13:10

kultura

Beka

Badon proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka

N. V. | EITB Media

Sormen laborategi kolektiboaren helburua arte disziplina anitz eta garaikideen bidez kontakizun alternatibo eta gaurkotu bat proposatzea da. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrikako  kultura programan aurkeztuko dute emaitza, 2023ko azarotik 2024ko apirilera.

  • Olatz Salvador, Asier Amondo Korrikaren arduraduna eta Ines Osinaga. Argazkia: AEK.

    Olatz Salvador, Asier Amondo Korrikaren arduraduna eta Ines Osinaga. Argazkia: AEK.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Badon "itzalean geratu diren gorputzen ahotsak plazara ekarri" nahi dituen proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka, antolatzaileek gaur iragarri dutenez, Maria Riverok, Amaia Merinok, Aguxtin Alkhatek, Yurre Ugartek eta Irantzu Lekuek osatutako epaimahaiak aho batez hala ebatzita.

Olatz Salvador Zaldua eta Ines Osinaga Urizar proiektuaren ordezkariak eskertuta agertu dira gaur, sariaren berri emateko egindako prentsaurrekoan, hamahiru egitasmoren artean irabazi dutela eta.

"Orain arte ertzetan egon diren ideiak, ahotsak, gorputzak eta abar erdigunera ekartzeko proposamena" da Badon proiektuarena, eta "diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi bat" aurkeztu du horretarako baliabide gisa.

"Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztuko da bidea, artista garaikide desberdinek, disziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatuz", azaldu dutenez.

Hori aurkezteko moduari dagokionez, "prozesu horren bidean sortuko den ekoizkina emanaldi transmedia interdisziplinarra izango da: musika, antzerkia, arte plastikoak, ikus-entzuneko sorkuntza, literatura, dantza, bertsolaritza, argazkigintza, ilustrazioa, arkitektura…". 

23.000 euroko beka jasoko du egitasmoak, eta, ondo bidean, 2023ko azarotik 2024ko apirilera arteko tartean ikusi ahalko dugu emaitza, Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena