08:59

gaztea

Jaialdiak

Atzeratu egin dute Iruñeko Arde Festival

B. F. | EITB Media

Jaialdiaren antolakuntzak ohar bidez jakitera eman duenez, aukera guztiak baloratu ostean eta “kanpo faktoreak” tarteko hartu dute erabakia.

  • Arde Festival

    Arde Festival

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irailaren 11n zen ospatzekoa Arde Festival, Iruñeko Alde Zaharrean, La Pegatina, Recycled J, Soto Asa, RVFV, Danny Romero, Ben Yart eta beste hainbat artistaren zuzenekoekin. Bost egun lehenago, antolakuntzak atzeratu egingo duela jakinarazi du, "kanpo faktoreak" tarteko.

Egindako esfortzua azpimarratuta, sortu diren arazoek festibalaren "kalitatea, programa eta zerbitzuak" bermatzen ez zituztela azaldu dute antolakuntzako kideek. Hala, "aukera guztiak mahai gainean jarri ostean", geroratzea erabaki dute.

Sarrerei dagokienez, egunotan saldutako tiket guztien dirua (kudeaketa gastuak barne) bueltatuko dutela adierazi dute. Sarrera dutenek ez dute ezer egin beharko, modu automatikoan egingo baita itzulketa.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena