08:00

telebista

EiTBren inkesta

'EiTB Focus', boto-asmoari buruzko inkesta publiko handiena

A.E.|EiTB

Lehen datuak ostegun honetan argitaratu dituzte Komunikazio Taldeko hedabideetan; telebista eta irratian programazio berezia egingo dute eta eitb.eus-en webgune berezia izango du inkestak.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak boto-asmoari buruzko inkesta publiko handiena jarri du abian eta lehen atala ostegun honetan argitaratu dute EiTBko hedabideetan. 'EiTB Focus'en helburua hiritarren iritzia jakitea da. Hartara, inkestok egiteaz gainera, programazio berezia izango da ETBn, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Euskadi Irratian, eta gune berezia eitb.eus-en.

Gizaker enpresak EiTBko albiste zerbitzuentzat egindako inkestak hainbat atal izango ditu. Halaber, ikerketa bakoitzak bi zati izango ditu. Multzo bat nahiko finkoa izango da eta bestea, berriz, gaikakoa eta atal bakoitzeko aldatuko da.

Atal guztietan, aldatu gabe, honako galderak egingo ditu 'EiTB Focus'ek besteak beste: giro politikoaz, euskal lider politikoen gaineko iritzia eskatuz, hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoaz, balizko itunen inguruko iritziaz eta Espainiako Estatuko balizko hauteskundeen inguruan.

Horrez gain, inkestaren atal bakoitzean gai jakin bati buruzko galderak ere egingo dira. Lehenengoan hezkuntza Euskadin aztertuko dute alde eta ikuspegi ezberdinetatik.

'EiTB Focus' inkestaren eremua Euskadi da eta emaitzak lurraldeka zehaztuko dituzte: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena