14:04

telebista

Audientzia

ETB1 eta ETB2 nabarmen hazi dira 2018an

EITB

Lehendakariaren mezua bere ordu tartean nagusi izan zen eta Gabon Zaharreko saio bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten.

  • 'Kaixo 2019'

    'Kaixo 2019'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBko bi kanal nagusiek euren datuak hobetu dituzte 2018an. ETB1ek %2,2ko audientzia zatia lortu du, 2017an baino bi hamarren gehiago, eta 2010etik izan duen daturik onena eskuratu du. ETB2k goranzko joerari eusten dio: %8,3ko kuota izan du 2018an, aurreko urtean baino puntu erdi gehiago.

Gabon zaharreko bereziak

Guardiako plazatik zuzenean eskaini zituen Euskal Telebistak urte amaierako kanpaiak. ETB1eta ETB2 kateetan aldi berean emititu zen 'Kaixo 2019' saioa eta %14,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %18,5eko kuota bereganatu zituen. Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak aurkeztutako saioak 211.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Orobat, harrera ona iza zuten kanpaien aurretik eta ondoren eskaini ziren saio bereziek. Ion Aramendik aurkeztu zuen '¡Se Acabó 2018!' gabon zaharreko berezia ETB2n, %12,9ko audientzia zatia bereganatuz. Emanaldiak, gainera, 209.000 ikus-entzuleko audeintzia metatua lortu zuen.

ETB1en, kanpaien aurretik ikusgai izan zen 'Herri Txiki, Urte Berri Mahats!' saio bereziak %3,3ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %6,8ko kuota bereganatu zituen. Horrez gain, 'Kaixo 2019' saioaren ondoren, 'Go!azen' telesaileko aktoreek eta musika alorreko pertsonaia ezagunek 'Go!azen 2019' gala berezia eskaini zuten, Zuriñe Hidalgok aurkeztuta. Saioak %7,8ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %15,2ko kuota bereganatu zituen, eta 142.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lehendakariaren urte amaierako mezua

Bestalde, Lehendakariaren urte amaierako mezuak ere audientzia datu bikainak izan zituen. ETB1en 14:30ean izan zen mezua ikusgai euskaraz, eta %4,5eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %14,0ko kuota lortu zituen. ETB2k 15:40ean emititu zuen erderazko mezua eta emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen, %19,1eko audientzia zatiarekin eta 160.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena