Villa Martinon paratutako beilatokia. Hileta arratsaldean izango da, Milango katedralean.
Italiako lehen ministro ohia 86 urterekin hil da, Milango ospitale batean. Ostiralean eraman zuten San Raffaele erietxera, eta bertan zendu da, aspalditik pairatzen zuen leuzemia tarteko. Bihar, asteartea, hil-kapera publikoa irekiko dute, eta asteazkenean estatu hileta egingo dute.
Italiako presidenteak egin dio lehen harrera ofiziala eta Georgia Meloni lehen ministroarekin ere elkartu da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea goizean. Arratsaldean Frantzisko aita santuarekin izango duen elkarrizketan, Vatikanoak abiatu duen operazio diplomatikoa izango da hizpide nagusia.
Elizako kideek adin txikikoei egindako sexu-abusuen gaiari aurre egitea da, Frantziskoren iritzian, "Eliza Katolikoak parez pare duen erronka nagusia". Erakunde horretako orain arteko buruek gaia "oker kudeatu" dutela ere esan du.
"Misio bat dago martxan une honetan, baina oraingoz ez da publikoa. Publikoa denean, horretaz hitz egingo dut ", adierazi du Aita Santuak. Frantzisko Hungarian izan da Viktor Orban Hungariako lehen ministroarekin biltzeko.
Erramu Igandeko meza eskaini du Vatikanoko San Petri plazan. Atzo bertan alta eman zioten ospitalean, bronquitis batek jota, asteazkenaz geroztik erietxean egon ostean.
Frantzisko aita santuari alta eman diote Roma Gemelli ospitalean, bronkitisak jota, azken lau egunetan ospitaleratuta egon ostean. Aste Santuko liturgia-hitzordu guztiak normaltasunez betetzea espero da.
Vatikanoko iturriek jakitera eman dutenez, Frantzisko aita santuak gau ona igaro du Erromako Polikliniko Gemelli ospitalean. Aita santua asteazken arratsaldean ospitaleratu zuten arnas infekzioa batengatik.
Hasiera batean, Vatikanoko prentsa-bulegoak programatutako kontrol batzuen berri eman du; baina ordu batzuk geroago onartu egin du aita santuak arnas infekzioa duela eta "ospitaleko tratamendu mediko egokia" behar duela.
Benedikto XVI.ak uko egin ostean iritsi zen aitasantutzara Francisco. Horrela, historian inoiz ikusi ez zen etapa bat hasi zen bi aita santurekin. Mugitzeko arazoak dituen arren, ez du epe laburrean karguari uko egiteko asmorik.
Latinoamerikako lehena eta aurreneko jesuita ere izan da. Hamarkada honetan eliza katolikoa modernoagoa eta gardenago egiten saiatu da. Aita santu globalizatua deitu izan diote Bergogliori, 59 herrialde bisitatu baititu.
10 urte beteko dira aurki Jorge Mario Bergoglio Aita Santu izendatu zutenetik. Eliza katolikoan erreforma sakona egiteko helburuarekin hartu zuen kargua. Ordutik, zelibatuaren derrigortasunaz askotan galdetu izan zaio eta, atzo bertan, apaizak ezkondu ahal izatea ez dela kontraesana aitortu zuen.
Kongoko errituari jarraituz ospatu dute meza eta musikak presentzia handia izan du. Herrialdeko eragileei biolentziaren zirkulutik ateratzeko eskaria egin die Frantzisko Bergogliok predikuan.
Hiru hilkutxetan sartu dituzte aita santu emerituaren gorpuzkiak, haren objektu pertsonal batzuekin, Vatikanoko haitzuloetan. Haren hilkutxak inskripzio bakarra du, latineraz: Benedictus PP. XVI.
Aita santu emerituak aukeratu zuen altzifre-zerraldoa zinkezko batean sartu dute, eta hau, berriz, haritzezko beste batean, aita santu guztiekin egiten den bezala.
Eliza katolikoaren buru izan zenean bezalaxe, polemikaz inguratuta eman diote azken agurra Benedikto XVI.a aita santuari. Bere idazkariak atzo egindako adierazpenak daude horren atzean. Ratzinger atsekabetuta bizi izan dela esan zuen Frantzisko aita santuak hartutako hainbat erabakirengatik.
Hileta amaituta (hiru orduko zeremonia izan da), aita santu emerituaren gorpuzkiak Basilikako kriptara eraman dituzte, eta bertan hilobiratu dute. 50.000 lagunek jarraitu dute elizkizuna San Petri plazan.