Arimaren Margolariak saioko parte-hartzaileak | EITB Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Yoni Salaberria Zabala
Yoni
Adina:22
Lekua: Goizueta

Haurra zela hasi zen margotzen eta marrazten, baina marrazteari garrantzia eman zion osaba bat arkatzez erretratu bat egiten ikusi zuenean. Beraz, batxilergoa amaitu zuenean diseinu grafikoaren bidea hartu zuen. 

Egin dituen bidaiek aztarna handia utzi diote, batik bat, Mexikon egin duen denbora-tarteak. Han hainbat musikari eta artista ezagutu ditu eta rapa eta trapa kantatzera animatu zuten.

Egin dituen kontaktuei esker, duela gutxi, AEBetan estreinatuko duten film luze baten trailerra egin du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yoni Salaberria, munstroak maite dituen margolari goizuetarra

Yoni Salaberriak 22 urte ditu eta Goizuetakoa da. Umetatik munstroak margotzea gustatu izan zaio eta trap euskalduna egiten du.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena