gaztea
Emaitza
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Sergio Berreteagak Bilbotik bidalitako lanak epaimahaiaren sari nagusia irabazi du. Entzuleen saria, berriz, Euritan Dantzan lanarentzat izan da, boto gehien lortu dituelako.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Iritsi da 'Gaztea Dantzan' lehiaketako irabazleak jakinarazteko eguna! Ez da batere lan erraza izan, maila paregabea erakutsi dutelako lehiaketara aurkeztutako koreografia guztiek. MILA ESKER parte hartu duzuen guztioi!
Honako hauek dira irabazleak:
EPAIMAHAIAREN SARIA
Itziar Ituñok, Ugaitz Alegriak eta Iker Karrerak hala erabakita, honako hauek dira irabazleak:
2.000 euroko saria: Comfort Inn Ending
1.000 euroko saria bitan banatzea erabaki du epaimahaiak, koreografien maila gorena kontuan izanik. Beraz, 500 euro "Gu Kilometroak" lanak eraman ditu, eta beste 500, "FTS" bideoak.
ENTZULEEN SARIA
Entzuleek ere ez duzue lan makala izan, gustukoena aukeratzen. Hamar eguneko bozketa amaituta, sailkapena honela geratu da.
1. "Euritan Dantzan" (631 boto)
2. "Txikitako dantzak" (424)
3. "2 Dance Zer" (341)
4. "Sutan" (285)
5. "Invierno a la vista" (281)
BREAK ON STAGE SARIA
Gernikako Extra Ross Dantza Eskolak lortu du martxoaren 21ean Bilbao Arenan ospatuko den finalean (junior kategorian) lehiatuko da.
ZORIONAK DENEI!!!
DIDA DANTZAN SARIA
Hernanira joan da 'Dida Dantzan' lehiaketako saria! DHB 4. mailako ikasle talde batek aurkeztutako koreografiak irabazi ditu 1.000 euroak. ZORIONAK!!
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.