Arrasate

1 / 30 Hurrengoa
Larresoroko artzain txirrindularia

Larresoroko artzain txirrindularia

Mirenek Pello artzaina ezagutu du, ardien bila bizikletaz joaten ari zela. Bera laguntzera joan da, baina segituan atzean utzi du… Txirrindulak, baina, trikimailu bat du; asmatuko ote du Mirenek zein den hori?

Pagadik Larresorori izena nondik datorkion asmatu du

Pagadik Larresorori izena nondik datorkion asmatu du

Larresoroko Txanparro auzokidea ezagutu nahian, bete-betean aurkitu du Pagadik udalerriaren izena, aurrez aurre.

Larresoroko ''benetako kapera'', non ote?

Larresoroko ''benetako kapera'', non ote?

Beñat Mendibil 'Potxo' auzokideak "benetako kaperara" eraman du Pagadi, tabernara, bertan edozeinek edan dezakeelako ardo zuria, "ez soilik apaiza". Hala, nola ez, bi beltz eskatu dituzte, baina… Pagadik espero duena izango ote da?

Zega eta guzti gerturatuko dira gure deabruak Larresorora ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Zega eta guzti gerturatuko dira gure deabruak Larresorora ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Nonbait, Larresoro Lapurdiko udalerrian, belarra moztu behar zutela ulertu du Mikel Pagadik eta susto itzela eman dio Miren Nogalesi topo egin dutenean. Ez galdu, igande honetan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Hiru minutuan Gorkari erretratu bat egitea lortuko du Mirenek?

Hiru minutuan Gorkari erretratu bat egitea lortuko du Mirenek?

Artzentalesen Gorka Belasko marrazkilaria eta kronista grafikoa ezagutu du Mirenek. Egunerokoa marrazten du, eta Mireni erronka bat bota dio. Adi!

Titanica Artzentalesen?

Titanica Artzentalesen?

Artzentaleseko Ruthek kontrolatutako "Diogenes sindromea" duela esaten du eta gauzak nola berrerabiltzen dituen erakutsi dio Pagadiri. Harrigarriena, lorategiaren erdian dagoen yatea.

Amazoniako zerbatana bat erabilita latarik botatzea lortuko du Pagadik?

Amazoniako zerbatana bat erabilita latarik botatzea lortuko du Pagadik?

Vanesa ezagutu du Mikel Pagadik Artzentalesen. Vanesak bidaiatzea du gustuko eta Ekuadorretik ekarritako zerbatana erabiltzen ikusi dugu Pagadi.

Artzentalesera, Bizkaiko mendebaldera, joango dira igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Artzentalesera, Bizkaiko mendebaldera, joango dira igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Bizkaiko mendebaldean, Kantabriarekin mugan dago Artzentales. Katanak, zuhaitz erraldoiak, itsasontziak… Zer ez ote dute topatuko Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek? Ez galdu igandean, 22:00etik aurrera,  ETB1en eta eitb.eus atarian.

''Basura'' ortura bota, calçotada egin eta Pavarottirekin rantxerak abestu, Larrean egiteko plan paregabea!

''Basura'' ortura bota, calçotada egin eta Pavarottirekin rantxerak abestu, Larrean egiteko plan paregabea!

Larrean, Barrundiako herrietako batean, Oier aurkitu du Mirenek. Oierrek lanean jarri du, ximaurra, edo berak esaten dion modura, "basura" ortura botatzen. Ordainetan, calçotak eman dizkio probatzeko. Bazkalostean, aitona Eugeniorekin, Pavarottirekin eta lagunekin rantxerak abestu dituzte.

Beatlesen kantak ulertzeko ingelesa ikastera joan zen Afrodisio Larreatik Valladolidera

Beatlesen kantak ulertzeko ingelesa ikastera joan zen Afrodisio Larreatik Valladolidera

Larrean, Barrundiako herrietako batean, Afrorekin egin du topo Pagadik. Afrodisio Olabe da haren izena, eta aitabitxiak jarri zion izena amari xantaia egin ostean. Ingeleseko irakaslea izandakoa da Afro, eta Valladoliden ikasi zuen hizkuntza. Beatlesen abestien hitzak ulertzeko ikasi nahi zuen.

Garbiñe vs traktorea, sokatirako Munduko txapeldun bat entrenatzeko metodo paregabea!

Garbiñe vs traktorea, sokatirako Munduko txapeldun bat entrenatzeko metodo paregabea!

Elgean, Barrundiako herrietako batean, Garbiñe Lopez de Uralde Martinez de Soria aurkitu du Mirenek. Lehen zazpi abizenak konposatuak ditu, arabar peto-petoa dugu bera. Bere sokatira taldea zortzi aldiz izan da Munduko txapelduna, eta nola entrenatzen erakutsi dio Mireni.

Pagadik eta Nogalesek Barrundia bisitatuko dute igande gauean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Pagadik eta Nogalesek Barrundia bisitatuko dute igande gauean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Araba aldera egingo dute bisita Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik igandean. Barrundia udalerria eta bertako herri eta herritarrak ezagutuko ditugu beraiekin batera. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

'Aita Gurea' abestu dute Pagadik eta Juan Kruz artzainak, Donostiako Jesusen Bihotzari begira

'Aita Gurea' abestu dute Pagadik eta Juan Kruz artzainak, Donostiako Jesusen Bihotzari begira

Jesusen Bihotzaren eskulturari otoitz egiten dio egunero Juan Kruz Balda artzainak. Naturan sinesmen osoa du, Jainkoa baino lehenago dago natura, haren hitzetan, eta lanik zailena apaizak du, berak sinisten ez duela besteei sinestarazten.

Sevillanak dantzatzen ikasi du Pagadik Ibaetako Arrikitaun tabernan eta ''Virgen del Rocio''ren begiradapean

Sevillanak dantzatzen ikasi du Pagadik Ibaetako Arrikitaun tabernan eta ''Virgen del Rocio''ren begiradapean

"Apirileko Feria" delakoa ospatzen dute ibaetarrek. Iratxe Baldak Arrikitaun tabernara eraman du Mikel Pagadi eta han sevillanak dantzatzen erakutsi dio. Mikel apropos jantzi da, noski.

Mikel Oyarzabalen mezuarekin hunkitu egin da Maria Jesus, 84 urteko realzale amorratua

Mikel Oyarzabalen mezuarekin hunkitu egin da Maria Jesus, 84 urteko realzale amorratua

"Aupa Real, ante todo". Maria Jesusek ez du partida bakarra galtzen eta Reale Arenako harmailetan zer egiten duen azaldu dio Mireni: taldea animatu, golak saltoka ospatu, eta Imanoli aginduak eman. Gainera, Maria Jesusek Realeko jokalarien ezustekoa jaso du.

Ibaetako bazterrak nahasten arituko dira gure deabruak igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Ibaetako bazterrak nahasten arituko dira gure deabruak igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Portuetxen, unibertsitatearen campusean eta Donostiako Ibaeta auzoko beste hainbat lekutan izango dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales igande honetan. Ez galdu, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

GinkGo biloba, kakao hutsa eta urtero 15 kilo ezti: 87 urterekin sasoiko egoteko sekretua

GinkGo biloba, kakao hutsa eta urtero 15 kilo ezti: 87 urterekin sasoiko egoteko sekretua

Irkus Robles Aranguiz margolaria ezagutu du Miren Nogalesek. Duela 20 urte bizi da Auritzen. Etxean beti du musika jarrita eta bere margolanak erakutsi dizkio Mireni. 87 urte ditu eta sasoiko dago. Sekretua, GinkGo biloba, limoi urarekin, eta esnea, kakao hutsarekin eta ezti askorekin.

Sukaldez sukalde, bai, bai, bai, bozka Irigarai! Gehiengo ''absolutuz'' aukeratu zuten Unai Auritzeko alkate

Sukaldez sukalde, bai, bai, bai, bozka Irigarai! Gehiengo ''absolutuz'' aukeratu zuten Unai Auritzeko alkate

23 urterekin izendatu dute Unai Auritzeko alkate, erabateko gehiengoz gainera. Soziologoa eta abeltzaina ogibidez, behiak izendatzeko metodo bitxia azaldu dio Pagadiri. Horrez gain, herritik erronda egin dute biek, akordeoi eta guzti.

Adi goroldioari, eguzkiari eta suari! Naturan bizirauteko oinarrizko ikastaroa jaso du Pagadik

Adi goroldioari, eguzkiari eta suari! Naturan bizirauteko oinarrizko ikastaroa jaso du Pagadik

Pagadik basoan topatu du Xanti, animaliei argazkiak ateratzea biziki gustuko duen auriztarra. Honek "superbibentzia basikoa" erakutsi dio, alegia, orientatzeko hainbat gako eta sua egiteko hainbat aholku eman dizkio. Ikasi ote du zerbait Mikelek?

Ojo al dato! 12.000 urteko itxaron-zerrenda, Auritzeko hilerrian lekua izateko

Ojo al dato! 12.000 urteko itxaron-zerrenda, Auritzeko hilerrian lekua izateko

Alfa hizkia du sarreran Auritzeko hilerriak, eta Omega hizkiaren forma du. Bizitzaren hasiera eta amaiera esan nahi dutela azaldu digu Ederrek, historiazale "frikiak". 2014. urtean Estatuko hilerririk onenaren saria eman zion 'Adiós' aldizkariak. Adi! 12.000 urteko itxaron-zerrenda ei dago.

Auritzera joango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Auritzera joango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Nafarroa aldean ibiliko dira gure deabrutxoak, Auritzen hain justu, eta bertoko bizilagunekin hartu-emana izango dute Mirenek eta Mikelek, baita Erdi Aroko mertzenario batekin ere. Ez galdu, igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Errelebo-lasterketetan parte hartzeko prest dago Pagadi!

Errelebo-lasterketetan parte hartzeko prest dago Pagadi!

Mikel Pagadik Laudioko txapeldun handi bat ezagutu du: Geraxane Ussia atleta. Geraxanek errelebo- lasterketetan lekukoa nola eman behar den irakatsi dio Pagadiri.

20 urtean bizpahiru aldiz erabili du mugikorra Kepak

20 urtean bizpahiru aldiz erabili du mugikorra Kepak

Mirenek Laudion Kepa ezagutu du. Gizon mendizalea da eta bere motxilan hainbat gauza interesgarri aurkitu diugu; Nokia mugikor bat, besteak beste.

''Flaneoa'', bikoteka egiten den xurgatze lasterketa

''Flaneoa'', bikoteka egiten den xurgatze lasterketa

Peio eta Gaizka anaiak baserritik herrigunera joan dira bizitzera, baina amarengandik ez dira asko urrundu. Pagadik Laudioko jaietan ospatzen den "flaneo" probaren entrenamendua burutu du beraiekin.

Osasuntsu egoteko sekretua zein den azaldu dio Alicek Mireni: Whiski japoniarra edatea

Osasuntsu egoteko sekretua zein den azaldu dio Alicek Mireni: Whiski japoniarra edatea

Alice Machalo, 94 urteko emakumea, autoa gidatzen etxera bidean aurkitu du Mirenek. Osasuntsu egoteko sekretua, astean birritan, whiski japoniarra edatea omen da, Aliceren esanetan. Ez du euskara galdu 70 urte luzez Parisen bizi arren. Tangoa nola dantzatzen den ere erakutsi dio Mireni.

Maria Luisak, 'Madame de Volante'k, argi du jendea agurtzeko eskua eman behar dela, musurik ez

Maria Luisak, 'Madame de Volante'k, argi du jendea agurtzeko eskua eman behar dela, musurik ez

Maria Luisa Diharce, 90 urteko ataundarra, belarra mozten topatu du Pagadik. Agurtzera joan denean, eskua eman dio Maria Luisak, Alemanian egin ohi den moduan, errespetu kontua dela dio eta. Maitasunak eraman zuen Ainhoara; ordukoak gogoratu dituzte biek.

Yi-Pi, Juan Pedro, Jean Pierre edo Punpero, All Blacks Errugby taldeko txoferra izandakoa ezagutu du Mikelek

Yi-Pi, Juan Pedro, Jean Pierre edo Punpero, All Blacks Errugby taldeko txoferra izandakoa ezagutu du Mikelek

Juan Pedro, kafezale amorratua, gidari ohia da. Orain erretiratuta dago eta tabakoa egiten du etxean. Ezizen ugari ditu, Jean Pierre, Punpero eta Yi-Pi. Azken hau Zeelanda Berriko "All Blacks" errugbi taldeko kideek jarri zioten, beraien txoferra izan baitzen.
 

Miren vs Luis, nork irabazi du esprinta?

Miren vs Luis, nork irabazi du esprinta?

Luis Zamalbideko artista da. Uztarriak egiteaz gain, enbor bakarretik egindako pieza mordoa du etxean. Sasoiko dago eta bere 83 urterekin korrika ibiltzen da egunero.

Istripua izan du Pagadik 80 kiloko kalabaza batekin

Istripua izan du Pagadik 80 kiloko kalabaza batekin

Zamalbide auzoko Gemmak baratzeko kalabazak erakutsi dizkio Mikel Pagadiri. Hainbat sari eskuratu ditu, adibidez, kalabaza handienari saria. 80 kiloko bat jasotzen saiatuko dira.

Giharretako mina kentzeko, lixiba?

Giharretako mina kentzeko, lixiba?

Errenteriako Zamalbide auzoko Patxi ezagutu du Mirenek. Urte osoa galtza motzean ibiltzen da eta katarrorik ez omen du harrapatzen. Idiak ditu afizio eta bereak "Mr Euskadi" direla esaten du. Entrenamendua egin ondoren, idiak garbitzen jarri du Miren. Modu oso berezian garbitzen ditu idiak...

Errenteriako Zamalbide auzora gerturatuko dira igandean Mikel Pagadi eta Miren Nogales

Errenteriako Zamalbide auzora gerturatuko dira igandean Mikel Pagadi eta Miren Nogales

Patinete elektrikoan igota iritsi da Miren Nogales Zamalbidera, Mikel Pagadi atzetik korrika zuela. Berez Errenteriako auzoa da, baina Oiartzun eta Astigarrako baserri batzuk ere bertan daude. Bertoko herritarrak ezagutuko dituzte biek, igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Irrintziekin apurtzen du armonia Bakarnek

Irrintziekin apurtzen du armonia Bakarnek

Bakarnek sorpresa asko dituen emakumea da, animaliak gustoko ditu eta modu oso berezian hezten ditu, gainera kasurik egingo ez baliote beraientzat kalte. Izan ere Bakarneren deiadar bat oso urrutitik entzuteko modukoa da...

 

Emagin lanak egin ditu Mirenek Bedaroan

Emagin lanak egin ditu Mirenek Bedaroan

Mirenek bizitzan ahaztuko ez duen esperientzia bizi izan du Bedaroan. Ardi baten erditzean lagundu du.

Ardi elebidunak eta txakur abeslaria, Bedaroan!

Ardi elebidunak eta txakur abeslaria, Bedaroan!

Joseba ezaugutuko du Mirenek Bedaroan. Josebak ardiak ingelesez gobernatzen ditu eta bere alaba Naiak artzain txakurra abesten jartzen du.

Eako Bedaroa auzoa ezagutuko dute igandean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Eako Bedaroa auzoa ezagutuko dute igandean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Bedaroan izango dira igandean Miren Nogales eta Mikel Pagadi, Eako auzoa eta bertako bizilagunak ezagutzen. Ez galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Pagadik ez du erraz Txuxi txerria ahaztuko

Pagadik ez du erraz Txuxi txerria ahaztuko

Mikelek Maixux eta bere txerria ezagutu ditu Urrozen. Kostatuko zaio Pagadiri txerri honekin bizitakoa ahaztea...

Pastitxarra lehenengo eta gosaria gero, horrela erregulatzen da gorputza!

Pastitxarra lehenengo eta gosaria gero, horrela erregulatzen da gorputza!

Mirenek Martin eta Mari Jose ezagutu ditu Urrozen. Bikote langilea eta maitasunez betea. Elkarrekin egiten dute lan eta goizero, atsedenaldian,  gosari "light"a eta naturala prestatzen dute.

Ehizara joan aurretik dutxarik eta koloniarik ez! edo... alderantziz?

Ehizara joan aurretik dutxarik eta koloniarik ez! edo... alderantziz?

Mikel Pagadik Ibai ezagutu du Urrozen. Sorpresaz beteriko mutila da Ibai!  Nahiko lan izaten du goizean lanera joateko, autoan kolonia berezia eramaten du eta Pagadiri festa baten ondoren gorbatak nola bukatu behar duen erakutsi dio.

Urrotzeko amodio-historiak ezagutuko ditugu igande gauean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Urrotzeko amodio-historiak ezagutuko ditugu igande gauean ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Urrotzen izango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi bertako bizilagunak ezagutzen. Zer gertatzen da Urrotzen amodio-historiekin? Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Amama Begoña bisitatzera egunero joaten da Josu ''txanogorritxu punki-a''

Egunero egiten dio bisita Josuk 90 urteko amama Begoñari. Harreman estua dute biek. Josuk elizara laguntzen dio, eta Begoña dagoeneko ohitu da bilobaren orrazkera punki-ra eta ia gorputz osoa estaltzen dizkioten tatuajetara.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena