50.000 biztanletik gorako udalek emisio gutxiko eremuak martxan jarri behar dituzte, kutsadura murrizte aldera. Bilbo izan da murrizketak indarrean noiz sartuko diren argitzen lehena.
Proiektu irabazlea ostegun honetan jakinarazi da. Abandoko geltokiaren eremua antolatzeko deitutako Proiektu Lehiaketaren Epaimahaiak, epaia eman ondoren.
Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Bilbao Ria 2000k operazioaren % 28 finantzatuko du, Bilboko Udalak % 21 eta ADIFek % 51. Inbertsioa 88 milioi euro ingurukoa izango dela aurreikusten da.
Bilboko aireportuaren "kolapsoa" erabatekoa izan da: fakturatu nahian ilara luzeak egin dituzte ehunka bidaiarik, lurreratu ondoren hegazkin askok ezin izan dute ekipajea deskargatu eta aireportuan maleta ugari pilatu dira.
Loiuko aireportuan mugimendu handiko eguna izan da gaurkoa, Gabonetako oporren osteko hegaldiak nabarmen ugaritu baitira. Alabaina, maleta ugari pilatuta geratu dira hirugarren greba egunean.
Kontsumitzaileen elkarteak nabarmendu duenez, kaltetutako pertsonek hegaldiaren zenbatekoa eskatzeko aukera dute kasu horietan. Halaber, konpainiak ordaindu behar ditu bidaiariek beren gain hartu behar izan dituzten gastuak.