Kamioiek, batez ere, hainbat herrialdek eta erakunde humanitariok emandako oinarrizko produktuak daramatzate. Azpiegitura horri esker, egunean 90 kamioi inguru iritsiko dira Gazara, eta kopuru hori 150 kamioira igoko da planaren bigarren fasean.
Gainera, emakumeen erdiek diote adingabeak zirela erasoak jasan zituztenean. Gertakariak 1980ko hamarkadaren amaieratik 2014ra arte jazo ziren. Magoak, ostera, ukatu egin du "inolako deliturik" egin izana.
AEBko Estatu idazkariak bere musikarako dohainak erakutsi zituen bart, beste musikari batzuekin batera, Kieveko modako pub batean Neil Young rockeroaren abesti bat interpretatu zuenean.
"Merkatu ekonomiaren printzipioak eta nazioarteko merkataritzaren eta lankidetza ekonomikoaren arauak zapaltzea" leporatu dio Txinak Washingtoni, eta jokabide hori "larderiazko matonismo lotsagabea" dela esan du.
Massachusettseko Ospitale Orokorrak jakitera eman duenez, ez dago heriotza transplantearen ondorioz gertatu dela esateko zantzurik. Gizonak 62 urte zituen.
Hala ere, Segurtasun Kontseiluaren eskumena da erabakia. Israelgo Atzerri ministroaren hitzetan, bozketa "zentzugabea" da, eta "Hamaseko terroristentzat saria". Bere aldetik, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak pozik hartu du NBEk hartutako erabakia.
Apirila amaieran, AEBk betoa ezarri zion eskubide osoko kide izateari. Orain, "eskubide eta pribilegio gehigarriak emateko" ebazpen bat bozkatuko dute Batzar Nagusian. Onartuko balitz, salbuespena litzateke Palestina, aitortza berezidun estatu behatzailea.
"Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara", azpimarratu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Joe Bideni bidalitako mezu batean, AEBk armamentua bidaltzeari utziko diola mehatxu egin ostean.
Lloyd J. Austin Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkariak baieztatu du bere herrialdeak Israelentzako bonben bidalketa bat geldiarazi duela, Rafahn ez erabiltzeko.
AEBko Gobernua behin baino gehiagotan agertu da Rafahren inbasioaren aurka, baina Israel babesten jarraitzen du. Ameriketako Estatu Batuak dira Israelgo Armadaren hornitzaile nagusia, eta 2019tik 2023ra bitartean arma inportazioen % 69 eman zituen.
Gazako Zerrendan su-eten integrala lortzeko elkarrizketa sorta berria abiatu da Kairon, Egipto, Qatar, AEB, Hamas eta Israelgo ordezkaritzen parte-hartzearekin.
Israelgo hainbat iturrik aurreratu dutenez, ez dute proposamena ontzat ematen, gai "onartezinak" jasotzen dituelako. Bahituen senideek akordioa onartzeko eskatu diote Netanyahuri, eta Abbasek zein Erdoganek "Israeli presioa egiteko" eskatu diote nazioarteko komunitateari.
Palestinarren kontrako genozidioa salatzeko protestak puri-purian dira AEBko unibertsitateetan; Vietnamgo gerrak 1968an eragin zituenak dakartzate gogora. Biak ala biak, hauteskunde urteak AEBn; Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak aztertu ditu bi une historikoak.
Asteburuan jarraitzekoak dira negoziazioak Kairon. Netanyahurengako nazioarteko presio politiko, sozial eta ekonomikoari, Gobernuaren barruko desadostasunak gehitzen zaizkio orain, akordio baten kontrakoen mehatxuekin.
Palestinaren aldeko protestek eta kanpalekuaren desegiteak hankaz gora jarri dute Columbiako Unibertsitateko irakasle eta ikasleen egunerokotasuna. Rafael Yuste irakasleak eta Leire Santos master bateko ikasleak bertatik bertara kontatu digute.
Atzo, ostegunarekin, 200 pertsona hartu zituzten atxilo Israelen Gobernuaren kontra protesta egiteko Kaliforniako Unibertsitatean, manifestariek sortutako kanpalekua desegin zutenean.
Palestinako herriaren aldeko eta unibertsitate batzuen eta Israelen arteko akordioen aurkako ikasleen protestak eta kanpamenduak mundu osora hedatzen ari dira. 2.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte jada.
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
Polizia Los Angeleseko UCLA unibertsitatean sartu da ostegun goizaldean, Palestinaren alde egiten ari diren ikasleen kanpamentua desegiteko asmoz. Oraindik amaitu ez den operazio horretan dozenaka lagun atxilotu dituzte.
Joe Biden AEBko presidenteak gaitzetsi egin du Gazan gertatzen ari denaren aurkako "protesten indarkeria". Bestalde, Bidenek "ez" irmo batekin erantzun du, kazetari batek galdetu dionean ea unibertsitateko protestek Israelekiko politikak berriz aztertzea bultza dioten.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak % 5,25 eta % 5,5 artean utzi ditu interes tasak, eta ez du uste egokia denik horiek jaistea inflazioa % 2ra hurbildu arte.
Israelek Gazako Zerrendan etengabe egindako bonbardaketak salatzeko protestak gero eta ugariagoak izan dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Ucla unibersitatea (Los Angeles), esaterako, setiatuta du Poliziak.
Gaur goizean, Blinken Netanyahurekin bildu da Israelen eta Hamasen arteko su-etena bultzatzeko. Bi politikariek bilera pribatua egin dute Jerusalemgo lehen ministroaren bulegoan.
Bere etxean hil zen atzo, asteartean, Brooklyngo bere etxean (New York), biriketako minbizi baten ondorioz. Lan oparo baten egilea da, eta bere 10 lan euskaratu dira.
Legez kanpoko armak zituen iheslari bat atxilotzeko agindua betetzera joan direnean gertatu da ezbeharra. Poliziak hurbildu direnean, tiroka hartu dituzte. Hildakoez gain, beste lau agente zauritu dira.
AEBetako presidenteak "antisemitatzat" jo ditu manifestazioak. Hainbat unibertsitatek protesta gisa altxatutako kanpamentuak husteko agindua eman dute.
Kevin Stitt estatuko gobernadoreak "hondamendi" egoera deklaratu du Oklahomako hamabi konderritan, eragindako suntsipen maila kalkulatzen jarraitzen duten bitartean.
Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia taberna batera. "Hil nahi naute, deitu sheriffari!" oihukatu ostean, lurrera bota dute, eta 8 minutuz izan dute eskuburdinak bizkarrean zituela. Belaunarekin lepoa estutu bitartean, "ezin dut arnastu" zioen. Ospitalean hil da.
Irene Khan NBEko adierazpen askatasunerako errelatore bereziaren arabera, protestarako eskubidea urratzen ari dira. Etxe Zuriak, Trumpek eta Netanyahuk "antisemitismoaz" hitz egin dute, eta Erdoganek "faxistatzat" jo du manifestarien aurkako errepresioa.
Epaile gehienak "eszeptiko" agertu dira Trumpen immunitate eskaeraren aurrean, baina Fiskaltzaren jokabidearekin kritiko agertu diren magistratu kontserbadoreak ere egon dira.
Epaiaren oinarriaren arabera, epaileak bidegabe deitu zituen deklaratzera gertakarien parte ez ziren salaketak egin zituzten hainbat emakume. Hala ere, Weinsteinek kartzelan jarraituko du, indarrean jarraitzen duen 16 urteko beste zigor bat baitu beste bortxaketa batengatik.
Iazko arrakastaren ondotik, bueltan da "Ateak Ireki" egitasmoa. Euskal jatorriko 35 gazte estatubatuarrek egonaldia egingo dute ekainaren 25etik uztailaren 16ra euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko. Goierriko familiak deitu dituzte egitasmoan parte hartu eta gazte horiei ateak irekitzeko.
Ameriketako Estatu Batuetako Poliziak ia ehun manifestari atxilotu ditu herrialdeko unibertsitate askotan duela zenbait egunetik egiten ari diren protestetan. Guztira, 150 atxiloketa baino gehiago izan dira azken egunetan.
AEBn, sare soziala saltzera behartzen duen legea auzitara eramango duela iragarri du konpainia txinatarrak. Argudiatu duenez, balizko debekuak AEBko zazpi milioi enpresaren "txikizioa" ekarriko luke eta 170 milioi erabiltzaile "isilarazi".
Gerra areagotzen ari da, arauetan oinarritutako ordena globala "gainbeheratzeko arriskua" dagoen bitartean. Horren adibide, Israelek Gazan egindako "gerra krimenen zantzuak" pilatzen direla eta aliatuek ez dutela ezer egiten. Erakundeak Ukrainako, Myanmarko eta Sudango gatazkak ere aztertu ditu.