Esako urtegia

1 / 2 Hurrengoa
Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza

Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza

Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute duela urtebete bildutakoen aldean, eta azken hamakadako batez bestekoa ere hobetzen dute. Esako urtegia, adibidez, edukieraren % 83,22 da, eta iaz, berriz, % 29,08.

Urtegiek ia % 80 beteta abiatu dute urtea, iazko datuak bikoiztuta

Urtegiek ia % 80 beteta abiatu dute urtea, iazko datuak bikoiztuta

Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute, duela urtebete bildutakoen aldean, eta, era berean, azken hamar urteetako batez bestekoa hobetzen dute.
Bere edukieraren % 85ean, Esako urtegia ura husten hasi da: 200 metro kubiko segundoko

Bere edukieraren % 85ean, Esako urtegia ura husten hasi da: 200 metro kubiko segundoko

Uda honetan kezka handia zegoen urtegiak inoiz baino hustuago zeudelako. Hala ere, azken egunetako euri-jasek eta 1961az geroztiko udazkenik euritsuenak bete egin dituzte.

DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila

DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila

Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.

Nekazarien sindikatuek laguntzak eskatu dituzte Nafarroako lehorte kezkagarriari aurre egiteko

Nekazarien sindikatuek laguntzak eskatu dituzte Nafarroako lehorte "kezkagarriari" aurre egiteko

Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako datuen arabera, sikateak Erriberako eta Nafarroa Erdialdeko lehorteko laboreen 40.000 hektareari eragin die dagoeneko.
Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean

Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean

Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.
Urtegiak % 67 beteta daude, duela urtebeteko mailatik urrun, 2022an % 89ra iritsi baitziren

Urtegiak % 67 beteta daude, duela urtebeteko mailatik urrun, 2022an % 89ra iritsi baitziren

Euskal Herriko urak 2022ko apirilean iritsi ziren maila gorenera, baina urrira arte nabarmen jaisten egon ondoren, azken hilabeteetan ezin izan da berreskuratu, duela hamabi hilabeteko ehunekotik urrun.
Ur falta nabarmena izan ostean, Esako urtegia hasi da maila berreskuratzen

Ur falta nabarmena izan ostean, Esako urtegia hasi da maila berreskuratzen

Joan den urrian bere edukieraren % 11 baino ez zuen beteta; gaur egun, aldiz, Pirinioetako elurra urtu eta egin duen euriari esker, % 66an dago. Hala ere, euri gutxi egin du, ohiko kopuruaren laurdena; horregatik, uraren maila igotzeak arnas pittin bat eman badie ere, kezka dute laborariek.

Nola daude urtegiak azken euriteen ondoren?

Nola daude urtegiak azken euriteen ondoren?

Neguko euriteek Euskal Herriko urtegietako maila igotzea ekarri dute, baina oraindik duela urtebete zuten bolumenetik urrun daude.
Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu

Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu

Desiratutako euria itzuli da eta horrekin uraren bolumena igo da gure urtegietan. Uribarri Ganboak, adibidez, bere bolumena % 6 igo du hiru egunetan. Urrunaga ere % 10 igo da. Añarbe, Gipuzkoan, bere edukieraren % 84ra iritsi da.

Esako urtegia, airetik ikusia

Esako urtegia, airetik ikusia

Gaurko ur mailak % 39eko marra gainditu Esako urtegian. Gora egin du azken egunetan, baina gutxi da oraindik ere.
Esako urtegia azken 21 urteetako mailarik baxuenean dago

Esako urtegia azken 21 urteetako mailarik baxuenean dago

Esako urtegia 52,9 hektometro kubikoko betetze-mailan dago, erregistroak daudenetik bosgarren daturik baxuenean. Gaur egun, urtegiaren edukieraren % 11,75 dago.

Esako urtegia bere edukieraren % 16,06an dago

Esako urtegia bere edukieraren % 16,06an dago

Nafarroako urtegien egoera oso kezkagarria bada, Esakoa dramatikoa da. Biltegiratutako ur kopuruak jaisten jarraitzen du egunez egun, eta minimo historikoak markatzen ari da.

Urtegien mailak behera egiten jarraitzen du, baina ur-hornidura bermatuta dago

Urtegien mailak behera egiten jarraitzen du, baina ur-hornidura bermatuta dago

Hego Euskal Herrian metatuta dagoen ur mailak behera egin du azken astean, baina ur hornidura bermatuta dagoela adierazi dute arduradunek. EAEn % 67an daude egun, aurreko astean baino 1,6 baxuago. Nafarroan, berriz, ur-maila % 32an dago.
Esako terma erromatarrak, drone batetik ikusita

Esako terma erromatarrak, drone batetik ikusita

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren azken datuen arabera, Esako urtegia edukieraren % 20.95ean dago. Horren ondorioz, Tiermaseko ur termalen bainuetxea azaleratu egin da.

Inoizko lehorterik larriena jasaten ari da Nafarroa

Inoizko lehorterik larriena jasaten ari da Nafarroa

Bardea larrialdi gune izendatzea erabaki du Ebroko Ur Konfederazioak. % 22ra dago Esa. Itoitzeko urtegiko ur erreserba berriz % 40tik gorakoa da. Kontrara, presa txikiagoen maila sasoi honetarako ohikoa da, % 60ren ingurukoa.

Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako

Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.
Esako urtegia bere edukieraren % 26an dago

Esako urtegia bere edukieraren % 26an dago

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak argitaratutako azken datuen arabera, gaur egun Esako urtegia edukieraren % 26,10ean dago. Drone batetik hartutako irudiek ederki erakusten dute urtegiaren egoera tamalgarria.

Nafarroako Erriberan eta Erroibarren ura kontsumitzeko murrizketekin jarraitzen dute

Nafarroako Erriberan eta Erroibarren ura kontsumitzeko murrizketekin jarraitzen dute

Aguas del Moncayo Mankomunitateak parke eta lorategiak ureztatzea debekatu zuen uztailaren 22an eta igerilekuetako kontsumoa ahal den gehien mugatzeko agindu zuen. Mezkiritzen, Bizkarretan eta Lintzoainen (Erroibar), debekatuta dago parke eta baratzeak ureztatzea.
Esako urtegiaren ur emaria % 39koa da, azken urteetako mailarik baxuena

Esako urtegiaren ur emaria % 39koa da, azken urteetako mailarik baxuena

Lehortearen ondorioz, Nafarroako urtegien ur emaria oro har % 50ekoa da. Egoera kezkagarria da.

Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte

Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte

Uztailean ez du apenas euririk egin, eta urtegien mailak oraindik ondo badaude ere, erreken ur emariak dezente jaitsi dira. Ondorioz, herri askotan arazoak dituzte ur hornidurarekin.

Kiskalitako Esa ingurutik ura hartzen

Kiskalitako Esa ingurutik ura hartzen

Esako urtegitik suteak itzaltzeko ura hartzen dute hegazkinek eta helikopteroek. Bitartean, ingurua bera suak erre du.

Lagun bat atxilotu dute Aragoin, Esako urtegiko sutearekin lotuta

Lagun bat atxilotu dute Aragoin, Esako urtegiko sutearekin lotuta

Garrak Zaragozako herri abandonatu batean piztu dira arratsaldean eta Esako urtegiaren eta Leireko Monasterioaren ingururaino iritsi dira.  
Esako urtegiaren inguruan piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira

Esako urtegiaren inguruan piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira

Esako urtegiaren inguruan arratsaldean piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira, eta dependentzia duten bi fraide ebakuatu egin dituzte, badaezpada, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez.
 
 
 
 

Udazkenero legez, terma zaharrak agertu dira Esako urtegian

Udazkenero legez, terma zaharrak agertu dira Esako urtegian

Urtero legez, agertu dira berriro Esako urtegian terma zaharrak. Erromatarrek ere gozatu zituzten ur sufretsu hauekin. Lur azpitik, 40 bat gradutan ateratzen da ura, eta bada hezurreko minak arintzeko egunero bainua hartzera joaten denik bertara.
Pasaiako portutik aritzeko aurreakordioa sinatu du Geoalcali enpresak

Pasaiako portutik aritzeko aurreakordioa sinatu du Geoalcali enpresak

Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Muga meategia ustiatu nahi du Geoalcalik, eta potasa-ekoizpenaren zati handi bat itsasoz esportatzea aurreikusten du.
Esako Mina Muga proiektuaren emakida deitoratu du Ekologistak Martxanek

Esako Mina Muga proiektuaren emakida deitoratu du Ekologistak Martxanek

Talde ekologistak salatu du horrek “zenbait hutsune garrantzitsu” dituela eta horiek eragin handiak izan ditzaketela ingurumenean.
Paranormal Bazta: Escó herriko txakur hiltzailearen istorioa

Paranormal Bazta: Escó herriko txakur hiltzailearen istorioa

Esako urtegitik gertu dagoen Escó herrian gertatu zen hilketari buruz hitz egin digu gaurkoan Baztak.
Arantxa Irazusta, “Itsasoan urak handi” abesten, Esako urtegian

Arantxa Irazusta, “Itsasoan urak handi” abesten, Esako urtegian

Xabier Leteren “Itsasoan urak handi” abestiaren bertsioa egin dute Arantxa Irazustak, Joxan Goikoetxeak eta Txerra Garcesek, Esako urtegian.

Esako urtegia handitzeko lanen segurtasuna bermatuta dagoela esan du Espainiak

Esako urtegia handitzeko lanen segurtasuna bermatuta dagoela esan du Espainiak

Trantsizio Ekologikorako ministroaren esanetan, Esako urtegia handitzeko lanak "segurtasun berme handienekin" amaitzen ari dira; izan ere, lanen gaineko kontrola handitu dute.
Gobernuak ez du urrats gehiago emango Esan, segurua ez bada

Gobernuak ez du "urrats gehiago emango" Esan, segurua ez bada

Teresa Ribera ministroak Nafarroako lurrikarek Esako hazkundearekin zerikusia dutenik ukatu du, baina guztiz segurua izan arte ez dutela "urrats gehiagorik emango" adierazi du.

Ekologistak Martxanek alegazioa aurkeztuko du Esako Mina Muga proiektuaren aurka

Ekologistak Martxanek alegazioa aurkeztuko du Esako Mina Muga proiektuaren aurka

Mina Muga Estatuko lurrazpiko harrobi handiena bihurtuko luke proiektuak eta Ekologistak Martxanek "zuzen zuzenean" arbuiatzen du.
Esako urtegia handitzeko lanak geldiaraztea eskatu du elkarretaratze batek Zangozan

Esako urtegia handitzeko lanak geldiaraztea eskatu du elkarretaratze batek Zangozan

Arrakala berriak duela aste batzuetako euriteen ostean agertu zirela ziurtatu dute kolektiboek, ez duela "4 edo 5 urte" Ebroko Ur Konfederazioak esan bezala.
Arrakalak agertu dira berriro Esako urtegiaren eskuineko mendi-magalean

Arrakalak agertu dira berriro Esako urtegiaren eskuineko mendi-magalean

'Esa Gehiago Ez' taldeak salatu duenez, egoera hauskorra du eta segurtasuna ezin da bermatu.

Esako urtegia azken urteotako mailarik baxuenean da

Esako urtegia azken urteotako mailarik baxuenean da

Esako urtegia bere edukieraren % 17an dago, garai honetan % 29an egotea da ohikoena. Horrek kezkak sortu ditu herritarrengan.

Ekaitz handi eta labur batek kalte handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan

Ekaitz handi eta labur batek kalte handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan

Txingor-zaparrada handi batek kalte material handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan. Ekaitza laburra eta indartsua izan da; azken hamarkadetako handiena.

Urtegiek iaz baino ur gutxiago dute, prezipitazio urrien ondorioz

Urtegiek iaz baino ur gutxiago dute, prezipitazio urrien ondorioz

Uztaila lehorra izaten ari da, izan ere, prezipitaziok erdira murriztu dira, iazko epe berarekin alderatuta. Halere, oraingoz ez dago kezkatzeko arrazoirik.

'Esako zortziak', erresistentziagatik eta lesioengatik zigortuak

'Esako zortziak', erresistentziagatik eta lesioengatik zigortuak

1.080na euroko isuna ordaindu beharko dute erresistentziagatik, eta 2.700 euro arteko kalte-ordaina eman beharko diete agenteei.

'Esako zortziek' ukatu egin dute guardia zibilei eraso izana

'Esako zortziek' ukatu egin dute guardia zibilei eraso izana

Esako urtegia handitzearen aurka izandako istiluengatik inputatu zituzten duela ia 4 urte, baina akusatuek errugabeak direla defendatu dute epaiketan.

Esako urtegia hazteko proiektua atzera botatzeko eskatu dute

Esako urtegia hazteko proiektua atzera botatzeko eskatu dute

Río Aragón eta Yesa+NO elkarteek deitu dute manifestazioa, eta proiektuak aurreikusten duen urtegiaren altuera areagotzea 'erabateko ausarkeria' dela adierazi dute.

1 / 2 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena