CAFen, mugikortasun irtenbideak garatzen dituen konpainian aspaldidanik erabiltzen dute adimen artifiziala. Asier Alonso konpainiako AAko arduradunak azaldu duenez, tresna hori baliagarria zaie, besteak beste, trenen gurpiletan deformazioak detektatzeko. (Irudiak: BAIC)
Beasainen egoitza duen konpainiak azaldu duenez, kontratazio-kopurua % 42 jaitsi da 444 milioira arte, baina "aurreikuspenak positiboak dira". Hala, 2024an salmentak % 10 inguru haztea espero du enpresak.
Langileek salatu dutenez, azken urteetan amiantoa erretiratzeko egindako lanek ez dute instalazioak garbi geratzea bermatu ezta langileen segurtasuna ere.
Amiantoz kutsatuta dauden instalazioak garbitzeko protokoloak berrikusteko eskatu dute Beasaingo CAF enpresako langileek horietan atzeman dituzten arazoak berriz ere gerta ez daitezen. Gogoratu dute CAFeko 61 langile hil direla amiantoaren eraginez, datuak jasotzen direnetik.
Jean-Jules Flesher gazte estatubatuarra ezagutu dugu. Iaz Zaldibiako familia batean egin zuen 3 asteko egonaldia "Ateak Ireki" egitasmoaren baitan, eta, behin amaituta, Euskal Herrian geratzeko hautua egin zuen. 8 hilabete daramatza euskara ikasten Maizpide (Lazkao) barnetegian, Lazkaon.
Iazko arrakastaren ondotik, bueltan da "Ateak Ireki" egitasmoa. Euskal jatorriko 35 gazte estatubatuarrek egonaldia egingo dute ekainaren 25etik uztailaren 16ra euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko. Goierriko familiak deitu dituzte egitasmoan parte hartu eta gazte horiei ateak irekitzeko.
EITB Mediak jakin duenez, udaltzainetako bat anbulantzian eraman dute ospitalera, belaunean zaurituta, eta bigarrena bere kabuz joan da, eskuan zauria zuela. Ertzaintza ari da gertaera ikertzen, baina ez du istripuaren nondik norakoen xehetasunik eman.
Beñat Maiz lurreko akrobatak dioenez, bere emankizuna hasi aurretik oso urduri egoten da, hori da momenturik txarrena berarentzat. Bere ikuskizuna hastean lasaitu egiten da beasaindarra, baina aitortzen du monozikloarekin salto egiterako orduan berriz ere nerbioso jartzen dela.
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, Ordiziatik Beasainera egin dute martxa. Agintari eta enpresariei Israelekin harremanak eteteko eskatu diete. CAF enpresari, zehazki, Jerusalemen martxan duen tren proiektua uzteko eskatu diote.
Beasaingo San Silbestreak mende erdia bete du 2023ko abenduaren 31 honetan. Gizonezkoen mailan, Abdelkader Al Gham nagusitu da; emakumezkoenean, aldiz, Kaoutar Boulaid izan da onena. Hainbat korrikalarik hartu dute parte proban, eta giro bikaina izan da.
Igandean, abenduak 31, San Silvestre lasterketa egingo da Euskal Herriko hainbat herritan. Ospetsuenetako bat, Gipuzkoako zaharrena, Beasaingoa da. Aurten, 50 urte beteko ditu.
Duela 7 urte, uneoro nekatuta sentitzen zen Garbiñe Zurutuza. Medikuek estresa zela esan zioten, baina hainbat analisi egin ondoren jakin zuen Leuzemia Mieloide kronikoa zuela.
Duela 28 urte hil zituzten Iñaki Mendiluce eta Jose Luis Gonzalez ertzainak. Gaur omenaldia egin diete Beasaingo ertzain-etxean, haien oroimenez jarri zuten monolitoan.
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira,15-16 urteko musika ikasleek sortutako abestia da. Musika eta hitzak ikasleek eurek sortu dituzte, zenbait irakaslek lagunduta.
2021eko uztailean, Beasaingo parrokiako erretaulako pieza apaingarri txiki bat erori zen, eta orduan iritsi zen ezustekoa: 1671n eraikitako erretaula barrokoaren atzean, 1555. urteko jatorrizko erretaula ezkutatzen zen, Gipuzkoan bakarra zen altxor errenazentista.
Desgaitasun intelektuala duten gazteen artean harremanak egiteko sortu dute Bakuntza elkartea zenbait gurasoren ekimenez. Diagnostiko ezberdinak izan arren, elkar ulertu eta zaintzeko balio die ekimenak. Euskadi Irratiko Faktorian ezagutu dugu taldea.
Bi orduko lanuztea egin dute langileek udan gertatutakoa salatzeko. Hiru pabiloi itxita egon ziren Beasaingo plantan, teilatuan amiantoa agertu zelako. Lan-batzordeak salatu du enpresak produkzioa lehenesten duela beharginen osasunaren gainetik.
Joan den astean egindako neurketen emaitzak onartutako mugetatik beherakoak izan ziren. Lanera buelta apurka-apurka egingo dute beharginek. Langile Batzordetik adierazi dutenez, ostegunean langileen batzarra egingo dute 09:00etan, eta 10:00etan, berriz, manifestazioa Beasaingo kaleetatik zehar.
Joan den astean 7, 8 eta 9 nabeetan egindako neurketen emaitzak onartutako mugetatik beherakoak izan ziren. Lanera buelta apurka-apurka egingo dute beharginek.
Bi filial ditu CAF enpresa beasaindarrak Israelen, bat Tel Aviven eta bestea Jerusalemen. Orotara, 100 langile inguru ari dira bertako tranbiaren ekoizpenean lanean.
Asteartean egindako neurketak onartutako mugetatik beherakoak izan ziren. Datorren astean, lantokia ikuskatuko eta berriro garbituko dute, eta 16tik aurrera langileak itzultzea aurreikusten dute.
Pilar Garrido hautagaiak Beasainen onartu du ez zela erraza izan, PSOE hasieratik kontra agertu zelako. Amiantoaren biktimen elkarteei eta sindikatuei esker azkenean sozialistek amore eman behar izan zutela adierazi du.
Ertzaintzak anfetamina, marihuana eta haxixa aurkitu dizkio, baita hainbat arma ere, tartean bederatzi karabina, detonagailu bat, katana bat eta hainbat motatako labanak.
2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapa Arabako hiriburutik irtengo da, eta Gipuzkoakoan amaitu. Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte; azkena, Jaizkibel, 2. mailakoa, helmugatik 16,5 kilometrora dago, eta baliteke etapan gakoa izatea.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 2. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Gasteizen hasiko da, eta Donostian amaitu.
Enpresak Akziodunen Batzar Nagusia egin du gaur, eta jardueraren balantzea egin du bertan. CAFek Jerusalemgo tren arinaren proiektuan parte hartzearen aurka egiteko hainbat kolektibok instalazioen aurrean egin duten protestak markatu du hitzordua.
Jesus María Guzmani 'Jexux Mari'-ri arreta gabeziaren nahasmendua diagnostikatu zioten 30 urterekin. Haurtzaro zaila izan zuen, ez baitzegoen inongo informaziorik ezta kontzientziarik nahasmendu honen inguruan.
Joaneko partidak maiatzaren 21ean jokatuko dira, eta itzulikoak 28an. Kanporaketa irabaztea lortzen badute, beste aurkari bat garaitu beharko dute joan-etorriko kanporaketa batean RFEF Lehengo Mailara igotzeko. Gainera, Beasainek Ourenseren aurka jokatuko du mailari eusteko.
Joan den uztailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak 15 urtetik 12ra jaitsi zion zigorra 2019ko uztailean gertatutako bortxaketagatik. Defentsak Auzitegi Gorenera jo zuen "bai bakarrik da bai" legea ez zela ezarri argudiatuta, baina uko egin dio.
Txakur-jabeak berriz ere jomugan daudenean, Beasainen Txakur Eredugarri Programaren laugarren edizioari ekin diote. Ikastaroaren arduradunak, Xabi Arresek, txakur-jabe arduratsua izateko gakoak eman dizkigu.
Beasainen, Ane Zudaire Lau Katu elkarteko boluntarioa ezagutu dute Mikelek eta Markelek. Kaleko katuak albaitariarena eramaten dituzte antzutzeko, osasun aldetik abantailak baititu, eta gero kalera bueltatzen dituzte. Elikatu ere egiten dituzte, eta beharrizana dutenei etxeak bilatzen dizkiete.
Xabi Arrese, Beasaingo Kangune zentroko txakur-hezitzaileak zehaztu du txakurrari behar adina denbora eskainiz gero, ardiak, txirringak edo beste zakurrak bigarren mailan geratuko direla, txakurrak jabearekin egon nahiko baitu. Txakur jabe eredugarria izateko gakoak zeintzuk diren azaldu dizkigu.