Faktoria
LITERATUA
Jon Artano | EITb Media
2023ko Literatura Nobel Saridun Jon Fosseren "Trilogia" euskaratzen ari da Jauregi, eta langintza horren zirrikituetan sartu-irtenean ibili dira elkarrizketan.
Joannes Jauregi, Miramongo atarian
Lehen zirriborroa amaituxe du oraintxe, berrikuspenei eta orrazketei ekitea dagokio orain. Gustura ari da, Joannes Jauregi, maite baitu 2023ko Literatura Nobel Saridun Jon Fosseren estiloa, eta maite baitu itzulpengintza ere. "Fosse antzerki asko idatzitakoa da, eta ezagun du hori elkarrizketen bizitasunean eta. Bestalde kezka espiritualekiko eta mistizismorako joera du, eta esan ezina den hori nabarmentzea lortzen du".
Jokin Zaitegi Saria irabazi du Jauregik, eta zubi hizkuntzak erabiliz -ingelesa eta gaztelania nagusiki- ari da Norvegiako idazlearen lanik ezagunena euskaratzen.
Ofizioz irakaslea da Jauregi: euskara, literatura eta latina irakasten ditu. Eta ikasleei irakurzaletasuna txertatzen saiatzen da. Hutsarte oro baliatzen ditu makutoan daramatza liburuetarik bat atera eta leitzen hasteko. "Carvalho Euskadin, Moby Dick, Septologia... mila liburu ari naiz irakurtzen aldi berean, oso irakurketa bizitza kaotikoa daukat" kontatu du Jauregik, irrati-estudiora sartu aurretik eskuartean zuen liburuaz galdetuta.
Adimen artifizialik erabiliko ote duen galdetuta, "Eez!" luze bat atera zaio, gero ñabartu egin duena: "norvegieraz dakien norbait aurkitu nahi nuke lana amaitu aurretik sortuko zaizkidan azken zalantzak argitzeko; inor topatuko ez banu, agian, erabiliko dugu itzultzaile automatikoren bat, xehetasun ttiki horietarako. Beraz, erramintza gisa, agian, erabiliko nuke, hiztegiak erabili ohi ditudan moduan". Oro har, dena den, "mesfidantza" ere sortzen dio adimen artifizialak, "itzultzaileon lan baldintzak kaskartzen ari baitira teknologia hori erabiliz".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/11
#-goizak_gaur_ab-# 10:40
2024/05/11
Amarauna 10:23
2024/05/11
Hitza Jolas 48:20
2024/05/11
Kirol Legez 90:05
2024/05/11
Amarauna 143:40
2024/05/11
Goiz kronika asteburua 124:03
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa