Arimaren Margolariak saioko parte-hartzaileak | EITB Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Pablo Blanco Iso
Pablo
Adina:23
Lekua: Zangotza

Zangotzako beste haur asko bezala, 5 urterekin hasi zen Pablo bertako pintura-eskolan klaseak hartzen eta bertan jarraitu zuen 15 urteak bete arte. Ondoren, Iruñako Arte Eskolan eman zuen izena eta grabatua eta estanpazio teknikak ikasi zituen.

2017an Florentziara joateko beka bat eskuratu zuen. Han jarraitu zuen bere ikasketekin eta gaur egun, ilustrazio teknikak ikasten ari da Gasteizko diseinuaren goi-eskolan, ID.ARTEn. Etorkizunean diseinu grafikoa ikasi eta handik bizitzea gustatuko litzaioke.

Margotzea espresatzeko modu bat da gazte honentzat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Blanco: ‘Nola sentitzen naizen ikusten da nire obretan’

Pablo Blancok 23 urte ditu eta Zangozakoa da. Arte grafikoak ikasi ditu, Iruñean eta Florentzian. Obra bakoitzean bere izatearen zati txiki bat jartzen du.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena