18:53

Txirrindularitza

Bigarren etapa

Ciccone nagusitu da Alto de Pinosen; Pello Bilbao, bigarren

I. G. | EITB MEDIA

Tao Geogheghan Hart (INEOS), bigarren helmugaratu da Pello Bilbaori bidea itxi ondoren. Epaileek zigortu egin dute, eta gernikarrari eman diote bigarren postua.

4:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giulio Ciccone (Trek-Segafredo) italiarrak irabazi du Alto de Pinosen (Benissa), sailkapen nagusiko faboritoen arteko esprintean, Valentziako Itzuliko bigarren etapan.

Cicconek lau segundoko aldea atera dio Tao Geogheghan Harti (INEOS), bigarren sailkatua, eta bostekoa Pello Bilbaori (Bahrain), hirugarren geratu dena.

Bere kulotea eta eskuin besoko manga urratuta, Biniam Girmay, ordura arteko maillot horia, alde batera geratu da lehen aldapetan, eta etapari muzin egin dio. Bahrainek jarri du erritmoa orduan.

Pello Bilbao bizkorrago ibili da Benisako esprintean segundu bateko abantaila irabazteko, eguneko azken igoera hasi baino pixka bat lehenago. Castroviejok abiadura bizia ezarri du, ihesaldia harrapatu eta liderrentzat gudua irekiz.

Maldaren % 9,5 ko desnibelak, helmugatik bi kilometrora, lehen kanporaketak egin ditu, oraindik Castro buruan zuela. Orduan, Brandon McNulty (UAE) atzeratu da eta Thomas Gloag (TJV) bere gurpilari itsatsi zaio. Pazientzia handiagoa izan dute gainerako aukeratuek, hamar bat besterik ez, eta horien artean azkarrena Ciccone italiarra izan da (Trek-Segrafedo), lider berria.

Bigarren posturako lehian, Tao Geogheghan Hartek bidea itxi dio Pello Bilbaori lehenago iristeko, ia lurrera erortzea eraginez. Epaileek zigortu egin dute, eta bigarren postua eman diote gernikarrari.

BIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA

1 - CICCONE Giulio (Trek) 4:38:59

2 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

4 - LANDA Mikel (Bahrain) d. b.

5 - COSTA Rui (Intermarché) d. b.

6 - CHARMIG Anthon (Uno-X) d. b.

7 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

8 - GLOAG Thomas (Jumbo) d. b.

9 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d. b.

10- RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 0:06

CLASIFICACIÓN GENERAL

1 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) 9:17:00

2 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:03

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 0:06

4 - ARANBURU Alex (Movistar) + 0:10

5 - CHARMIG Anthon (Uno-X) d. b.

6 - GLOAG Thomas (Jumbo) d. b.

7 - COSTA Rui (Intermarché) d. b.

8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.

9 - LANDA Mikel (Bahrain) d. b.

10- RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 0:16

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena