Arimaren Margolariak saioko parte-hartzaileak | EITB Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Jokin Telleria Telleria
Jokin
Adina:62
Lekua: Beasain

Margo irakaslea da Jokin Telleria Beasainen. 11 urterekin hasi zen marrazten eta berehala lortu zuen lehen saria: 12 urterekin Ordiziako lehiaketa batean. Handik aurrera afizioz margotzen jarraitu zuen eta 15 urterekin jaso zituen lehen eskolak: pintura, grabatua, keramika eta modelatua ikasi zuen. Hala ere, besteek egiten dutena ongi begiratuz eta asko margotuz ikasi duela esaten du.

13 urte zituenetik 40 urte zituenera arte, fresadore lanetan aritu zen Goierriko tailer batean. Baina tailerra itxi zuenean, bizimodua erabat aldatzea erabaki zuen; margogintzan profesionalki arituko zela erabaki zuen. Emaztearekin batera, margo-denda bat zabaldu zuen eta eskolak ematen hasi zen. 20 urte daramatza zeregin horietan.

Aldi berean, hainbat lehiaketatan hartu du parte edota epaile bezala aritu izan da. Sari ugari jaso ditu eta 50 erakusketa baino gehiagotan egon dira bere lanak ikusgai.

Bilobak eta ikasleek animatu dute 'Arimaren Margoak' lehiaketan parte hartzera. Irabaztea oso zaila ikusten du, baina ez luke lehen kanporatua izan nahi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Telleria, paisaiak harrapatu eta margotzea gustuko duen beasaindarra

Jokin Telleria beasaindarra da eta 62 urte ditu. Hainbat urtez enpresa batean lanean egon eta gero, 40 urterekin, pintura klaseak ematen hasi zen. Hirietako paisaiak margotzea gustuko du.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena