13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
Sei hizkuntza hitz egiten ditu Indiatik etorritako apaiz klaretar honek. Duela sei urte etorri zen Euskal Herrira; Iruñeara lehenengo, Errenteriara gero eta Leioara azkenik. Euskara ezagutzearen beharraz Errenterian igarri zuen, tokiko kultura eta historia ezagutzeko garrantzitsua delakoan.
Basajaun elkarteko bazkideek astean bitan jasotzen dituzte tuperrak. Gertuko janaria eta kalitatezkoa eskaintzen diete. Energia eta denbora aurreztu, ondo jan, komunitatea sortu eta elikagaiak alferrik ez galtzea dakar ereduak. Grosen, Herreran eta Errenterian dituzte banaketa puntuak.
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
Antolakuntzaren arabera, hirugarren eta azken jardunaldi hau izango da "dena erabakiko duena". Goi mailako txirrindularitza ikustea espero da, Donostiako Klasikoaren ibilbidearen itxura duen etapan.
Hogei bat udalek eskaera egiteko deklarazioak onartu dituzte udalbatzetan, horietako askok Stop Kaleratzeak taldearen mozioaren harira, baina Errenteria izan da Etxebizitza Sailari tramiteak ofizialki aurkeztu dizkion bakarra.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
13:30 aldera piztu da sua Erreteriako Santa Maria kaleko eraikin batean. Badaezpada, bertako bizilagunak kanpora atera dituzte. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 14:00 alderako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek.
Luis Zamalbideko artista da. Uztarriak egiteaz gain, enbor bakarretik egindako pieza mordoa du etxean. Sasoiko dago eta bere 83 urterekin korrika ibiltzen da egunero.
Zamalbide auzoko Gemmak baratzeko kalabazak erakutsi dizkio Mikel Pagadiri. Hainbat sari eskuratu ditu, adibidez, kalabaza handienari saria. 80 kiloko bat jasotzen saiatuko dira.
Errenteriako Zamalbide auzoko Patxi ezagutu du Mirenek. Urte osoa galtza motzean ibiltzen da eta katarrorik ez omen du harrapatzen. Idiak ditu afizio eta bereak "Mr Euskadi" direla esaten du. Entrenamendua egin ondoren, idiak garbitzen jarri du Miren. Modu oso berezian garbitzen ditu idiak...
Patinete elektrikoan igota iritsi da Miren Nogales Zamalbidera, Mikel Pagadi atzetik korrika zuela. Berez Errenteriako auzoa da, baina Oiartzun eta Astigarrako baserri batzuk ere bertan daude. Bertoko herritarrak ezagutuko dituzte biek, igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Umoreak min egin dezakeela onartzen du Aitziber Garmendia umoregileak, eta berari ere zaila egiten zaio gai batzuen inguruan barre egitea. Monologoak nola egiten diren azaldu die Elene Badiola, eta Matixa Etxeberria gazteei. Biek umorea egin nahiko lukete.
Frankismoaren azken urteetan 3.000 bat emakume hiltzen ziren urtero espainiar Estatuan. Euskal Herrian, horietako batzuk. Errealitate hori aldatu eta emakumeen aborto eskubidea gauzatu zedin Errenterian "abortu batzordea" sortu zuten.
Naroa Vallejo eta Ilargi Arozenak trikiti taldea sortu nahi dute. Hori dela eta, Asier Gozategiren aholkuak entzun nahi izan dituzte. Era berean, Asierrek aitortu du: gazte askok pandemiaren ondoren deskubritu dutela Gozategi taldea.
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak gogor kritikatu du Pedro Sanchezek atzo iragarritako etxebizitzetarako laguntza lerroa. Podemosen arabera, "neurriak etxebizitzaren prezioa igoko du eta etxebizitza eskura dezaketenei egingo die mesede, ez zailtasun gehien dituztenei".
Manuel Zamarreño Errenteriako PPko zinegotzia 1998ko ekainaren 25ean bonbaz hiltzeagatik epaitu dituzte ETAko buruzagi ohiak. Atentatu horretan Ertzaintzaren bizkartzain bat ere zauritu zen.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak zehaztu duenez, Ertzaintza suhiltzaileekin batera ari da ikerketa egiten. Kalteak zehazteke daude eta baliteke salaketa gehiago jartzea.
Ez da inor zauritu, eta bizilagunak 02:00ak pasatxoan itzuli ahal izan dira, erreta gelditu den etxebizitzakoak salbu. Aizpea Otaegi alkatearen esanetan, sutea suziri batek eragin duela da hipotesi nagusia.
Ez da zauriturik izan, baina bi pertsona artatu behar izan dituzte, antsietateak jota. 02:00ak pasatxoan, bizilagunak euren etxeetara itzuli ahal izan dira.
Ezbeharra 10:00etan gertatu da, GI-636 errepidean. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute, eta azken honek su hartu du. Gaurko heriotzarekin sei pertsona hil dira jada Gipuzkoako errepideetan abenduan; 30, berriz, 2023 osoan.
Abenduaren 22an estreinatuko da "Migrazioa bidaia ahatezina" filma Zineuskadiren eskutik. 16 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten 3 Klubeko kideen artean.
Lezo herri txikia dela esan du Mikel Arruti Salaberria alkateak, eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko, baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.
Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Donostia Ospitalera eraman dute artatzera, eta epailearen esku utziko dute alta eman ondoren.
Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte zaurituta. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute eta zenbait bidaiari ibilgailuetan harrapatuta geratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Gurasoak banatuta zeuden, eta dibortzioaren ostean bisita erregimen bat jarri zuten. Adingabea aitaren etxera joaten zenean jasaten zituen sexu-erasoak.
Aparola baserriko Jesus Mari Matxainek bere idiak aurkeztu dizkigu Errenterian. Idi-proben inguruko xehetasunak eman dizkigu baserritar beteranoak. Idi-probak galtzen ari direla eta horrek pena ematen diola azaldu digu.
Txuma Murugarren musikari errenteriarra izan da "Biba Zuek!" saioan. Nick Cave artistaren 'Nocturama' diskoari gorazarre egiteko asmoz, hura euskaratu eta 'Gautegia' diskoa atera du Txumak 2023ko uztailean.
Azaroaren 10ean estreinatuko da "Nobitaren dinosauro berria" filma Zineuskadiren eskutik. 12 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten 3 Klubeko kideen artean.
Azaroaren 1ean estreinatuko da "Boo Kwai eta museoaren lapurreta" filma Zineuskadiren eskutik. 14 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten 3 Klubeko kideen artean.
Euskara etorkizunean erabili dadin ezohiko zidorrak eta lankidetzak entseatzen dihardute BADALABen. Hizkuntza eta berrikuntza gurutzatzen dira bertan, eta esperimentazirako eragile horren zuzendaria da Oiartzabal.