Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:23

Italiako Giroa

21. ETAPA

Mikel Landak Giroko hirugarren postua lortu du eta Sobrerok azken etapa irabazi du

I. G. | EITB MEDIA

Jai Hindleyk irabazi du 2022ko Italiako Giroa, Richard Carapaz ekuadortarra bigarren geratu da eta Mikel Landak podiuma itxi du.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jai Hindley (Bora Hansgrohe) australiarrak irabazi du Italiako Giroko 105. Edizioa. Veronan hasi eta amaitu da 21. eta azken etapa, 17,4 kilometroko banakako erlojupekoa, eta Matteo Sobrero (BikeExchange) izan da irabazlea.

Sobrero 22:54 minutuko denborarekin heldu da helmugara, orduko 46,5 kilometroko batez bestekoarekin. Bigarren Thymen Arensman nederlandarra (Jumbo Visma) izan da 23 segundora eta hirugarren Mathieu Van der Poel (Alpecin Fenix), 40 segundora.

Jai Hindley australiarrak (Perth, 26 urte) historia egin du, Giroko maglia arrosa irabazi duen lehen txirrindulari australiarra izan baita. Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrarekiko abantaila defendatzen jakin du, estutasunik gabe gailentzeko. Mikel Landa sailkapen nagusiko aurkariengandik urrun egon da, baina hirugarren postuari eutsi dio. Pello Bilbaok, bere aldetik, bogarren tokiari eutsi dio Jan Hirti 14 segunduko aldea aterata. Txirrindulari bizkaitarrak aitortu duenez, oso justu bukatu du azken astean.

Mikel Landa (eskuinean), 2022ko Giroko podiumean. Argazkia: EFE

Mikel Landa (eskuinean), 2022ko Giroko podiumean. Argazkia: EFE

Gainerako sailkapenetan, mendiko maillot urdina Koen Bowman nederlandarrak (Jumbo Visma) lortu du, gazterik onenaren saria Juan Pedro Lopez espainiarrak (Trek Segafredo), "ciclamino" magliak, puntukakoa, Arnaud Démare frantziarrak (Groupama) eta talde onena Bahrain Victorious izan da.

21. ETAPA

Etapako sailkapena:

1 - SOBRERO Matteo Team BikeExchange - Jayco 0:22:24

2 - ARENSMAN Thymen Team DSM +0:23

3 - VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix +0:40

4 - MOLLEMA Bauke Trek - Segafredo +1:08

5 - TULETT Ben INEOS Grenadiers +1:12

6 - SCHMID Mauro Quick-Step Alpha Vinyl Team +1:17

7 - CORT Magnus EF Education-EasyPost +1:18

8 - FOSS Tobias Jumbo-Visma +1:19

9 - HEPBURN Michael Team BikeExchange - Jayco +1:24

10 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers d.b.

24 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious +1:50

76 - LANDA Mikel Bahrain - Victorious +3:04

Sailkapen nagusia:

1 - HINDLEY Jai (BORA) 86:31:14

2 - CARAPAZ Richard (INEOS) +1:18

3 - LANDA Mikel (Bahrain) +3:24

4 - NIBALI Vincenzo (Astana) +9:02

5 - BILBAO Pello (Bahrain) +9:14

6 - HIRT Jan (Intermarché) +9:28

7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +13:19

8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +17:29

9 - CARTHY Hugh (EF) +17:54

10 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) +18:40

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 13:35 - 15:15 TXIRRINDULARITZA | ALPEETAKO TOURRA
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena