"Edozein Herriko..." saioko Mikel Perez Arrasaten izan da San Joan bezperan bertako gazteekin makala eramaten eta plazan altxatzen. Sekulako giroa aurkitu du Arrasateko kaleetan.
Suak Donostiara itzuli dira hilaren 23ko gau honetan, pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondoren. Donostiako Sagues auzoko irudiak dira hauek.
"Edozein Herriko..." saioa Eibarren izan da San Joan jaien hasieran. Herriko gazte eta helduekin kalejiran izan dira, eta Lizarrako dultzaineroei zapia jarri dioten unean ere han egon dira.
Gaur goizean Baso Suteetarako Larrialdi Planaren 2. mailatik 1. mailara jaitsi da. Jada, Nafarroako bertako baliabideekin soilik dihardute lanean. Dena dela, oraindik ere zuhurtziaz jokatzea beharrekoa dela gogoratu du Nafarroako Gobernuak, batez ere, sua protagonista den gau honetan.
Bi urte jairik ospatu gabe pasa ostean, Sanjoan festak abiatuko dituzte Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. 'Egun on Euskadi' Hernanin izan da, hango proposamenen berri emateko.
Gaur gauean milaka su piztuko dira Euskal Herrian; urliak, udako solstizioa ospatzeko; sendiak, San Joanen jaiotza gogoratzeko; eta berendiak, azken ikasturteko liburuak erretzeko.
Zein materialekin egin behar den, nola piztu, nola zaindu, itzali, zer egin suarekin errez gero… Hemen topatuko dituzu San Joan bezperako suak direla-eta hartu beharreko segurtasun neurri nagusiak.
Bi urteko etenaren ondoren, auzo hauetan piztuko dituzte suak: Deustu, Deustuko Erribera, San Ignazio, Matiko, Zurbaranbarri, Etxebarria parkea, Santutxu, Otxarkoaga, Abusu, San Adrian, Irala, Zorrotza, Bilbo Zaharra, Masustegi eta Iturrigorri-Peñascal.
Foru Erkidegoko egoera eta larrialdietako zerbitzuak azken egunotan piztutako suak itzaltzeko lanetan dihardutela kontuan hartuta, Udalak San Joan bezperan egin ohi diren suak debekatzeko erabakia hartu du.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan du Exekutiboa suteak eragin ditzaketen ekintzei buruzko arau batean lanean ari dela, tartean, nekazaritza lanez gain, San Joan suak.
18 su piztuko dira hiri osoan zehar, eta horien bueltan eta aitzakian, hamaika ekintza antolatu dituzte auzoetako festa eta bizilagun batzordeek eta Udalak.
Ohi bezala, Etxebarria parkean ospatuko da jai nagusia. 19:30ean hasiko da lurraren erritualarekin, eta, 22:30ean, berriz, suak piztuko dira eta keimadari hasiera emango zaio.
Ekainak 23 nahiko gau berezia da. Aurten ez da festarik izango, baina ekitaldi batzuk bai. Arrasaten, esaterako, udalak egitarau kulturala antolatu du. Maria Ubarretxena alkateak dena azaldu digu.
San Joan bezperan antolatutako antzerki-musikala izango da. Hainbat taldek alaituko dute giroa, hauetako batzuk: Lekittoko Deabruak, Berako Emaitza antzerki taldea eta Zubietako Joaldunak.
Datuak hobeak diren arren, eta txertaketa erritmo onean badoa ere, oraindik ez gaude jairik ospatzeko moduan. Aurten ere, ez da San Joan festarik izango gurean.
Lumoko jaiak Sanpedrotan izaten dira, baina Xabierrek San Joan eguna ospatzeko ohitura du, sua piztuta eta gainetik salto eginda. Pagadiren bisita aprobetxatu du usadioarekin jarraitzeko.
San Joan bezpera berezia izen zen atzokoa Donostian. Alkateak, Udaleko Txistulari Taldeak, Donostiako Orfeoiak eta hainbat dantzarik parte hartu zuten. Jon Insausti, Kultur zinegotziarekin izan gara.
Segurtasun neurri guztiak hartuta piztu dute bart San Joan sua Donostian. COVID-19aren ondorioz hil direnen omenez minutuko isilunea gorde zuten bertan zeudenek.
Donostiako Konstituzio plazan San Joan ekitaldi berezia egin dute aurten, osasun krisia dela eta. Eneko Goia alkateak, Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak, Donostiako Orfeoiak eta hainbat dantza taldek parte hartu dute.
San Joan jaien ekitaldi bereziaz aritu da Eneko Goia Donostiako alkatea Jaione Carpinterorekin. Dioenez, pena ematen du horrela ikusteak baina mantendu beharreko ohitura dela uste du.
Kuadrilak terrazetan izan dira Eibarren. San Joan egun zoragarri hau aprobetxatu dute askok tabernaz taberna. Gauza bera Hernanin. Ezhoikoa bada ere, festa-gogo ikarragarria dute.
San Joan bezpera da gaur, sua egiteko eguna, baina aurten ez da izango San Joan surik. Donostian, esaterako, Konstituzio plazan su sinboliko bat baino ez dute egingo.
Zuhurtziaz eta modu arduratsuan jokatzen jarraitu behar dugulako suak eta San Joan eguneko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte Tolosan. Izarne Iglesias Kultur Zinegotziarekin hitz egin dugu.
San Joanak Euskal Herriko 40 bat herri eta hiritan ospatzen dira. Aurten udako lehen festa hauek bertan behera geratu dira, baina kezka dago sortu daitezken jende pilaketekin.
Osasun arloko neurriak betetzeko utziko dira bertan behera suak, ezin baita jende kontzentraziorik egin distantzia fisiko egokiak errespetatu ezin direnean.