Ander Herrera Athleticeko jokalaria oso pozik agertu da gaurko Atletico Madrilen kontra lortutako garaipenarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Ander Herrera Athleticeko jokalariak Errege Kopako finalerdietako kanporaketari buruz hitz egin du. Bilboko taldeak Atletico Madril izango du aurkari. Joaneko neurketa Metropolitanon jokatuko da; itzulikoa, ostera, San Mamesen.
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.
Hauek izan dira Athleticeko entrenatzailearen hitzak jokalari zuri-gorriak jasaten ari den lesioei buruz Instagrameko bere kontuan zabaldu zuen mezuari buruz galdetu diotenean.
Komunikatu baten bidez Athleticek jakinarazi du Ander Herrerak osasun-azterketa guztiak gainditu zituela klubarekin kontratua sinatu aurretik, eta goi-mailan jokatzeko gai dela frogatu zuela.
Herrera bajan dago gaur egun, eskuin hankako muskuluan izan duen lesio baten ondorioz; izan ere, joan den udan Athleticera itzuli zenetik izan duen bosgarren arazo muskularra da.
Nico Williams larunbateko entrenamenduan lesionatu zen; Simon, Morcillo, Yeray eta Raul Garcia, aldiz, Gironaren aurkako partidan. Iñigo Martinezek eta Herrerak, bestalde, aste batzuk daramatzate zelairatu ezinik.
Athleticeko erdilariak bere taldeak Jagoba Arrasateren taldearen aurka jokatuko duen Kopako finalerdia izan du hizpide, Lezaman. Horrez gain, bere egoera pertsonalaz mintzatu da, eta aztertu du talde zuri-gorriaren lehen itzulia (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Erdilari bilbotarrak adierazi duenez, eragiketaren xehetasun guztiak zeuden itxita, Athleticen eta Paris Sain-Germainen artean, lagapena gauzatu zenetik (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Erdilaria Paris Saint-Germain taldeak utzita bueltatu zen Bilbora denboraldi hasieran, eta klub zuri-gorriak Herrera jabetzan izateko aukera gauzatu du orain; ondorioz, futbolaria Athleticekoa da.
Ernesto Valverdek taldea kopako partidara ondo iritsiko dela uste du. Sestao Riverren aurkako norgehiagokaren inguruan aritu da komunikabideen aurrean.
Ander Herrera Athleticeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du taldearen egoerari buruz. Bera nola sentitzen den ere azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Athleticeko Ander Herrera jokalaria oinetako sendagile kontsulta baten irekieran izan da. Bertan, taldearen errepasoa egin du eta, bere onenean egon ez arren, taldearen erritmoa jarraitzeko lan egingo duela adierazi du.
Iñigo Martinezek bakarka egin du Athleticen lansaioaren zati handiena, baina gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen. Yuri, Balenziaga eta Iñaki Williams, min hartuta, ez dira entrenamenduan egon. Julen Agirrezabala taldekideekin batera hasi da lanean.
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eman du, eta, besteak beste, Ander Herreraren balizko fitxaketa eta Aste Nagusian jokalariek egindako parranda izan ditu hizpide.