Literaturari buruzko saioa, Ilaski Serranok aurkeztuta | Artefaktua EITB

Arte[faktua]

10:03

Arte[faktua]

Literatura

Xan Idiart idazle eta irakasle garaztarra, 12:50ean "Artefaktua" saioan

'Teresaren Mendekua' narrazio bildumaz kaleratu berri du, bere estreinako liburua. Donibane Garazin egin dugu hitzordua idazlearekin, obraz hitz egiteko.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xan Idiart idazle eta irakasle garaztarra elkarrizketatuko dugu gaur "Artefaktua" saioan bere Teresaren Mendekua (Elkar) narrazio bildumaz solastatzeko. Estreinako liburu honetan, Euskal Herria ardatz, Idiartek irakurlea inarrosi nahi izan du eta, horretarako, ironiaz eta umore finez blaitutako hamalau narrazio ondu ditu. Bestetik, azpimarratzekoa da, ezusteko amaierez ere baliatu dela. Gainerakoan, fikzioa errealitateaz harago joateko aukera denez, egileak ariketa literarioa barne kezkak ahazteko aukera izan dela aitortu du. Honetaz guztiaz solastatzeko, Donibane Garaziko elizara gerturatuko da saioa idazlearekin.

Idiartek Maitane Eyheramonho kultur eragilea gonbidatuko du saiora. Eyheramonhok Harri Saldako aurkezlea zela ezagutu zuen Idiart, eta gertutik jarraitu du haren ipuin bilduma.

Horrez gain, Ion Celestino Broken Brothers Brass Bandeko partaidearen entsegu lekura hurbilduko gara, Apalategian gordetzen dituen liburuak ezagutzeko asmoz.

Arte[zaleak] pasartean, Hondarribia kaleetatik barrena ibiliko gara eta bertakoei haien literatur ohitura, gustu eta halakoen inguruan lauzpabost galdera egingo dizkiegu.

Marijo Razkin irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena